Alice Nkom

abokatu kamerundarra

Alice Nkom (Poutkak, 1945) abokatu kamerundarra da eta pertsona homosexualen defentsan lan egiten du.

Alice Nkom

(2018)
Bizitza
JaiotzaKostaldea (Kamerun)1945eko urtarrilaren 14a (79 urte)
Herrialdea Kamerun
Jarduerak
Jarduerakabokatua
Jasotako sariak

Twitter: alicenkom Edit the value on Wikidata

Ibilbidea

Alice Nkom (Poutkak, Litoral probintzia, Kamerun, 1945)[1], abokatu kamerundarra da, Afrikako herrialde honetan homosexualitatea legeztatzeko defentsan egindako lanagatik ezagutua da.[2] Abokatua 1969 geroztik, Kamerunen izandako lehen abokatu emakume beltza izan zen, 24 urte zituelarik.[3]

Nkomek zuzenbide ikasketak Toulouse Unibertsitatean hasi zituen (1963/1964) eta Kamerungo Federal Unibertsitatean bukatu zituen 1968 urtean. Bukatzean praktiketan eman zituen hiru urte eta ondoren abokatu bulego batean hasi zen lanean Nkongsamba hirian, Doualatik 140km-ra. Hiru urte beranduago Doualara itzuli zen, bertan abokatu gisa lan egiten jarraitzen duelarik. Bere lana genero-parekotasunean eta giza eskubideetan bideratu da, baita ingurugiroaren defentsan, hiesa eta kamerundar gazteriaren inmigrazioan ere.  Beste gai batzuk jorratu ditu, batez ere emakumeak zuzenbidean (LADY JUSTICE erakundea sortu du) politika, alarguntasuna eta haurtzaroa. Bere seme-alabez gain beste 50 haur adoptatu ditu.[3]

Politikara ere hurbildu da, 1990 hamarkadan Social Democratic Front (SDF) alderdiaren partaide izan zen, gerora Rassemblement Démocratique du Peuple Camerunais (RDPC) alderdira batu zelarik.

LGBT aktibismoa

2003 urtean Nkomek "Association pour la defentsa des droits des homosexuel(le)s" sortu zuen ("Homosexualen eskubideen defentsarako Elkartea", ADEFHO)[4] eta bere zuzendaria da. Elkartearen jatorria Europan bizi ziren kamerundar gazte batzuek bere bulegora egindako bisita izan zen, beraien asmoa Karemunen bizitzea baitzen. Kode penaleko 347 bis artikuluaren arabera, gazte hauek irainak, mehatxuak, xantaia edo kartzela jasan zezaketen. ADEFHO Elkartetik Nkomek homosexualitate delitua leporatzen dieten homosexualak defendatzen ditu eta espetxeratu izan direnen bizitza egoera hobetzen laguntzen du. [5][6] ADEFHO Elkarteaz gain, Nkomek homosexualen laguntzarako beste elkarte batzuk laguntzen ditu, "Collectif des familles d'enfants homosexuel(le)s" ("Seme-alaba homosexualen familien kolektiboa", COFENHO) eta, nahiz eta zehazki LGBT komunitatera zuzendua ez izan, "SID'ADO", elkartearekin, nerabeen artean hiesaren aurkako elkartea.

Nkomek  hainbat zailtasun jasan ditu LGBT eskubideen aldeko borrokan. 2011 urteko urtarrilean eraso kanpaina bat pairatu zuen irain eta mehatxuekin. ADEFHOk Europar Batasunak emandako diru-laguntza bat jaso ondoren Kamerungo gobernuak Nkomek "Kamerungo legezkotasun, subiranotasun eta independentziaren aurka" jokatzen ari zela adierazi zuen. Atzerri-ministroak Europar Batasunari diru-laguntza ukatzea zuzenean eskatu zion eta Nkomeri abokatutza jarduteko eskubidea kentzen saiatu zen. Gertaera hauek ez dira isolatuak eta ADEFHOko beste kide batzuri hedatu dira.[7][8]

Sariak

  • 2014 Hegoak Elkartasun Saria[9]
  • 2014 Amnistia Internazionala (Alemania)[10]

Erreferentzia

Kanpoko loturak

Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Alice Nkom