Amina Sow Mbaye

Amina Sow Mbaye (Saint-Louis, 1937ko irailaren 25a[1]ibidem, 2021eko urtarrilaren 28a) senegaldar eleberrigile eta poeta izan zen.

Amina Sow Mbaye
Bizitza
JaiotzaSaint-Louis1937ko irailaren 25a
Herrialdea Senegal
HeriotzaSaint-Louis2021eko urtarrilaren 28a (83 urte)
Hezkuntza
Heziketalehen hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakeleberrigilea, poeta, ipuingilea eta idazlea
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaislama

Bizitza

Fatick hirian hazi zen eta han fula eta sererea ikasi zituen, haren lehen hizkuntza zen woloferaz gain. Saint-Louisko Ameth Fall ikastetxean ikasi zuen. Daganara joan zen irakasle eta gero Saint-Louisera itzuli zen. 1987an, Saint-Louiseko Eskualdeko Eskola Normalen Aplikazio Eskolako zuzendari izendatu zuten. 1991n, Senegaleko Emakumeen Elkarteen Federazioko presidente bihurtu zen[2].

Gaztetik saskibaloia eta atletismoa praktikatu zituen. Gainera, Senegalgo lehen emakumezko saskibaloi arbitro kualifikatua izan zen[2].

Hamaika seme-alaba izan zituen. Haietako bat Pape Samba Sow aktore eta umorista da, Zoumba izen artistikoz ezaguna[3].

2021eko urtarrilaren 28an hil zen Saint-Louisen, 83 urte zituela[4].

Lanak

  • Mademoiselle (1984)
  • Pour le sang du mortier (2001)
  • Petit essai sur la vieillesse : Suivi de : Les Bulles (2007)

Erreferentziak

Kanpo estekak