Ane Maruri

dantzaria eta irakaslea

Ane Maruri Basterrika (Lekeitio, Bizkaia, 1996ko martxoaren 6a) bizkaitar dantzaria eta irakaslea da. 2022an Lekeition San Pedro egunez Kaxarranka dantzatu zuen lehen emakumea izan zen.[1][2][3]

Ane Maruri

Bizitza
JaiotzaLekeitio1996ko martxoaren 6a (28 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakdantzaria eta irakaslea
Lan nabarmenak

Biografia

Hezkuntza bereziko irakaslea da Markinako ikastolan. Sei urte zituela hasi zen dantzan,[4] eta Etorkizuna taldeko partaide da. Marurik 2022ko maiatzaren 15ean Zamudion ospatu zen Bizkaiko Dantzari Egunean[5][6] dantzatu zuen Kaxarranka, baina San Pedro egunez, herriko jai nagusian lehen aldiz dantzatu zuen bere jaioterrian 2022ko ekainaren 29an. Kaxarranka XV. mendeko Euskadiko dantza bakarra, jatorriz kostaldeko hiribildukoa den dantza, Lekeitioko arrantzaleek beren kofradiako patroia ohoratzeko erabiltzen duten dantza da.[7][2]

Ane Marurik Asier Uskola ordezkatu zuen, aurreko bi hamarkadetan sinbolismo handiko ekintza horren protagonista izandakoa lesionatuta baitzegoen. Maruriren helburua ez zen mendeetako tradiziorik haustea, baizik eta iragana, oraina eta geroa, historia eta gaurkotasuna uztartzen laguntzea. Sortutako ikusmina izugarria izan zen. Izan ere, aurreko berrogeita hamar urteetan bi gizon baino ez ziren igon arraunlariek eta Isuntza Arraun Elkarteko neskek eramandako kutxatilara. Pedro Murelagak 33 urtez dantzatu zuen 2003ra arte. Ondoren, Asier Uskolak hartu zuen txanda. 19 edizio egin zituen, eta, uzteko asmorik ez bazuen ere, hankako lesio batek ikusle bihurtu zuen 2022an.

Herritarrek, arrantzaleek eta udal-agintariek begi onez ikusi zuten emakume batek San Pedroren giltzekin bordatutako txistera eta banderatxo gorria hartzea, XV. mendeko balio kultural handiko ohitura baten errepertorioa betetzeko eta lekeitiarrek intentsitate handiz bizi zezaten. Neskek jada eskatu zuten pausoa, eta eguneko protagonistak emakume izena izan zuen lehen aldiz.

Etorkizuna dantza-taldekoek, errelebotan dantzatzea proposatzen dute, hau da, urtero dantzaririk prestatuenak dantzatzea, neska edo mutila izan.

Kaxarranka

Kaxarranka XV. mendeko Euskadiko dantza bakarra da, jatorriz kostaldeko hiribildukoa, Lekeitioko arrantzaleek beren kofradiako patroia ohoratzeko erabiltzen dutena.

Kaxarrankaren lehen emanaldia eguerdian izan zen, portuko ermita txikiko santuaren irudiaren parean. Ehun kilotik gorako eta 40 zentimetroko zabalera duen kutxatila baten gainean dantzatzen da, zortzi gaztek, lau alde bakoitzean, kutxatila daramatela.

Ane Marurik, aurreko urteetan legez, hiru pieza klasiko dantzatu zituen: 'zortziko' bat, 'fandango' bat eta 'arin arin arin' bat, ondoren kofradiaren aurreko zelaigunera joateko. Azken emanaldia plazan izan zen.

Ekitaldi horrekin, Lekeitiok irudikatzen du nola aldatzen zen maiordomoa, urte osoko arrantzaleen irabaziak zehazten zituzten ondasunak eta dokumentuak zaintzeaz arduratzen zena, kutxa barruan gordetzen baitziren. Antzinako kutxatzarra bera da, arreta handiz zaintzen dena, batez ere bere estalkia, dantzariak irristatzeko beldurrik izan ez dezan.

Emakumezkoen aurreskua

1975ean Etorkizuna dantza-talde bereko emakumeek emakumezkoen aurreskua dantzatu zuten berreskuratutako pieza bakarra. Zortzi edo hamabi neskak dantza egiten dute, eta horiek, aldi berean, beste horrenbeste gizonezko ateratzen dituzte ikusleen artetik.

Parekidetasuna

Antzar egunean eta Emakumeen aurreskuarekin, emakumeek aurrera pausua emana zuten. 2022an San Pedro egunean parekidetasunerako pausua borobildu egin zuen Anek tradizio handiko Kaxarranka dantzatuz. Berdintasuna erakusteko modu bat izan zen.[8]

Erreferentziak

Kanpo estekak