Alejandro Giammattei

Alejandro Eduardo Giammattei Falla (Guatemala Hiria, 1956ko martxoaren 9a ) 2020ko urtarrilaren 14az geroztik Guatemalako presidentea da.[1] [2] [3]

Alejandro Giammattei


Guatemalako presidente

2020ko urtarrilaren 14a - 2024ko urtarrilaren 14a
Jimmy Morales - Bernardo Arévalo
Bizitza
JaiotzaGuatemalako Hiria1956ko martxoaren 9a (68 urte)
Herrialdea Italia
 Guatemala
Familia
Ezkontidea(k)Rossana Caceres  (1989ko otsailaren 3a -
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaGuatemalako San Carlos Unibertsitatea
Q5975088 Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Vamos
Fuerza
Social Action Centre (en) Itzuli

Biografia

Alejandro Giammattei 1956ko martxoaren 9an jaio zen Guatemalako hiriburuan. Guatemala Hiriko Liceo Guatemala izeneko eskola pribatu batean ikasi zuen.[4] [5] Batxilergoko ikasketak amaitu ondoren, San Carlos Unibertsitatean medikuntza ikasi zuen. [5]

1982an Osasun Erakunde Panamerikarreko aholkularia izan zen eta 1986an amaitu zuen bere zerbitzua. [erreferentzia behar] Urte berean, Giammattei Guatemalako Udal Suhiltzaileen Departamentuko parte izan zen eta Guatemalako Udaleko Hiri Garraio Publikoaren Antolakuntzako zuzendaria ere izan zen. 1990ean amaitu zituen bere zerbitzuak Suhiltzaileen Zerbitzuan. Horren ostean, Udal Ur Konpainiako zuzendari nagusi kargua eman zioten.

1985, 1988 eta 1990 urteetan[6] hauteskunde-prozesuetako koordinatzaile nagusi gisa[7] aritu zen. Jarduera horiei esker nazioartean ezaguna egin zen, Guatemalako Errepublikako presidenteorde ohiaren aginduetara Arturo Herbruger Asturias.[8] Giammattei 2000. urteaz geroztik hainbat enpresa eta zerbitzu pribaturen aholkulari izatean zen.[8]

1999an Guatemala Hiriko udal hauteskundeetan parte hartu zuen Guatemala Hiriko alkate izateko hautagai gisa, baina azkenean Fritz García Gallont izan zen irabazlea.[9]

2003an parte hartu zuen berriro, Álvaro Arzú Irigoyen, garaile izan zelarik.[10] [9]

Sistema Penitentziarioko zuzendaria

2006an Guatemalako Espetxe Sistemako zuzendari izendatu zuten. Bere aginduz, Guatemala Hiriko Pavón espetxean Pavo Real operazioa eraman zuten aurrera militarrek.[9] 2006ko irailaren 25ean, astelehena, 3.000 indar polizial eta militar inguru sartu ziren Pavóneko espetxean, ustez, agintea berrezartzeko eta espetxearen kontrola berreskuratzeko helburuarekin, presoek droga ekoizteko etxeak, jatetxeak, bideojoko gelak eta laborategiak eraiki baitzituzten. Gertaeran presoen artean hildako zibilak egon ziren. Auzi honen prozesu judizialari "Pavon kasua" deitu zitzaion.[9] [11] Lau urte beranduago eta heriotza mehatxupean, Giammattei Hondurasko Guatemalako enbaxadara joan zen gaia argitzera eta agintarien eskura jarri zuen bere burua «preso politiko» deklaratuz.[12] Giammatteik argitu zuen ez Guatemalak ez Hondurasek ez zutela bere familiari behar adina babesik eman.[9] [13]

Atxilotzeko agindua eman eta espetxeratu egin zuten.[14] [15] [16] 10 hilabeteren buruan, Arrisku Goiko Lehen Auzitegiak Giammatteiren aurkako ikerketa penala ixteko agindua eman zuen eta aske geratu zen.[5] [9]

