Alejandra Villafañe

kolonbiar modelo eta aktorea

María Alejandra Villafañe Osorio[1] (Zarzal[1] edo Santiago de Cali[2], Valle del Cauca, Kolonbia, 1989ko urriaren 8aBogota, Kolonbia, 2023ko urriaren 21a) kolonbiar aktore eta modeloa izan zen.

Alejandra Villafañe

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMaría Alejandra Villafañe Osorio
JaiotzaZarzal (en) Itzuli1989ko urriaren 8a
Herrialdea Kolonbia
HeriotzaBogota2023ko urriaren 21a (34 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: minbizia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakedertasun lehiaketan parte-hartzailea eta aktorea
Altuera1,73 metro
IMDB: nm9575879 Edit the value on Wikidata

Bizitza

2014an, Miss Tierra Colombia lehiaketa irabazi zuen eta Miss Earth nazioarteko lehiaketan Kolonbia ordezkatzeko eskubidea lortu zuen. 2014ko azaroan Filipinetara joan zen. Lehiaketan, 16 finalaurrekoen artean sartu zen, baina ez zuen hurrengo fasera pasa[3].

Ibilbidean zehar, hainbat proiektu aipagarritan parte hartu zuen, besteak beste, Decisiones: unos ganan, otros pierden (2019), Siempre Bruja (2019-2020), De brutas, nada, Verdad oculta, Pa' quererte (2020), La nieta elegida (2021), No fue mi culpa (2022), Manes (2023)[4].

Azken urteotan, Raúl Ocamporekin harremanean zegoen[5].

2023ko maiatzean aitortu zuen minbizia zuela[6], eta urriaren 21ean hil zen bularreko eta obulutegiko minbiziak jota, 34 urte zituela[5].

Lanak

Telebista

UrteaIzenburuaPertsonaia
2017DesconectadosMatina
2017No olvidarás mi nombre
2018-2019La ley del corazónSusana Samper
2019Decisiones: Unos ganan, otros pierdenLorena
2019-2020Siempre brujaTati
2019-2021EnfermerasVioleta Mayorga Moreno
2020De brutas, nadaPilar
2020Verdad ocultaVictoria Perea
2020Pa' quererte
2021La nieta elegidaDiana Cañedo
2022No fue mi culpa: ColombiaMyriam
2023Manes

Filmak

UrteaIzenburuaPertsonaia
2019A destiempoSonia
2023El yuppie y el guiso

Erreferentziak

Kanpo estekak