Angelina Vidal

Portugalgo idazle eta kazetaria (1847-1917)

Angelina Casimira do Carmo da Silva Vidal, Angelina Vidal izenez edo Republicana Viseense ezizenez ere ezaguna, (São José, Lisboa, 1853ko martxoaren 11 – Anjos, Lisboa, 1917ko abuztuaren 1a) portugaldar kazetaria, itzultzailea, irakaslea, olisipografoa eta idazlea izan zen.[1][2] Bere garaian, behartsuenen eskubideen aldeko borrokan ekintzailerik garrantzitsuenetako bat izan zen.[2] Era berean, bat egiten zuen ideologia errepublikano eta sozialistarekin, eta emakumeen eskubideen aldeko mugimenduan nabarmendu zen.[2]

Angelina Vidal

Bizitza
JaiotzaSão José (en) Itzuli, 1847
Herrialdea Portugal
 Portugalgo Erresuma
Lehen hizkuntzaportugesa
HeriotzaAnjos (en) Itzuli, 1917 (69/70 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakportugesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea, editorea eta politikaria
Izengoitia(k)Republicana Viseense

Biografia

Angelina Joaquim Casimiro Júnior musikagile eta organo-jotzailearen eta Rita Adelaide de Jesusen alaba ez-legitimoa izan zen. Gurasoak ez ziren inoiz ezkondu, aita beste emakume batekin, Maria do Carmo Figueiredorekin (Joaquim baino hamar urte geroago hil zena), ezkonduta baitzegoen.[1][2] Ahizpa bat izan zuen, aitaren ezkontzako alaba legitimoa, Carlota Joaquina da Silva Faria, 1913an hil zena.

Erdi-mailako familia burges batean jaioa izan arren, Angelinak gazte-gaztetatik hainbat zailtasun jasan behar izan zituen, 15 urterekin umezurtz geratu zenetik. Mojen kolegio batean hartu zuen heziketa arrunt eta prosaikoarekin gogaituta, beti saiatu zen, bere kabuz, formakuntza ahalik eta irekiena lortzen. 1872an, 25 urterekin, Luís Augusto de Campos Vidal itsas-armadako mediku errespetatuarekin ezkondu zen. Bost seme-alaba izan zituzten: Julieta, Violet, Antonino, Ema eta Hugo (1886-1940). Bikotea, baina, ezkondu eta hamabi urte geroago banandu egin zen, eta horren ondorioz, Angelinak seme-alaben guraso-agintea galdu zuen, Portugalgo garaiko gizarte monarkikoan, XIX. mendearen amaieran, artean mesfidantza handia baitzegoen dibortziatu edo banandutako emakumeekiko.

Angelina Vidalen omenezko plaka, bizi eta hil zen etxean (jaiotze data okerra da, bataio agirian frogatzen denez).[3]

Angelinaren aliatu nagusiak, bere bizitzako momentu larrietan, defendatzen zituen behartsuak berak izan ziren. 1894an, senar ohia hil zen urte berean, Angelina bere buruaz beste egiten saiatu zen, bere bizi baldintza eskasengatik, alargun-pentsioa ukatu baitzioten bere jarduera politikoak zirela eta, sozialki estigmatizatuta eta bere bizibidearen alde borrokatzera behartuta aurkitu zelarik. Tabako fabrikako emakume langileek, zeinen egoera hobetzeko Vidal lehenago borrokatu baitzen, diru-bilketa bat antolatu zuten ekonomikoki laguntzeko. Are gehiago, Angelinak, azkenean, tabako fabriketako langileen ekiteari esker, 1901ean lana lortu zuen A Voz do Operário elkarteak antolaturiko frantsesezko eskolak ematen. 1904an egoera bera ere gertau zen: Angelinak berriz ere izan zuen tabako fabriketako langile solidarioen laguntza ekonomikoa.

