Alexandra Daddario

aktore estatubatuarra

Alexandra Anna Daddario (New York, 1986ko martxoaren 16) estatubatuar aktore bat da, besteak beste, Annabeth Chase interpretatu du Percy Jacksonen bi filmetan (Percy jackson eta tximista-lapurra eta Percy jackson eta munstroen itsasoa) eta Heather Miller  Texas Chainsaw 3D filmean. Imagine Dragons, "Radioactive" bideoan ere agertu da. San Andreas filmean, izen bereko failan gertaturiko lurrikara izugarri baten ondorioz, mundua egoera apokaliptiko batean dagoela irdikatzen duen pelikulan ere paper nagusi bat eduki zuen, The Rock aktorearekin batera. Baywatch filmean protagonista gisa ageri da.

Alexandra Daddario

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAlexandra Anna Daddario
JaiotzaNew York1986ko martxoaren 16a (38 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
Familia
Anai-arrebak
Familia
Hezkuntza
HeziketaBrearley School (en) Itzuli
Marymount Manhattan College (en) Itzuli
Professional Children's School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea, zinema aktorea, telebista-aktorea eta modeloa
Altuera173 zentimetro

IMDB: nm1275259 Allocine: 198784 Rottentomatoes: celebrity/alexandra-daddario Allmovie: p523080 TCM: 11134836 Metacritic: person/alexandra-daddario TV.com: people/alexandra-daddario
Facebook: alexandra.daddario.5439 Twitter: AADaddario Instagram: alexandradaddario Youtube: UCIU3ZZKZxT5e7OBA5avh5VQ TikTok: aadaddario Discogs: 6758651 Edit the value on Wikidata

Biografia

Daddario Upper East Siden hazi zen. Bere gurasoak abokatuak dira. Bi anai-arreba ditu, Matthew Daddario aktorea eta Catharine Daddario. Italiar eta Txekiar arbasoak ditu. Alexandrak txiki-txikitatik aktore izatea desio zuen, baina bere lehen lana arlo honetan hamabost urterekin lortu zuen, All My Children telesailean. Laurie Lewis pertsonaia interpretatu zuen, 43 kapituluetan zehar mantenduko zen pertsonaia, 2002 urtearen hasieratik 2003 urtearen erdialderaino, gutxi gorabehera. Lan hau egiten ari zen bitartean, Alexandra New Yorkeko bigarren hezkuntzako ikastetxe batean ikasten zebilen. The SopranosDamagesLaw & OrderLaw & Order: Criminal Intent eta Nurse Jackie telesailetan ere parte hartu zuen.

Beste hainbat pelikula eta telesailetan parte hartu izan duen arren, bere parte-hartzerik nagusiena eta gaur arte lortu duen famatuenetakoa Percy jackson eta tximista-lapurra filmean interpretatu zuen. Rick Riordan idazlearen Tximistaren lapurra eleberrian oinarrituta dago film hau, bertan, Annabeth Chase pertsonaia interpretatu zuen. Pelikula 2010ean estreinatu zen eta arrakasta handia lortu zuen.

Alexandra Daddario 2017an.
Alexandra Daddario eta Logan Lerman 2013an.

2013an bi pelikuletako bi pertsonai nagusi interpretatu zituen. Lehenik, Texas Chainsaw 3D pelikulan protagonista izan zen. Pelikula honek Texasera doan neska baten istorioa kontatzen du, bertan, hainbat lagunekin batera bere familiako baten jaraunspena bereganatzeko etxe batera sartu zen neska bere lagunekin, ezustean ordea, motozerra batekin armaturik dagoen ero bat aurkitzen dute. Pelikula hau 2013ko urtarrilean estreinatu zen. Urte honetan bertan, berriz ere, Annabeth Chase pertsonaia interpretatu zuen Percy Jackson eta Munstroen itsasoa filmean, film hau ere, aurrekoa bezala, Rick Riordanek idatzitako Munstroen itsasoa eleberrian oinarrituta sortu zen.

