Alberto Berasategi

tenislari espainiarra

Alberto Berasategi Salazar (Bilbo, Bizkaia, 1973ko ekainaren 28a -) tenislari profesional ohia da, 1994an Roland Garros txapelketako finalista izana.

Alberto Berasategi
Bizitza
JaiotzaBilbo1973ko ekainaren 28a (50 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
BizilekuaBellaterra
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jardueraktenislaria
Tenis
Jokaeraeskuina
Bakarka i/g278–199
Binaka i/g47–59
 
Pisua66 kilogramo
Altuera173 zentimetro

Biografia

Berasategi 7 urte zituela hasi zen tenisean jokatzen, eta 1991an Europako junior txapelduna izan zen. Hurrengo urtean profesional bihurtuta, 1993an lehendabiziko garaipena lortu zuen, São Paulon. 1990eko hamarkadan lurrezko zelaian espezialista bihurtu zen.

1994 izan zen Berasategiren urterik arrakastatsuena, orduantxe jokatu baitzuen bere Grand Slamgo final bakarra. Roland Garrosen Sergi Bruguera kataluniarrak irabazi zuen 6–3, 7–5, 2–6 eta 6–1. Urte hartako azaroan Berasategi ATP-Sailkapeneko munduko 7. tenislaririk onena izatera heldu zen.

Bere karreran banakako 14 sari eta taldeko beste bat lortu zituen, azkena Estorilen, 1998an. Famatua zen bere esku bakarreko errebesa. 2001ean, tenislari profesionala izateari utzi zion.

Grand Slam banakako finala

Finalista

UrteaTxapelketaAurkariaEmaitza
1994Roland GarrosSergi Bruguera  Espainia6–3, 7–5, 2–6, 6–1

Banaka Sariak

Zbk.DataTxapelketaAzalaAurkariaEmaitza
1.1993ko azaroaren 8  São Paulo (Brasil)Lurrezko zelaiaSláva Dosedel  Txekia6–4, 6–3
2.1994ko apirilaren 18  Nice (Frantzia)Lurrezko zelaiaJim Courier  AEB6–4, 6–2
3.1994ko uztailaren 25  Stuttgart (Alemania)Lurrezko zelaiaAndrea Gaudenzi  Italia7–5, 6–3, 7–6(5)
4.1994ko abuztuaren 29  Umag (Kroazia)Lurrezko zelaiaKarol Kucera  Eslovakia6–2, 6–4
5.1994ko urriaren 3  Palermo (Italia)Lurrezko zelaiaÀlex Corretja  Espainia2–6, 7–6(6), 6–4
6.1994ko urriaren 10  Atenas (Grezia)Lurrezko zelaiaÓscar Martínez  Espainia4–6, 7–6(4), 6–3
7.1994ko urriaren 31  Santiago de Chile (CHL)Lurrezko zelaiaFrancisco Clavet  Espainia6–3, 6–4
8.1994ko azaroaren 7  Montevideo (URY)Lurrezko zelaiaFrancisco Clavet  Espainia6–4, 6–0
9.1995eko ekainaren 19  Oporto (Portugal)Lurrezko zelaiaCarlos Costa  Espainia3–6, 6–3, 6–4
10.1996ko ekainaren 24  Bolonia (Italia)Lurrezko zelaiaCarlos Costa  Espainia6–3, 6–4
11.1996ko uztailaren 29  Kitzbuhel (Austria)Lurrezko zelaiaÀlex Corretja  Espainia6–2, 6–4, 6–4
12.1996ko irailaren 16  Bucarest (ROU)Lurrezko zelaiaCarlos Moyà  Espainia6–1, 7–6(5)
13.1997ko urriaren 6  Palermo (Italia)Lurrezko zelaiaDominik Hrbatý  Eslovakia6–4, 6–2
14.1998ko apirilaren 13  Estoril (Portugal)Lurrezko zelaiaThomas Muster  Armenia3–6, 6–1, 6–3

Taldeka Sariak

Zbk.DataTxapelketaAzalaKideaAurkariaEmaitza
1.1997ko apirilaren 20  Bartzelona (Espainia)Lurrezko zelaiaJordi Burillo  EspainiaÁlex Corretja  Espainia / Pablo Albano  Argentina6-3 7-5

Kanpo estekak