Alazne Rivero

Alazne Rivero (Bilbo, Bizkaia, 1958ko martxoaren 22a - ib., 2002ko apirilaren 9a) euskal marrazkilari eta komikigilea izan zen. Ipurbeltz aldizkarian argitaratu ziren bere lanak, eta Madrilen ere lan egin zuen komikigintzan, besteren artean Chiqui de la Fuenterekin.[1]

Alazne Rivero
Bizitza
JaiotzaBilbo1958ko martxoaren 22a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaBilbo2002ko apirilaren 9a (44 urte)
Jarduerak
Jarduerakkomikigilea eta marrazkilaria

1979ko Ipurbeltz aldizkariko 23. zenbakian agertu zen lehen aldiz Nerea pertsonaiari buruzko bere komikia. 25. aleko aldizkariaren azala eta beste azal batzuk ere bereak izan ziren. Aldizkarian Ikas Jolas atalaz ere arduratu zen.

1985. urtean Euskarazaleak Alkarteak antolatutako ipuin bat ilustratzeko antolatutako lehiaketan 2. aipamen berezia jaso zuen.[2]

Euskal Akuarelisten elkarteko kide izan zen. Banakako eta taldeko erakusketak egin zituen Bizkaian eta Araban. Margolaritza eskolak eman zituen zenbait urtez Bizkaiko hainbat Udaletan.

Madrilen komikigintzarako lanean ere aritu zen.

Bilbon hil zen 44 urterekin.

Erreferentziak