Ane Barandiaran

gipuzkoar sofbol jokalaria

Ane Barandiaran (Ordizia, Gipuzkoa, 1992ko irailaren 8a - ) sofbol jokalaria da, jaurtitzaile postuan aritzen da.[1]

Ane Barandiaran

Bizitza
JaiotzaOrdizia1992ko irailaren 8a (31 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Jarduerak
Jardueraksoftball jokalaria

Ibilbidea

Bere herrian bertan hasi zen sofbolean jokatzen, lau denboraldi jokatu zituen bertan. 2008an, kadete izanda, Espainiako txapelketa irabazi zuten. Urte horretan bertan, irailean, ez zen Ordiziako talderik osatu eta Orioko Bate Bizkorrak taldera joan zen. 2009an hasita, sei denboraldi egin zituen bertan. Honen ondoren Donostiako Atletico San Sebastianera joan zen.[2] Donostiako taldean aritu zen talde honek bere bidea amaitu zuen arte, hainbat txapelketa irabazi zituen talde honekin: Europako Txapelketa 2019an, Espainiako Liga 2015, 2016 eta 2018an eta Erreginaren Kopa 2017 eta 2018an.[3][4] 2019ko udazkenean, Kataluiniako Sant Boi taldearekin urtebetez aritzeko akordioa lortu zuen. Han amaitutakoan CBS Rivas taldera joan zen baina lesio bat izan zuen besoan taldera iritsi eta berehala.[5][6]

Nazioarte mailan ere aritu izan da. 2012an Poloniako Varsovia Diamonds taldeko prestatzaile lanak egin zituen astebetez eta horren ondoren beraiekin jokatzera itzuli zen. Bost urtez aritu zen bertan jokatzen (Espainiako Liga eta Poloniakoa, biak batera jokatzen zituen) eta guztira Poloniako lau liga eta lau kopa irabazi zituen.[2]

Kluben arteko txapelketez gain, selekzioen arteko lehian ere aritu da, Euskal selekzioarekin eta Espainiakoarekin jokatu du.

Erreferentziak

Kanpo estekak