Amalia Galarraga

gipuzkoar idazlea eta feminista

Amalia Galarraga Azkarruntz (Donostia,c.1885 - Madril, 1971ko irailaren 28a) gipuzkoar idazle feminista izan zen. Lyceum Club Femeninoren sortzaileetariko bat izan zen eta Batzorde Betearazlearen diruzaina.[1][2][3][4][5][6][7][8][9] Antolakuntzatik irten egin zen, kanpora bizitzera joan zelako. Jose Maria Salaberria idazlearekin ezkondu zen.[10]

Amalia Galarraga

Bizitza
JaiotzaDonostia, 1885
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaMadril1971ko irailaren 28a (85/86 urte)
Hobiratze lekuaPolloeko hilerria
Familia
Ezkontidea(k)José María Salaverría
Jarduerak
Jarduerakidazlea, emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea eta feminista
KidetzaLyceum Club Femenino

Biografia

Bizitza pertsonala

José María Salaverriarekin ezkondu zen, eta harekin bi alaba izan zituen, Carmen eta Margarita (diplomatikoa, Espainiako ministro osoa, Isabel Katolikoaren banda, Donostian, Gipuzkoan jaioa eta Madrilen 2000ko abenduaren 7an hila).[11]

Bere bizitzari buruzko datu gutxi daude argitaratuta, baina badakigu Carmen Baroja Nessiren lagun ona zela eta Carmen Monné koinatarekin batera, elkartea finantzatzen lagundu zutela.[12]

Idazle

Ernesto Giménez Caballerok eskaturik, bere senarrari, José María Salaberriari, eskainitako kronika bat idatzi zuen,[13] 1928ko abenduaren 15ean Giménez Caballerok argitaratua, “La Gaceta Literaria” aldizkariaren 48. zenbakian, Los escritores vistos por su mujer: José María Salaverria/ Idazleak, emaztearen ikuspuntutik: Jose Maria Salaberria izenburupean.[14]

Emakumeen liga

1930. urtearen hasieran, Bakearen aldeko Espainiako Emakume Ligaren sorreran parte hartu zuen, Nazioen Elkartearen aldeko elkarteen biltzarraren ondorioz. Biltzarrean, Liga integratu zen. Liga hau batez ere emakume bakezale talde batek osatzen zuen, eta gehienak Lyceum Club-eko bazkide ziren, hala nola Amalia Galárraga.[12]

Heriotza

Amalia Galarraga Madrilen hil zen, 1971ko irailaren 28an,[15] 86 urterekin, nahiz eta Donostian (Gipuzkoa), bere jaioterrian, bizi zen alargun geratu zenetik. Polloeko hilerrian ehortzita dago.[11]

Erreferentziak

Kanpo estekak