Alazne López
Alazne López Etxebarria (Bilbo, Bizkaia, 1993 – Dormund, Alemania, 2015eko maiatzaren 9a) dantzari profesionala izan zen.[1]
Alazne López | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bilbo, 1993 |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Heriotza | Alemania, 2015eko maiatzaren 9a (21/22 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | dantzaria |
Enplegatzailea(k) | Hanover State Opera (en) Hanover State Ballet (en) Hanover State Symphony Orchestra (en) |
Dantzari ibilbidea
Alazne López, Bilboko Igor Yebraren akademian hasi zen dantzari gisa (2006-2009), eta, ondoren, Londresera joan zen. Balet Nazional Ingelesaren Eskolan jarraitu zuen ikasten.[2]
Dantza bere pasioa zen. Bizimodua eta lanbidea. Izerdiarekin eta ahaleginarekin, Alazne bilbotarrak dantzaren munduan lekua egitea lortu zuen Londresen zein Alemanian. Graduatu eta dantzari profesionala zela gozatu zuen, txikitatik beti amestu izan zuenarekin.[1]
Wayne Eagling koreografoaren El lago de los cisnes koreografian parte hartu zuen dantzariak, Londresko 2012ko Olinpiar Jokoen amaierako galan. Horrez gain, Frederick Ashton, Kenneth MacMillan eta Wayne McGregor koreografoekin dantzatu zuen.[2]
2013ko urrian, Alemaniara joan zen dantzari, Hannoverko Estatuko Operara.[3]
Heriotza
Alazne López Etxebarria bat-bateko heriotza izan zuen 2015eko maiatzaren 9an Alemaniako Dormund herrian, 21 urte zituela.[4][5][2]
Aintzatespenak
- 2016tik Bilboko Zorrotza auzoko lorategi batek haren izena darama: Jardin Alazne Lopez Etxebarria Lorategia[6]