Ander Torriko

Gipuzkoar eskubaloi jokalaria

Ander Torriko Egaña (Zumaia, 1997ko otsailaren 21a) gipuzkoar eskubaloi jokalaria da. Erdiko postuan jokatzen du.[1]

Ander Torriko
Bizitza
JaiotzaZumaia1997ko otsailaren 21a (27 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakeskubaloi jokalaria
Ibilbidea
TaldeakUrteakJG
 

Ibilbidea

Herriko Pulpo taldean hasi zen eskubaloian jokatzen. 2015ean Zarautzen bigarren mailan hasi zen jokatzen eta 2016an Balonmano Benidorm taldeak fitxatu zuen. Harekin egin zuen debuta ASOBAL Ligan.[2] 2017ko udan Espainiako selekzioarekin Katarren jokatu zuen.[3]

2018an Euskal Herrira hurbiltzea erabaki zuen eta Santanderko Balonmano Sinfín taldeak fitxatu zuen, ASOBAL Ligara igo berria zenak.[4] 2020an SCDR Anaitasunan hasi zen jokatzen baina ez du zorte handirik izan, eskuin belauneko atzeko lotailu gurutzatua hirugarren aldiz hautsi baitu.[5]

Taldeak

TaldeaUrteak
Pulpo (Zumaia)2007-2015
Zarautz KE2015-2016
Balonmano Benidorm2016-2018
Balonmano Sinfín (Santander)2018-2020
SCDR Anaitasuna (Iruñea)2020-

Erreferentziak

Kanpo estekak