Amaia Elizalde

irakasle eta literatur kritikari euskalduna

Amaia Elizalde Estenaga (Donostia, 1988) irakasle eta literatura kritikari euskalduna da. Bordeleko eta Valentziako unibertsitateetan literatura ikasketak egina, doktoretza egin zuen Euskal Herriko Unibersitatean, eta 2020tik irakaslea da bertan. Memoria Historikoa Literatura Iberiarretan ikerketa taldeko partaide da[1].

Amaia Elizalde
Bizitza
JaiotzaDonostia, 1988 (35/36 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea 2018) doktoretza : literatura
Tesi zuzendariaMari Jose Olaziregi
Jon Casenave
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakunibertsitateko irakaslea eta literatura-kritikaria

Inguma: amaia-elizalde-estenaga

Jon Miranderen Haur besoetakoa eleberria aztertu zuen lehen tesia izan zen berea, 2018an doktoretza eman ziona, izenburu honekin aurkeztua: "Jon Miranderen Haur besoetakoa (1970), modernitate ukatua". Mari Jose Olazairegik eta Jon Casenavek zuzendu zuten lana[2][3].

2020an Kirmen Uribe : bizitza, fikzioa liburua idatzi zuen Euskal Herriko Unibertsitatearen argitalpen zerbitzuarekin.[4][5]

Zentsuraz eta gerra zibilaren oroimen historikoaz ere idatzi du.[6][7][8]

Erreferentziak

Kanpo estekak