Amy Barger

Amy J. Barger (1971ko urtarrilaren 18a) estatubatuar astronomoa da, bere aurkikuntza gehienek, zulo beltzekin eta urruneko beste objektu batzuekin zerikusia dute. Inguruko galaxietako zulo beltzen jarduera espero baino handiagoa eta berriagoa zela frogatzen lagundu zuen. Galaxia urrunetako izar-jarduerarekin lotutako aurkikuntzetan ere aritu zen beste batzuekin. Gaur egun, Wisconsin-Madisongo Unibertsitateko irakaslea da.

Amy Barger
Bizitza
Jaiotza1971ko urtarrilaren 18a (53 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
HeziketaKing's College (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakastronomoa
Enplegatzailea(k)Wisconsingo Unibertsitatea Madisonen
Hawaiiko Unibertsitatea
Wisconsingo Unibertsitatea Madisonen  (2000 -
Jasotako sariak
KidetzaNazioarteko Astronomia Elkartea
astro.wisc.edu…

Ibilbidea

Bargerrek Astronomiako doktoretza lortu zuen 1997an, Cambridgeko Unibertsitateko King's Collegen, eta Marshall bekaduna izan zen. Horren ondoren, Morphsek lankidetzan jardun zuen urrutiko galaxien eraketa eta morfologiak aztertzen.[1]

Sariak

Hainbat sari eta beka jasotakoa da, besteak beste,

  • Astronomiako Annie Jump Cannon saria (2001).
  • Estatu Batuetako Astronomia Elkartearen Pierce saria (2002).
  • Estatu Batuetako Elkarte[2] Fisikoaren Maria Goeppert-Maye saria (2007).
  • Alfred P. Sloan bekak (2002).
  • David eta Lucille Packard (2003).[3][4]
  • 2017an, Zientziaren Aurrerapenerako Estatu Batuetako Elkarteko kide hautatu zuten.[5]

Erreferentziak

Kanpo estekak