Anna Gas

poeta katalana

Anna Gas i Serra (Bartzelona, 1996ko urriaren 18a) katalanez idazten duen poeta da.[1][2]

Anna Gas
Ahotsa
Bizitza
JaiotzaBartzelona1996ko urriaren 18a (27 urte)
Herrialdea Katalunia
Hezkuntza
HeziketaBartzelonako Unibertsitatea
Hizkuntzakkatalana
Jarduerak
Jarduerakpoeta
Jasotako sariak
Genero artistikoaolerkigintza
kontakizun laburra

Twitter: Anna_JKR Edit the value on Wikidata

Biografia

Anna Gasek oso gaztetatik ekin zion ipuinak idazteari, eta beraiekin 2013 eta 2015 artean hainbat tokiko literatur sari jaso zituen argitaratu gabeko lanetarako, 2017an idazle gazteentzako 18. Joan Duch Poesia Saria jaso zuen arte. Sari horrekin argitaratu ahal izan zuen bere lehen poema liburua, Crossa d'aigua (Fonoll argitaletxea). Hainbat antologiatan sartu da eta bere poemak gaztelaniara eta italierara itzuli dira. Ikasketak hainbat lanekin uztartu ditu: liburuzaina, artxibozaina edo etxez etxeko janari-banatzailea. Literatura Ikasketen gradua eta Psikologiakoa egin ditu Bartzelonako Unibertsitatean.[3]

2019an, Llengua d'àntrax argitaratu zuen, non Gasaren poetika «es construeix a partir de la paradoxa que es basa en la ressignificació de la mirada i la dissolució del cos foradat i sense òrgans, com ja anunciaven Deleuze i Guattari: el llenguatge com a centralitat reflexiva i metalingüística, i l'altre com a amenaça i condició de possibilitat» [oh 1][4] Poema-liburu honengatik Katalanezko Idazleen Elkarteak Caball Verd poesia saria eman zion 2020an,[5] eta urte berean Mercè Rodoreda ipuin eta narrazio saria ere irabazi zuen El pèndol bildumarekin.[6]

Argitaratutako lana

  • Crossa d'aigua. Juneda: Editorial Fonoll, 2017 ISBN 978-84-946447-5-7
  • Llengua d'àntrax. La Pobla de Farnals. Edicions del Buc, 2019.
  • El pèndol. Bartzelona: Proa, 2021.[7]

Sariak

  • 2014 - Jocs Florals de Calellako gazteen La Llopa saria Avans de perir poemagatik.
  • 2017 - Idazle gazteentzako Joan Duch poesia saria.
  • 2020 - Josep Maria Llompart Cavall Verd poesia saria Llengua d'àntrax lanagatik.
  • 2020 - Ipuin eta narrazioen Mercè Rodoreda saria, El pèndol lanagatik.

Oharrak

Erreferentziak

Kanpo estekak