Idazle ibilbidea

Nahiz eta garai hartan mekanikoak edo eskuzkoak ez ziren lanetan aritzen ziren emakumeak gutxi izan, Vidalek kazetari, itzultzaile, irakasle, lisipografo eta idazle lanetan jardun zuen. Literatura-generoei dagokienez, oso polifazetikoa izan zen. Bere obran, poesia zein antzerkia aurki daitezke. Hainbat antzezlan idatzi zituen, gehienak gero antzeztu egin zituztenak, eta hortik sortu zen bere diru-iturri nagusia, pobrezia garaiaren ondoren. Bere ibilbide literarioaren hasieran, nazioarteko bi sari irabazi zituen, A Morte do Espírito olerkiagatik, 1885ean, eta Ícarogatik, 1902an.

Kazetari gisa ere oso errespetatua izan zen. Portugalgo Prentsaren Elkartean sartu zen, baina, batez ere aintzakotzat hartua izan zen lan-munduaren problematika zabaltzeko eta horri buruzko informazioa emateko egindako lanagatik, bereziki, A Voz do Operário (Langilearen Ahotsa) Instrukzio eta Ongintzako Elkartearekin lankidetzan. Zentzu horretan, hainbat egunkari sindikalistarekin kolaboratu zuen, besteak beste, Pró-Infância egunkariarekin, Heliodoro Salgado, Teixeira Bastos, Miguel Bombarda, Magalhães Lima, Máximo Brou, França Borgesekin lankidetzan, besteak beste.

Vidal, lehen fase batean, bat zetorren ideologia errepublikanoarekin, baina geroago bere pentsamendua doktrina sozialistarantz lerratu zen. Bere emakumeen eskubideen aldeko aktibismoagatik ere nabarmendu zen, bereziki emakume langileei zuzendua. Garai hartako beste emakume intelektual batzuek bezala, Vidalen ustez, emakumezkoen emantzipazioa ezinbesteko baldintza zen zibilizazio-aurrerapenean, hezkuntza eta, batez ere, lana izanik emakumeen bizitzaren hiru zutabe garrantzitsuenetako bi, hirugarrena, amaren ardurak, inoiz ere ahaztu barik.

Portugalen eta portugesez argitaratutako hainbat lanez gain, Angelinak italiera, frantsesa eta gaztelania ere menderatzen zituen, eta Brasilen, Espainian eta Angolan argitaratu zuen. Sindicato, Justiça do Povo eta A Emancipação argitalpenak ere zuzendu zituen.[1] Kezka berezia izan zuen, batez ere, emakume langileen baldintzekin, familiaren bizimodu aurrera atera behar baitzuten, eta gainera, ama betebeharrak ere bete. À operarias Portuguesas (1886) testuan emakume langileak 12 orduko lanagatik borrokatzera bultzatu zituen, Austriako langileen antzera. Lanaldia 15 ordukoa zen.

Heriotza

Angelina Vidal 70 urte zituela hil zen, ikteriziak jota, 1917ko abuztuaren 1ean, hain beharrezkoa zuen alargun-pentsioa eman zioten urte berean, hain zuzen ere. Bere hileta, O Século egunkariak ordaindua, Cemitério do Alto de São João hilerrian ospatu zen. Bertan, arlo ezberdinetako pertsonaiek parte hartu zuten eta euren hitzaldia eman zuten hainbat erakundetako ordezkariek, hala nola, Alderdi Sozialistaren Lisboako Udal Federaziokoak, Voz do Operáriokoak, Elkarte Mutualisten Ligakoak, Herri Indigenen eta Tabako Kudeatzaileen Batzorde Nazionalekoak.

