Aliya Mustafina

errusiar gimnasta artistikoa

Aliya Farkhatovna Mustafina, errusieraz Алия Фархатовна Мустафина,[1] (Jegorievsk, Errusia, 1994ko irailaren 30a) errusiar gimnasta artistikoa da.

Aliya Mustafina

Bizitza
JaiotzaJegorievsk, 1994ko irailaren 30a (29 urte)
Herrialdea Errusia
Familia
AitaFarhat Mustafin
Ezkontidea(k)Alexey Zaytsev (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaRussian State University of Physical Education, Sport, Youth and Tourism (en) Itzuli
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakgimnasta artistikoa
Pisua48 kilogramo
Altuera162 zentimetro
Jasotako sariak

Facebook: AliyaMustafina Instagram: musaliya135 VK: id19257153 Olympic.org: aliya-mustafina Edit the value on Wikidata

Olinpiar Jokoetan zazpi domina eskuratu ditu, eta barra asimetrikoetan txapeldun olinpikoa izan zen 2012ko eta 2016ko Jokoetan.

Ibilbidea

Moskuko oblastean jaio zen 1994an. Aitak brontze olinpikoa eskuratu zuen 1976ko Olinpiar Jokoetako borroka greko-erromatarrean, ama aldiz fisika irakaslea du[2].

13 urte zituela hartu zuen parte aurrenekoz nazioarteko lehiaketa batean, Montrealen, eta orotarako sailkapenean bigarren egin zuen[3]. Urte berean ere bigarrena izan zen Kieven eta Yokohaman jokaturiko probetan. 2010ean Munduko txapelketak jokatu zituen Rotterdamen eta urrezko bi domina eta zilarrezko hiru eskuratu zituen.

2012an Londresko Olinpiar Jokoetan txapeldun olinpikoa izan zen barra asimetrikotan[4] eta beste hiru domina ere lortu zituen; zilarrezkoa taldekako sailkapenean eta brontzezko bi orotako sailkapenean eta zoruko ariketan.

2016an Rioko Olinpiar Jokoetan berriz izan zen txapelduna barra asimetrikotan[5], urte hartan gimnasia artistikoan estatubatuarrek izan zuten nagusitasun handia hautsiz, eta beste bi domina ere eskuratu zituen, zilarrezkoa taldekakoan eta brontzezkoa orotariko sailkapenean.

Rioko Jokoen ondoren atsedenadia hartu zuen alaba izan baitzuen[6]. Hurrengo urteetan lehiara itzuli bazen ere ez zuen berriz maila bera erakutsi eta 2021ean kirol ibilbideari amaiera eman zion[7]. Urte berean Errusiako gazte mailako selekzioko entrenatzaile kargua hartu zuen[8].

Bizitza pertsonala

2015ean Alexey Zaitsev bobsleigh lasterkariarekin harremana hasi zuen eta 2016an ezkondu ziren. 2016ko azaroaren 3an ezkondu ziren Krasnodarren[3] eta 2017ko ekainaren 9an Alisa izeneko alaba izan zuten[3]. 2018ko apirilean dibortziatu egin ziren[9].

Palmaresa

Udako Olinpiar Jokoak
UrteaLekuaDominaProba
2012Londres (  Erresuma Batua) Barra asimetrikoak
2012Londres (  Erresuma Batua) Taldekakoa
2012Londres (  Erresuma Batua) Orotarikoa
2012Londres (  Erresuma Batua) Zoruko ariketa
2016Rio de Janeiro (  Brasil) Barra asimetrikoak
2016Rio de Janeiro (  Brasil) Taldekakoa
2016Rio de Janeiro (  Brasil) Orotarikoa
Munduko Txapelketak
UrteaLekuaDominaProba
2010Rotterdam (  Herbehereak) Taldekakoa
2010Rotterdam (  Herbehereak) Orotarikoa
2010Rotterdam (  Herbehereak) Zaldi-jauzia
2010Rotterdam (  Herbehereak) Barra asimetrikoak
2010Rotterdam (  Herbehereak) Zoruko ariketa
2013Anberes (  Belgika) Oreka-barra
2013Anberes (  Belgika) Orotarikoa
2013Anberes (  Belgika) Barra asimetrikoak
2014Nanning (  Txina) Taldekakoa
2014Nanning (  Txina) Oreka-barra
2014Nanning (  Txina) Zoruko ariketa
2018Doha (  Qatar) Taldekakoa
Europako Txapelketak
UrteaLekuaDominaProba
2010Birmingham (  Erresuma Batua) Taldekakoa
2010Birmingham (  Erresuma Batua) Barra asimetrikoak
2010Birmingham (  Erresuma Batua) Oreka-barra
2012Brusela (  Belgika) Taldekakoa
2013Mosku (  Errusia) Orotarikoa
2013Mosku (  Errusia) Barra asimetrikoak
2014Sofia (  Bulgaria) Barra asimetrikoak
2014Sofia (  Bulgaria) Taldekakoa
2014Sofia (  Bulgaria) Oreka-barra
2016Berna (  Suitza) Taldekakoa
2016Berna (  Suitza) Oreka-barra
2016Berna (  Suitza) Barra asimetrikoak
Europako Jokoak
UrteaLekuaDominaProba
2015Baku (  Azerbaijan) Taldekakoa
2015Baku (  Azerbaijan) Orotarikoa
2015Baku (  Azerbaijan) Barra asimetrikoak
2015Baku (  Azerbaijan) Zoruko ariketa

Erreferentziak

Kanpo estekak