Ane Elordi
Ane Elordi Alburquerque (Zornotza, Bizkaia, 1991ko urtarrilaren 17a) kazetaria, irakaslea eta komunikatzailea da.
Ane Elordi | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Zornotza, 1991ko urtarrilaren 17a (33 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria, irakaslea eta dibulgatzailea |
Enplegatzailea(k) | Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundea |
Korrikako koordinatzaile izendatu zuten 2022ko urriko AEKko batzar nagusian, 2013tik karguan egondako Asier Amondo ordezkatuz.[1][2][3][4]
Biografia
Kazetaritzan lizentziaduna da Ane, Euskal Herriko Unibertsitean eta 2015ean hasi zen AEKn lanean. Hainbat behar egindakoa da bertan, irakasle izateaz gain: barnetegietan, Berbalagun egitasmoan, komunikazioan.[2] 21. edizioan furgoneta kidea izan zen.[5] 22. edizioan Korrikaren komunikazio lantaldeko kide jardun zuen. Elordik, besteak beste, egunero-egunero kronikatxoa ere egin zuen Anbotoren irakurleentzat.[6]
Gogotsu hartu zuen Korrikaren koordinatzaile ardura Elordik
«Korrika da Euskal Herriak daukan egitasmo handienetako bat, euskararen mugak baino ez dituelako, eta kolore eta iritzi askotako jendea biltzen duen egitasmo bakarrenetakoa delako. Ni neu horren gidari izatea ohorea da. Talde handia dago atzetik, eta gogotsu heltzen diot erronka honi».[2]
Koordinatzaile berriak euskararen aldeko lasterketaren erronkak argi adierazi zituen:
«Ekimenaren eragina, poztasun hori, euskararen aldeko jarrera hori, ez daitezela 10 eguneko kontu hutsean geratu. Hau da, alde egotetik egitera pasatzea».[5][7]
Sariak
- 2013an Auzokontalariak lehiaketa irabazi zuen. Uztailaren 16tik 30era bitartean Euskadiko 7 auzolandegietan izan zen Ane blogari lanak egiten. Horretarako 24 orduko elkarbizitza egin zuen auzolandegietako egunerokoa barrutik ezagutu eta bizitzeko. Ondoren egunero idatzi zituen elkarrizketak, erreportajeak eta kronikak Gazteaukera blogean.[8][9]
Bestelakoak
Harriti andra proba taldean ere parte hartu du Anek. 2017an hasi zen, Santutxun izan zuen estreinaldia, Erromon, Gasteizen eta Artaungo (Dima) jaietan ere aritu zen.[10]
Erreferentziak
Kanpo estekak
- Elkarrizketa: Ane Elordi, KORRIKA arduradun berriari YouTube, 2022
- Elkarrizketa: Oso presente eduki behar dugu Korrika aldarrikapenerako ekimena dela Anboto, 2024.01.12
- Elkarrizketa:Zazpi-probintziak-lotzen-ditugu-eta-euskara-da-muga-bakarra Naiz, irratia,2024.02.14