Andragunea

Durangoko emakumeen etxea

Durangoko Andragunea emakumeen topalekurako eta prestakuntzarako tokia da, Laritz dorrean kokatua.[1] Gizon eta emakumeen berdintasun harremanak errezteko espazioa. Durangoko mugimendu feministaren eskariz, Udal Berdintasun Kontseiluak bultzatutako Durangoko emakumeen etxea.[2]

Andragunea
Datuak
Motaerakundea
HerrialdeaEuskal Herria
Agintea
Egoitza nagusi
Facebook: andragunea.emakumeontopagunea Twitter: andragunea Edit the value on Wikidata

Historia

Espazio fisiko horren sorrera Euskal Autonomia Erkidegoko udalerrietan emakumeak ahalduntzeko eskolekin lotuta dago, hau da, udal berdintasun arloek antolatutako proiektuekin. Andragunearen irekiera ofiziala 2009ko martxoaren 7an egin zen.[3] Inagurazio egunean omenaldia egin zitzaien, bai euren lanbideetan, bai kirol arloan berdintasunaren aldeko apostua eta lana egindako emakume aitzindariei. Irekiera ekitaldien programazioaren barruan, martxoaren 5etik 29ra bitartean "Erraketistak" izeneko erakusketa ere antolatu zen Durangoko Arte eta Historia Museoan,

Jarduerak

Bizkaiko hirugarren Emakume etxea izan zen Durangokoa, Ermua eta Balmasedakoaren ondoren. Hasiera batean Pinondo Etxea izeneko eraikinean zabaldu zituen ateak eta 3 ikastaro eskaini zituen, eskualdeko emakumeak ahalduntzeo eskola sarea sortzen joateko asmoz. Apurka-apurka ikastaro eskaintzak gehituz joan ziren, horrela, 2012/2013 ikasturtean, guztira 283 emakumek parte hartu zuten parte antolatutako hogei bat ikastarotan [4] Horrez gain, 2012an euskarazko irakurketa taldea ere bultzatu zen.[5]

Andragunea, beste zerbitzu batzuen artean, haurtzaindegia, dokumentazio gunetxoa, emakume artistentzako erakusketa gunea,[6][7][8] Udal Berdintasun Kontseiluaren egoitza eta feminismoaren esparruan ziharduten beste elkarte batzuk biltzeko lekua eskaintzen zuen etxe bihurtu zen.

Durangoko Andragunea.Laritz Dorrea

Eskaintzen ziren jardueren programazioa finkatu ahala ordea, jarduera horiek burutzeko lekurik eza nabaria zen, argi zegoen beharrezkoa zela berdintasun gaiei buruzko informazioa eta aholkularitza emateko zentro propioa izatea, udalerriko biztanleentzat erreferentziazkoa izango zena. Horrela bada, 2015an HB Bilduk Andragunea Pinondo Etxetik Laritz Dorrera eramatea proposatu zuen.[9]

2017an zabaldu zituen ateak Andraguneak egoitza berrian.[10][11][12]Inaugurazio ekitaldirako deialdi eta gonbidapen[13] zabala egin zen. Harrezkero ikastaro kopuru zabalagoa antolatzeko aukera sortu zen eta interesak gora egin zuen.[14] [15][16] [17][18] Hainbat erakusketa ere antolatu izan dira,[19][20]baita, poesia emanaldi musikatuak ere.[21] [22] Hitzaldiek ere tartea izan dute.[23] [24]Museoetara irteerak eskaini izan dira.[25]

Ezaugarriak

Emakumeen arteko topaketa eta hausnarketarako gune berriak aukera ematen du ekimen berriak sortzeko, jatorri eta kultura ezberdinetako emakumeen sektore ezberdinen kezkak jasotzeko, IKTen erabilera,[26] batukada feminista, euskarazko eta gaztelaniazko irakurketa klubak, autodefentsa ikastaroak, komunikazio trebetasunak, etab.

Andragunea espazioak ahalduntze-ikastaroetako ikasleen, emakume-elkarteen eta feministen arteko harremanak errazten ditu, mugimendu feministaren barruan gaur egun dauden eztabaidak zabalduz.[27] Plataforma mistoekin eta berdintasunaren aldeko gizon-taldeekin aliantzak eraikitzeko aukera ematen du.Beren lokaletan, udaleko langileek prestakuntza jasotzen dute, Udal Berdintasun Planean ezarritako helburuak betez, eta, horrekin guztiarekin, tokiko administrazio publikoak gizartea demokratizatzen laguntzen du.

Urteurrena

Nagore Uribe-Etxebarria eta Kety Arrabal Navas

2024an 15 urte betetzen ditu Andraguneak, Nagore Uribe-Etxebarria Olabarrieta Berdintasun dinamizatzaileak eta Kety Arrabal Navas Berdintasun teknikariak adierazpen hauek egin dituzte urteurreneko ospakizunen harira:

Emakumeek espazio seguru lez ikusi eta sentitzen dute Andragunea, eta horixe da espazio honek izan dezakeen ebaluaziorik onena[28]

Erreferentziak

Kanpo estekak