Filmografia

Zinema

UrteaFilmaPertsonaiaOharra(k)
2005The Squid and the WhaleNeska polita
2006The Hottest StateKim
2007The AtticAva Strauss
The BabysittersBarbara Yates
2009Jonas Brothers: The 3D Concert ExperienceGirlfriend
2010Percy Jackson & the Olympians: The Lightning ThiefAnnabeth Chase
BereavementAllison Miller
2011Hall PassPaige
2013Percy Jackson: Sea of MonstersAnnabeth Chase
Texas Chainsaw 3DHeather Miller
2014Burying the ExOlivia
2015San AndreasBlake Gaines
2016Baked in BrooklynKate Winston
The ChoiceMonica
2017BaywatchSummer Quinn
The HouseCorsica
The LayoverKate Jeffries
2018Night HunterRachel Chase
RampageScuba diver
We Have Always Lived in the CastleConstance Blackwood
When We First MetAvery Martin
2019Can You Keep a Secret?Emma CorriganEkoizle eragilea ere
Lost TransmissionsDana Lee
We Summon the DarknessAlexis ButlerEkoizlea ere
2020Lost Girls & Love HotelsMargaret
1 Night in San DiegoKelsey
SongbirdMay
Superman: Man of TomorrowLois LaneAhotsa
2021Die in a GunfightMary Rathcart
2022WildflowerJoy

Telebista

UrteaTelesailaPertsonaiaOharra(k)
2002–2003All My ChildrenLaurie Lewis43 atal
2004Law & OrderFeliciaAtal 1
2005Law & Order: Criminal IntentSusie ArmstrongAtal 1
2006ConvictionVanessaAtal 1
Law & OrderSamantha BeresfordAtal 1
The SopranosEmakume batAtal 1
2009DamagesLily ArsenaultAtal 1
Law & Order: Criminal IntentLisa WellesleyAtal 1
Life on MarsEmily "Rocket Girl" WyattAtal 1
Nurse JackieEmakume gazteaAtal 1
2009–2011White CollarKate Moreau
2011–2012ParenthoodRachel
2012It's Always Sunny in PhiladelphiaRuby TaftAtal 1
2014MarriedElla the WaitressAtal 1
New GirlMichelle2 atal
True DetectiveLisa Tragnetti4 atal
2015American Horror Story: HotelNatacha Rambova3 atal
The Last Man on EarthVictoriaAtal 1
2016Robot ChickenTheresa Johnson / LenaAhotsa /Atal 1
WorkaholicsDonnaAtal 1
2019Why Women KillJade / Irene Tabatchnick
2021The Girlfriend ExperienceTawny
The White LotusRachel Patton
2022Mayfair WitchesRowan Mayfair

Web

UrteaWebsailaPertsonaiaOharra(k)
2009–2010Odd JobsCassie Stetner3 atal
2017Do You Want to See a Dead Body?BeraAtal 1
Logan Paul: Summer SagaBera2 atal
2018After Hours with Josh HorowitzBeraAtal 1

Bideoklipak

UrteaAbestiaArtista(k)Pertsonaia
2009"Love Is on Its Way"Jonas BrothersNeska-laguna
2012"Radioactive"Imagine DragonsDrifter
2017"Judy French"White Reaper
2018"Wait"Maroon 5Neska-lagun ohia
2019"Whenever You're Around"BootstrapsEmakume gaztea

Bideo-jokoak

UrteaBideo-jokoaPertsonaiaOharra(k)
2015Battlefield HardlineDune AlpertAhotsa
2016Marvel Avengers AcademyJanet van Dyne / The WaspAhotsa

Sariak eta izendapenak

DataSariaKategoriaIzendapena jaso duen lanaEmaitza
2010Teen Choice AwardsEmakumezkoen agerkunde onenaPercy Jackson eta tximista-lapurraIrabazlea
2013MTV Movie AwardsAntzezpenik onenaTexas Chainsaw 3DIrabazlea
2017Teen Choice AwardsKomediazko pelikuletako aktorerik onenaBadiako zaindariakIrabazlea

Kanpo estekak