Anne Sewell Young

astronomo estatubatuarra

Anne Sewell Young (1871ko urtarrilaren 2a1961eko abuztuaren 15a) astronomia-irakasle estatubatuarra izan zen 37 urtez Mount Holyoke Collegen.

Anne Sewell Young

Bizitza
JaiotzaBloomington (en) Itzuli1871ko urtarrilaren 2a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaClaremont (Kalifornia)1961eko abuztuaren 15a (90 urte)
Hezkuntza
HeziketaColumbia Unibertsitatea
Carleton College (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakastronomoa eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Mount Holyoke College
KidetzaAmerican Association of Variable Star Observers (en) Itzuli
Royal Astronomical Society
Astronomical Society of the Pacyfic
Zientziak Aurrera Egiteko Elkarte Amerikarra

Biografia

Anne Sewell Young Bloomingtonen jaio zen, Wisconsinen, 1871ko urtarrilaren 2an. Albert Adams Young apaizaren eta Mary Sewellen alaba zen.[1] Minnesotako Carleton Unibertsitatean lizentziatura lortu zuen 1892an. Ondoren, Walla Wallara (Washington) joan zen, eta Whitman Collegen matematika irakasten aritu zen Carletonera itzuli baino hiru urte lehenago. 1897an lortu zuen maisutza, eta 1906an Columbiako Unibertsitatean doktoratu zen. Haren tesiak antzinako zeruko argazkien neurketak ebaluatu zituen, eta zehaztu zuen Perseus konstelazioak ordura arte pentsatutakoa baino bi izar gehiago zituela.

Lan ibilbidea

Young 1899an hasi zen Monut Holyoke Collegen, eta eragin erabakigarria izan zuen ikaslearen bokazioan, Helen Sawyer Hogg astronomoarengan. John Payson Williston behatokiko zuzendari izendatu zuten, eta bertan behaketa-programa bat gainbegiratu zuen eguzki-orbanen jarraipena egiteko. Mount Holyokeko ikasleentzako bilerak egin zituen behatokian, eta 1925ean Connecticuteko ikastetxera trenez joan zen, eguzki-eklipse osoa ikustera.

Youngek interes berezia izan zuen izar aldakorrekiko, eta interes bera zuen Edward Charles Pickering-ekin, Harvard College-ko Behatokiko zuzendariarekin. Izar Aldakorren Behatzaileen Amerikako Elkartearen (AAVSO) zortzi kide sortzaileetako bat izan zen, eta izar aldakorren 6500 behaketa baino gehiago egin zituen antolaketan.[2] 1923an hautatu zuten erakundeko lehendakari.

Young 1936an erretiratu zen, eta Claremontera (Kalifornia) joan zen ahizparekin. Hantxe hil zen 1961eko abuztuaren 15ean.

Erreferentziak

Kanpo estekak