Aleutiera

hizkuntza

Aleutiera[1] (aleutieraz: unangam tunuu[2]) eskimo-aleut familiako hizkuntza da. Aleutiarretan, Pribilof eta Komandante uharteetan bizi den herri aleuten hizkuntza da. 1995ean 305 aleutiar hiztun zeuden baina egun 100-150 besterik ez dago.[3]

Aleutiera
Datu orokorrak
Hiztunak200 (2010)
155 (2007)
Errusia: 0
Hizkuntza sailkapena
giza hizkuntza
eskimo-aleut hizkuntzak
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologiahizkuntza eranskaria eta hizkuntza polisintetikoa
Alfabetoalatindar alfabetoa
Hizkuntza kodeak
ISO 639-2ale
ISO 639-3ale
Ethnologueale
Glottologaleu1260
Linguasphere60-AA
UNESCO163
IETFale
Endangered
Languages Project

671

Dialektologia

Aleutiera hizkuntza eskimalekin (yupikera eta inuitera) batera baino ez dago eskimo-aleut taldean. Ekialdeko Aleutiera eta Atkan bi dialekto talde nagusiak dira. Ekialdeko taldearen barruan Unalaska, Belkofski, Akutan, Pribilof uharteetakoa, Kashega eta Nikolski dialektoak daude. Atkan taldearen barruan, Attu, Bering uhartea eta Copper (edo Mednyy) uharteko dialektoak daude.

Gramatika

Aleutiera, eskimo-aleut talde linguistikoarekin batera, morfologia opako eta nahasia du. Lehenago uste izan zen hizkuntza ergatiboa zela,[4] baina Alaskako Unibertsitatean egindako ikerketa batek frogatu du, bere eskimo-aleut ahaideekin harremana duen arren, aleutierak arbaso komunaren talde linguistikoaren ergatibitatea hautsi duela. Aleutieraren estilo polisintetikoak, aldiz, tokiko hizkuntza artiko eta siberiarren eragina erakusten du.[5]

Erreferentziak

Kanpo estekak

Bisita ezazu Aleutiera Wikimedia Incubator proiektuan


Artikulu hau hizkuntzei buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.