Familia

1872ko azaroaren 7an, 25 urte zituela, São Jose parrokian, Lisboako izen bereko auzunean, ezkondu zen Luís Augusto de Campos Vidal itsas-medikuarekin ( São Paulo de Frades, Coimbra, 1848ko apirila - Bolama, Ginea-Bissau, 1894ko uztailaren 21a). Senarra Antonino José Rodrigues Vidal jeneral franmasoiaren eta Maria Emília Ferreiraren seme ez-legezkoa zen. 1885ean banandu ziren, dibortziorik lortu gabe, garai hartan Portugalgo legeak onarturik ez baitzegoen. Haren heriotzarekin, 1894an, alargun egoeran geratu zen. Angelinak alaba adoptibo bat ere izan zuen, Beatriz.

Bost seme-alaba izan zituzten:

  • Maria Julieta de Campos Vidal ( Cadaval, Lisboa, 1873ko martxoaren 28a - 1944). Eduardo Cayollarekin ezkondu zen 1908an eta 5 seme-alaba izan zituen.
  • Violeta de Campos Vidal ( Avis, Portalegre, 1874ko apirilaren 25a - 1916), ezkongabea.
  • Antonino de Campos Vidal ( Santa Isabel, Lisboa, 1876ko urtarrilaren 22a - Santa Isabel, Lisboa, 1912ko uztailaren 14a ), armadako ofiziala. Rosália Augusta da Conceição Dominguesekin ezkondu zen 1900ean eta 4 seme-alaba izan zituen. Gibeleko zirrosiaz hil zen, 36 urte zituela.
  • Ema de Campos Vidal (1879 - Santa Isabel, Lisboa, 1885eko otsailaren 1a), pneumoniak jota hil zen.
  • Hugo Casimiro Vidal (1886-1940), zuzendari-konpositorea.

Esker onak

2009ko urriaren 5ean, CTTk (Portugalgo Posta) jaulkipen filateliko berri bat egin zuen, "beren ekimen eta lekukotasunagatik Errepublikaren historiarekin lotura ezabaezina duten emakumezkoen“ talde bat omentzeko asmoz. Mulheres da República izeneko bilduma honek “Errepublikaren hasierako emakumeen eskubideen aldeko aktibistak gogorarazten ditu”, eta bertan dago Angelina Vidal, Ana de Castro Osório, Maria Veleda, Adelaide Cabete, Carolina Beatriz Ângelo, Carolina Michaëlis de Vasconcelos, Virgínia Quaresma eta Emília de Sousa Costarekin batera.[1][2]

Lanak[1]

Inprimatutako obrak

  • Morte de Satan (Satanen heriotza) (1879)
  • A Noite do Espírito (Espirituaren gaua) (1887)
  • Icaro, (1902)
  • Jesus no Templo (Jesus tenpluan), (1881)
  • Jessa Helfmann às Mães (Jessa Helfmann amei), Lisboa (1881)
  • O Marquês de Pombal à luz da Filosofia (Pombaleko markesa filosofiaren argitan), Lisboa, (1882)
  • O Ultrage. Dedicado ao Major de Quillinan (Laidoa. De Quillinan Majorari eskainia), Lisboa, (1883)
  • Folhas Soltas (Orri solteak) (1887)
  • A Provocação. Carta ao Rei (Probokazioa. Erregeari gutuna) (1887)
  • Arquivo Histórico. Narrativa da Fundação das Cidades e Vilas do Reino e seus Brasões de Armas (Historia fitxategia. Erresumako Hiri eta Herrien Fundazioaren eta haien armarrien narrazioa), (1889)
  • Ódio à Inglaterra (Gorrotoa Ingalaterrari) (1890)
  • Protesto contra a Inglaterra (Ingalaterraren aurkako protesta) (1890)
  • Justiça aos vencidos (Garaituentzako justizia), (1890)
  • Liquidando... Espirais de Dor (Kitatzean... Min Kiribila), Lisboa, (1894)
  • Nas Florestas da Vida (Bizitzaren basoetan), Lisboa, (1906)
  • Semana da Paixão (Pasio Astea), (1906)
  • Contos Negros (Ipuin ilunak), (1896)
  • Lisboa Antiga e Lisboa Moderna. Elementos Históricos da sua Evolução (Lisboa zaharra eta Lisboa modernoa. Bere bilakaeraren elementu historikoak), 3 liburuki, (1900-1903)
  • Os Contos Vermelhos (Ipuin gorriak) (1904)
  • Contos de Cristal (Kristalezko ipuinak) (1905)
  • Evangelho da Instrução (Irakaskuntzaren Ebanjelioa), (1907)
  • Os Contos Cristalinos (Ipuin gardenak), (1907-1908)
  • Abecedário do Amor (Maitasun alfabetoa) (1908)
  • Avé Charitas! Ao grande coração de luz do ilustre sr. dr. Manuel d'Arriaga (Ave Charitas! Manuel d'Arriaga jaun ospetsuaren argizko bihotz handiari), Lisboa, (1912)

