Aizpea Otaegi

Errenteriako alkatea 2019an hautatua

Aizpea Otaegi Mitxelena (Errenteria, Gipuzkoa, 1974ko azaroaren 18a) politika publikoen arloko aholkulari eta politikaria da. Soziologian eta Politika Zientziatan lizentziatua, Elhuyar Fundazioko Aholkularitza Zerbitzuan koordinatzaile nagusia zen, 2019ko ekainean, Errenteriako alkate izateko hautatua izan zen arte.[1][2]

Aizpea Otaegi

(2019)

Errenteriako alkate

2019ko ekainaren 15a -
Julen Mendoza Perez
Bizitza
JaiotzaErrenteria1974ko azaroaren 18a (49 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Deustuko Unibertsitatea
Universitat Jaume I, Instituto Universitario de Estudios Feministas y de Género Purificación Escribano (en) Itzuli
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
frantsesa
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta aholkularia
Enplegatzailea(k)Elhuyar Fundazioa
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Euskal Herria Bildu

Twitter: AizpeaOM Instagram: aizpea_om Inguma: aizpea-otaegi-mitxelena-00 Edit the value on Wikidata

Hizkuntzaren normalizazioa eta berdintasuna

Hizkuntzaren normalizazioa eta berdintasuna, bi esparru horiek landu ditu Elhuyar Aholkularitzan. Adibidez, Gasteizko Udaleko Euskara Zerbitzuak eskatuta, genero ikuspegia hizkuntza politikan txerta ahal izateko proposamen bat aurkeztu zuen Otaegik Goizargi Oruesagasti eta Joana Arakistainekin batera.[3]

Esparru honetan egindako lanaren adierazgarri dira ondokoak:[4]

  • Euskaltzaletasuna eta feminismoa: zer ikasi, hura elikatu. Jaime Altuna Ramirez, Saioa Iraola Urkiola, Aizpea Otaegi Mitxelena (Ikastaroa, UEU 2019)
  • Nola txertatu genero-ikuspegia hizkuntza-politikan? Lanerako marko baten proposamena. Aizpea Otaegi Mitxelena, Goizargi Oruesagasti Otaño, Joana Arakistain (artikulua BAT aldizkarian, 2014)
  • Jarrerak hizkuntza normalkuntza prosezuetan Aizpea Otaegi Mitxelena (Hitzaldia, UEU, 2007)

Errenteriako lehen emakumezko alkatea

Errenteriako historiako emakumezko lehen alkatea izan da. Inbestidura-bozketan aldeko hamabi boto eta bederatzi zuri lortu zituen. Elkarrekin Podemosekin lortutako akordioaren ondorioz, Otaegik gehiengo absolutuarekin ziurtatu zuen alkatetza, EH Bilduren bederatzi zienegotzien eta Podemosek, Equok eta Ezker Batuak osatzen duten koalizioko hiruen babesa lortuta.[5][6]

Aizpea Otaegi Mitxelena udaletxeko balkoian berriro alkate aukeratua izan ondoren.

2023ko ekainaren 17an, bigarrenez alkate aukeratua izan zen EH Bilduko bederatzi zinegotzien eta Elkarrekin-Podemos-IU-AV koalizioaren bi zinegotzien aldeko botoarekin.[7]

Alkatetzan egindako ibilbidea

2020ko azaroan, COVID-19aren pandemiaren bigarren olatuaren baitan, Errenteriako Zaintza Sare Publiko-Komunitarioa berriro martxan jartzea erabakitzen da egoerari aurre egiteko: «Guztiok ari gara gure bizitzak aldatzen, guztiok ari gara ziurrenik esperimentatzen beldurra, ohi baino bakardade handiagoa. Isolatzen edo harremanak ere murrizten ari gara, eta kezkatzen gaitu oro har biztanleriaren ikuspegitik, baina batez ere, adin batetik gorako herrikideen kasuan, pentsatzen dugulako hor gertatu daitezkeela egoera lazgarrienak. Beldurrik handiena, isolamendurik handiena adin horietan gerta daiteke.»[8]

Erreferentziak

Kanpo estekak