Alfred Maseng

Alfred Maseng (XX. mendea2004ko azaroaren 18a) vanuatuar politikaria izan zen. Vanuatuko lehendakaria izan zen bi aldi laburretan.

Alfred Maseng
Speaker of the Parliament of Vanuatu (en) Itzuli

1991ko abendua - 1995eko azaroa
Vanuatuko presidente

Bizitza
JaiotzaXX. mendea
Herrialdea Vanuatu
HeriotzaLuganville (en) Itzuli2004ko azaroaren 18a ( urte)
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta diplomazialaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaUnion of Moderate Parties (en) Itzuli

Alderdi Moderatuen Batasun frankofonoko kide izan zen. 1991ko abendutik 1995eko azarora arte Legebiltzarreko presidente izan zen. Horregatik, 1994ko urtarrilaren 30etik martxoaren 2ra arte Vanuatuko jarduneko presidente izan zen, Fred Timakataren agintaldia amaitu zenetik Jean-Marie Léyé hautatu zuten arte.

2004ko apirilaren 12an legebiltzarrak lehendakari hautatu zuen. Hala ere, Auzitegi Gorenak kargutik kendu zuen maiatzaren 11n, aurretik ustelkeriagatik kondenatua izan baitzen.

Hilabete batzuk geroago hil zen, Vanuatu iparraldean.

Kanpo estekak

Artikulu hau Vanuatuko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.