Antzerkia

  • O Conselheiro Acácio (Acacio kontseilaria) (drama)
  • Nobreza de Alma (Arimaren Noblezia) (drama)
  • Lição Moral (Ikasgai morala) (drama)
  • Caminho Errado (Bide okerra) (komedia 3 ekitalditan)
  • Castigar os que Erram (Huts egiten dutenak zigortzea) (Komedia 3 ekitalditan)
  • O Oitavo Mandamento (Zortzigarren Agindua) (Komedia ekintza bakarrean)

Kolaboratzaile izan zen aldizkariak

  • O Alarme
  • Alma Feminina
  • Anphion
  • O Amigo da Infância
  • O Arbitrador
  • Bocage
  • Cabeceirense
  • Caixeiro
  • Camões
  • Capítulo
  • Comarca de Arganil
  • Comércio de Lisboa
  • O Construtor
  • Contemporâneo
  • Courriers
  • "Feminismo" A Crónica, 08/1906
  • Democracia do Sul
  • Diário Metalúrgico
  • Domingo Ilustrado
  • Eco Micaelense 
  • Eco Popular
  • Enciclopédia Republicana
  • O Estado do Norte
  • O Figueirense
  • Folha da Tarde
  • Folha do Sul
  • Gabinete de Repórteres
  • A Greve
  • Ideia Nova
  • Independência
  • Liberdade
  • Loarense
  • A Luz
  • Luz do Operário
  • Luz e Vida
  • Marselhesa
  • O Mutualista
  • Notícias do Dia
  • A Obra
  • Oficina
  • O País
  • Partido Operário
  • Partido do Povo
  • Portugal
  • Porvir
  • Produtor
  • Protesto Operário: "Primeiro de Maio", 01/05/1892
  • Radical
  • A Resistência
  • Revista Literária e Científica do Século
  • Revolução
  • O Século
  • Sentinela da Fronteira
  • Sul do Tejo
  • O Tecido
  • O Trabalhador
  • O Trabalho
  • Transmontano
  • Tribuna
  • Vanguarda
  • Viseu Ilustrado
  • A Voz do Operário (from | a partir de 1881): "Nilo" 17/08/1902
  • Voz do Trabalho
  • Vulcão

Kolaboratzaile izan zen almanakak

  • Almanaque de Lembranças Luso-Brasileiro,  1908
  • Almanaque Republicano para 1880
  • Almanaque a Vitória da República para 1890, 1891, 1892
  • Almanaque Socialista para 1897 e 1931
  • Almanaque da Crónica
  • Almanaque dos Repórteres

Erreferentziak

Bibliografia

  • ALVIM, Maria Helena Vilas Boas, Angelina Vidal. Uma vida ao serviço da propagação da Nova Ideia, Porto, s.n. 1993.
  • SAMARA, Maria Alice, Operárias e Burguesas: As Mulheres no Tempo da República, A Esfera dos Livros, Lisboa, 2007.
  • VIDAL, Mário de Campos, Angelina Vidal, Escritora, Jornalista, Republicana, Revolucionária e Socialista, Parede, Tribuna da História, 2010

Kanpo estekak