Alfredo Galán

Alfredo Galán Sotillo (1978ko apirilaren 5a, Puertollano, Ciudad Realgo probintzia), espainiar serie-hiltzaile eta militar ohi bat da, Barajaren Hiltzailea (gaztelaniaz El Asesino de la Baraja) ezizenez ezaguna.

Alfredo Galán
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAlfredo Galán Sotillo
JaiotzaPuertollano1978ko apirilaren 5a (46 urte)
Herrialdea Espainia
Lehen hizkuntzagaztelania
Jarduerak
Jarduerakmilitarra eta segurtasuneko jagolea
Altuera185 zentimetro
Zerbitzu militarra
Adar militarraEspainiako Lurreko Armada
Graduakabo

Bere biktimak Espainiako Armadan militar zela Bosnian egon zeneko Tokarev TT-33 pistolaz erail zituen. Ezizenaz bere hilketak baraja-kartez adierazten zituelako jaso zuen. Espainiar hedabideek ezizen hori jaso eta ospetsu egiteak hiltzaileari bere hilketak egin eta adierazle hori erabiltzeko gehiago kemendu zuten.

2003an zehar Madrilgo Erkidegoan sei pertsona erail eta beste hiru hiltzen saiatzeagatik 140 urte eta hiru hilabeteko espetxe zigorra jaso zuen.