Presidentetzarako hautagaitza 2007, 2011 eta 2015ean

2007an Guatemalako presidentetzarako hauteskundeetan parte hartu zuen lehen aldiz Aliantza Nazional Handia (GANA) alderdiarekin.[17] Pavo Real operatiboa erabiliz,[18] Giammatteik ospe handia lortu zuen, eta horrek hauteskundeetan hirugarren postura eraman zuen 565.017 boto eta %17,23rekin, eta bere alderdiak 37 eserleku lortu zituen Errepublikako Kongresuan. Álvaro Colom, Itxaropenaren Batasun Nazionaleko kideak (UNE) irabazi zuen, bigarren itzulian %52 lortuta.[18] [19]

Aske geratu ostean, Giammatteik Guatemalako presidente izateko hautagaitza iragartzen du 2011ko irailaren 11ko hauteskundeetan, oraingoan Gizarte Ekintzarako Zentrorako (CASA).[20] 46.655 bozka eta %1,05 baino ez zuen lortu, eta Alderdi Abertzaleko Otto Pérez Molina geratu zen garaile. [20] CASA alderdiak ez zuen ordezkaritzarik lortu Kongresuan.[21]

Hirugarren aldiz, 2015eko Guatemalako hauteskundeetan presidentetzarako hautagai gisa aurkezten da, Jimmy Morales, Sandra Torres, Manuel Baldizón eta Zury Ríos aurrez aurre.[22] Hauteskunde hauetan, abortuaren[23] eta ezkontza homosexualaren[23] aurkako eta heriotza zigorraren[23] eta herritarren segurtasunaren erabilera militarraren aldeko jarrera mantendu zuen.[23] Era berean, ustelkeriaren kontra agertu zen.[23] Hauteskunde hauetan, Fuerza alderdi politikorako aurkeztu zen, eta laugarren postua lortu arren, 315.774 eta %6,45ekin, aurreko hauteskundeekin alderatuta bere botoak hirukoiztu zituen.[9]

2019ko Guatemalako Hauteskundeak

2019an, laugarren aldiz lehiatu zen Guatemalako presidentetzarako, inkestetan garaila agertuz.[24] [25] [26] Bere kanpainan adierazi zuenez "esku gogorra" erabili eta garapen ekonomikoa bultzatuko zituela adierazi zuen, emigrazioa saihestuz[27] Hauteskunde hauetan heriotza-zigorraren aldeko jarrerak ere alde egin zituen, zerbitzu publikoen kontrako erasoak egiten dituen edonor «terroristatzat» tratatzea proposatuz eta presoek elikadura eta hezkuntza irabazi ahal izateko lan egitea proposatuz.[27] Segurtasun Sistema Nazionala sortzea ere proposatzen du.[28]

Lehenengo bueltan, 2019ko ekainaren 16an, Giammatteik bigarren postua lortzea lortu zuen, 608.083 eta %12,06rekin, bigarren txandara pasatuz, Sandra Torres lehen dama ohiaren aurka.[24] [29] Bigarren itzulian, 2019ko abuztuaren 11an, Giammatteik irabazi zuen 1.907.801 bozka lortu zituen, guztizkoaren %57,95a. Beraz, 2020-2024 aldirako Guatemalako lehendakaritza lortu zuen.[30] [31] [32] [33]

Ustelkeriaren susmoak

2021eko uztailean, María Consuelo Porras Fiskal Nagusiaren laguntzarekin, Juan Francisco Sandoval kargugabetu zuen, FECI-ko burua, zigorgabetasunaren aurkako fiskal berezia. Ondoren, ustelkeriaren aurkako borrokarekin lotutako epaile, abokatu eta fiskalen aurkako errepresioa areagotu zuen gobernuak; Inpunitatearen aurkako Fiskal Bereziko (FECI) eta Guatemalako Zigorgabetasunaren aurkako Nazioarteko Batzordeko (CICIG) hainbat ikertzaile ohi atxilotu zituzten 2022an eta beste batzuk erbestera behartuta.[34]

El Faro, El Salvadorreko ikerketa webguneak, 2022ko otsailean jakinarazi zuen Alejandro Giammattei "bere [2019] kanpaina eraikuntza enpresa baten eroskeriarekin finantzatzea" lortu zuela. Jimmy Moralesen gobernuko José Luis Benito ministroarekin negoziatu zuen "2,6 milioi dolarren ekarpenaren truke karguan urtebetez mantentzea, autobideen eraikuntza eta mantentze-kontratuetan milioi askoko eroskeria-eskema aplikatzen jarraitu ahal izateko."[35]

Erreferentziak

Kanpo estekak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alejandro Giammattei