Ainhoa Etxaide

Euskal sindikalista
Artikulu hau sindikalistari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Etxaide».

Ainhoa Etxaide Amorrortu (Hondarribia, Gipuzkoa, 1972), sindikalista, LABeko idazkari nagusia izan zen 2008tik 2017ra, euskal sindikatu handietako baten buru izatera iritsi den lehen emakumezkoa izanik.

Ainhoa Etxaide

Bizitza
JaiotzaHondarribia, 1972 (51/52 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jardueraksindikalista
KidetzaLangile Abertzaleen Batzordeak

Bizitza

Arrantzale familia batean jaio zen eta ikasketaz UPV/EHUn Zuzenbideko lizentziaduna da.[1][2]

2005a geroztik bere bikotekidea den Kakun Guarrotxenarekin seme baten ama da.[3]

Ibilbidea

Bi urtez Ikasle Abertzaleak elkarteko zuzendaritzako kide izan zen. 1996an LABeko Gazteen ardura hartu eta sindikatuaren idazkaritza nazionalean sartu zen. 2000an politika sozialaren ardura hartu zuen eta batzorde exekutiboan aritu da, azkenaurreko biltzarrean idazkari nagusiorde hautatu zuten arte. 2008ko LABko Barakaldoko kongresuan idazkari nagusi hautatu zuten Rafa Diezen ordez.[4] 2017an utzi zuen kargua eta geroztik feminismoaren alorraren ardura darama LABen..[5][1][6]

Erreferentziak

Kanpo estekak

Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Ainhoa Etxaide


Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.