Alazne Astorga
Alazne Astorga (Deustu, Bizkaia, 1998ko urtarrilaren 10a) aktorea eta artista da. Batez ere antzerkian ari da, baina hainbat ikus-entzunezkoetan ere hartu du parte.
Alazne Astorga | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Deustu, 1998ko urtarrilaren 10a (26 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea eta dantzaria |
Lan nabarmenak | ikusi |
Bizitza
Txikitatik ikasi izan du musika eta hainbat musika-tresna jotzen ditu. Musikatik antzerkirako saltoa egitea erabaki zuen, ordea. Hasieran eskolaz kanpoko jarduera gisa, baina laster hasiko zen beste eremu batzuetan esperimentatzen.[1]
2019an apustu serioagoa egin zuen: orduan ireki ziren Pabiloi 6ko[2] Gazte Konpainian parte hartzeko hautapen-probak, eta langa hori pasata, denbora eta dedikazio handiagoa eskaini ahal izan dio bere pasioari. 2021ean BIZIE interpretazio masterra abiatu zuen. Horrez gain; Ane Pikazarekin, Javier Liñerarekin eta Maite Tarazonakin formazioak egin izan ditu, besteak beste.[3]
Antzerkiaz gain, hainbat websailetan ere parte hartzeko aukera izan du, baita sarerako eduki pedagogikoak sortzen Ikusgela proiektuarekin. Zinemarako ere hainbat film laburetan aritu da aktore lanetan.
Lanak
Antzerkia
- Iratxoen kantu sekretuak (Baleuko, 2022).
- Todo saldá bien (Pabiloi 6ko gazte konpainia, 2021).
- Ubú rey de las finanzas (Pabiloi 6ko gazte konpainia, 2021).[4]
Zinema
Film laburrak
- Polita (Eneko Muruzabal, 2022).[3]
- Bat (Ane Berriotxoa, 2021).[5]
- Trikimailu eta errezetak (Oliver Mend, 2021).[6]
Internet
Websailak
- Ene Zelako Gaua! (A film to kill for, 2021).[7]
- Larrugorritan (Jone Arriola, 2020).[8]
- The Cell: Euskadi (A film to kill for, 2020).[9]
Bideo pedagogikoak
Telebista
- Baserria - Iragarkia (Irusoin, 2021).