Alexandra Grey

aktore estatubatuarra

Alexandra Elisha Grey (Chicago, Illinois, 1991ko urtarrilaren 1a) estatubatuar aktore eta abeslaria da. Transparent telesailean Elizah Parks izeneko pertsonaia antzezteagatik ezaguna da.

Alexandra Grey

Bizitza
JaiotzaChicago1991ko urtarrilaren 4a (33 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaLos Angeles
Hezkuntza
HeziketaCalifornia State University, Northridge (en) Itzuli
Crete-Monee High School (en) Itzuli
Jarduerak
Jardueraktelebista-aktorea eta abeslaria
Musika instrumentuaahotsa

IMDB: nm4889845 Allmovie: p927275
Twitter: 1alexandragrey Instagram: alexandragreyofficial Edit the value on Wikidata

Bizitza

Chicagon jaioa, harrera-familia batean hazi zen.[1][2] Grey emakume transgeneroa da. Behin elkarrizketa batean esan zuen bazekiela 4 urte zituenetik emakumea izan nahi zuela, baina ez zekiela nola esan harrerako familiari, zeren eta haren hitzetan: "afro-amerikar komunitatean ezin zen horren inguruan hitz egin".[2]

Unibertsitate eskolan graduatu eta gero, Greyk harrerako gurasoei homosexuala zela esan zien eta hauek haren sexualitatea onartzeko iheskor agertu ziren.[2] Hala ere, transgeneroa zela esan zienean, harrerako gurasoek Grey etxetik kanporatu zuten.[2] Chicagotik Los Angelesera joan zen bizitzera eta LGBT etxerik gabeko pertsonentzako aterpe batean bizi izan zen, bizilekua aurkitzeko nahikoa dirua aurreztu zuen arte. Northridgeko Kaliforniako Estatuko Unibertsitatean antzerkia ikasi zuen.

Los Angelesera joan zen bizitzera abeslari edo aktore bizimodua ateratzeko asmoz. 2016an, Transparent telesailaren 3. denboraldian Elizah Parks pertsonaiarena egin zuen. Telesailaren 3. denboraldiak komediazko telesail onenaren GLAAD Media Award saria irabazi zuen eta 2017ko Primetime Emmy sarietarako zazpi izendapen lortu zituen.

Filmografia

Filmak

UrteaIzenburuaRolaOharrak
2011K-11Xandra Kayden
2012I DoUnibertsitateko ikaslea
2013Baggage ClaimKiele
2015The FixAlexis
2015Between The MilesDana Fields
2015Straight Outta ComptonBerri-emaileaEz da kredituetan ageri
2016This HolidayErica Nash

Telebista

UrteaIzenburuRolaOharrak
2011Jess Like MeLisa Knight22 atalatan (pertsonaia nagusia)
2012DTLAEvaAtala: "Pilot"
2015GleeEricaAtala: "Transitioning"
Chasing LifeKenya MartinAtala "As Long as We Both Shall Live"
2016TransparentElizah ParksAtala: "Elizah"
Code BlackBethAtala: "Life and Limb"
Chicago MedDenise LockwoodAtala: "Natural History"
Drunk HistoryMarsha P. JohnsonAtala: "Bar Fights"
2017When We RiseSeville2 atalatan
DoubtDelilah JohnsonAtala: "Faith"

Erreferentziak