Andie MacDowell

Rosalie Anderson "Andie" MacDowell (Gaffney, Hego Carolina, 1958ko apirilaren 21a) AEBetako modelo eta aktorea da.

Andie MacDowell

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakRosalie Anderson MacDowell
JaiotzaGaffney (Hego Carolina)1958ko apirilaren 21a (66 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaMarina del Rey (Kalifornia)
Lehen hizkuntzaingelesa
Familia
Ezkontidea(k)Paul J. Qualley (en) Itzuli  (1986 -  1999)
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaWinthrop University (en) Itzuli
Gaffney High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakzinema aktorea, aktorea, modeloa eta telebista-aktorea
Altuera1,73 metro
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokrata

IMDB: nm0000510 Allocine: 757 Rottentomatoes: celebrity/andie_macdowell Allmovie: p44167 TCM: 118671 TV.com: people/andie-macdowell
Facebook: therealandiemacdowell Twitter: AndieMacDowell3 Instagram: andiemacdowell Musicbrainz: da42e263-56ae-49ed-8ac4-1f20852aaf67 Discogs: 2405976 Edit the value on Wikidata

Biografia

Rosalie Anderson MacDowell Gaffneyn jaio zen, Hego Carolinan (AEB) 1958ko apirilaren 21ean. Aita, Marion St. Pierre MacDowell, zerrategi baten jabea zen eta ama, berriz, Pauline Johnston, musika irakaslea izan zen. Bikotea Andiek 6 urte zituenean banandu zen. Ama 1981ean hil zen eta, aurrez, alkoholarekin arazoak izan zituen [1].

Winthrop Collegen ikasi zuen 1978ra arte eta, ondoren, New Yorkera joateko erabakia hartu zuen; zerbitzari eta saltzaile lanetan ibili ondoren, Eliterentzak modelo izatea lortu zuen. Ez zen denbora asko pasa arrakasta lortzeko eta L'Oréalentzako hasi zen lanean. Denbora luzez izango zen haren irudi [2].

Calvin Kleinentzako egin zituen spot batzuen ondoren, zine industriak begia bota zion eta, 1984an, lehen papera eman zioten Greystoke filmean, Christopher Lamberten ondoan lan egin zuelarik. Hasiera bikaina izan zuen artistak, baina ekoizleek ez zuten bere hegoaldeko hizkera gustuko izan eta Glenn Close kontratatu zuten ingeles aristokrataren papera goitik behera doblatzeko [3].

Hurrengo urtean, St. Elmo's fire filmean paper txiki bat lortu zuen, baina ez zuen aurrera egingo zuenik ematen.

Lau urte geroago, 1989an, protagonista izan zen Sex, Lies, and Videotape filmean eta, emakume ederra izateaz gain, interpretaziorako gaitasuna erakusteko aukera izan zuen.

Hurrengo urtean, Green Card filma etorri zen eta, aurrekoarekin bezala, Urrezko Globoentzako izendapena jaso zuen. Hala ere, arrakastarik entzutetsuena Hugh Grantekin egin zuen Four Weddings and a Funeral filma izan zen [4].

1986an, Paul Qualleyrekin ezkondu zen eta bikoteak 1999ra arte iraun zuen. 3 seme-alaba izan zituzten: Rainey Qualley, Sarah Margaret Qualley eta Justin Qualley.

2001ean, Rhett Hartzogekin ezkondu zen eta, 2004an, berezitu egin ziren.

Filmografia

Andie MacDowell
UrteaIzenburuaPertsonaiaOharrak
1984Greystoke: The Legend of Tarzan, Lord of the ApesMiss Jane Porter
1985St. Elmo's FireDale Biberman
1988The Secret of the SaharaAntheaTelesaila
1989Sex, Lies, and VideotapeAnn Bishop Mullany
1990Green CardBrontë
1991Hudson HawkAnna Baragli
1991The Object of BeautyTina
1991Women & Men 2: In Love There Are No RulesEmilyTelefilma
1992The PlayerHerselfCameo
1993Short CutsAnn Finnigan
1993Groundhog DayRita
1993Ruby CairoElizabeth 'Bessie' Faro
1994Four Weddings and a FuneralCarrie
1994Bad GirlsEileen Spenser
1994Unstrung HeroesSelma Lidz
1996MichaelDorothy Winters
1996MultiplicityLaura Kinney
1997The End of ViolencePage
1997Muppets TonightBeraAtal 1
1998ShadrachTrixie
1999Just the TicketLinda Palinski
1999Muppets from SpaceShelley Snipes
1999The MuseLaura Phillips
2000Harrison's FlowersSarah Lloyd
2001Town & CountryEugenie Claybourne
2001On the EdgeLisaTelefilm
2001CrushKate Scales
2001Dinner With FriendsKarenTelefilma
2002JoJoTelefilma
2002GinostraJessie
2003The PracticeGrace ChapmanAtal 1
2005The Last SignKathy MacFarlane
2005Beauty ShopTerri
2005Riding the Bus with My SisterRachel SimonTelefilm
2005Tara RoadMarilyn
2006BarnyardEtta the HenAhotsa
2007InterventionKelly
2008InconceivableLottie Louise Du Bose
2009The Six Wives of Henry LefayKate
2008The Prince of Motor CityGertrude HamiltonTelefilma
2009The 5th QuarterMaryanne Abbate
2010As Good as DeadHelen Kalahan
2010Lone StarAlex[5]2 atal
2010Daydream NationEnid Goldberg
2010At RiskMonique LamontTelefilma
2010The FrontMonique LamontTelefilma
2011Monte CarloPamela Bennett-Kelly
2011FootlooseVi Moore
201230 RockClaire WilliamsAtala 1
2012Jane by DesignGray Chandler Murray18 atal
2013Cedar CoveOlivia Lockhart

Erreferentziak

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Andie MacDowell