Anne de Gaulle

Anne de Gaulle (Treveris, Prusiako Estatu Askea, 1928ko urtarrilaren 1a – Colombey-les-Deux-Églises, Marne Garaia, Frantzia, 1948ko otsailaren 6a) Charles de Gaulle eta Yvonne de Gaulleren hiru seme-alabetatik gazteena izan zen.

Anne de Gaulle

Bizitza
JaiotzaTreveris1928ko urtarrilaren 1a
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaColombey-les-Deux-Églises, 1948ko otsailaren 6a (20 urte)
Hobiratze lekuagrave of Charles de Gaulle (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: pneumonia
Familia
AitaCharles de Gaulle
AmaYvonne de Gaulle
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak

Find a Grave: 35072271 Edit the value on Wikidata

Bizitza

1928ko urtarrilaren 1ean jaio zen Treverisen (han, aita batailoiko komandante zela). Downen sindromearekin jaio zen[1].

De Gaulleren senideen arabera, bera ez zen oso erakusgarria senideekin. Philippe eta Élisabeth seme-alabekin aita zorrotza zen, baina Annerekin oso irekia eta maitakorra[2].

Annek Marguerite Potel izeneko irakaslea zuen[3]. 1947an, lana utzi zuen hamabost urteko zerbitzuaren ostean[4].

1948ko otsailaren 6an Anne hil zen, 20 urte zituela, bronkopneumoniaren ondorioz. Hil zen egunean, Charles de Gaullek emaztearen besoa hartu eta esan zion: «Orain besteak bezalakoa da»[5]. Colombey-les-Deux-Églisesko hilerrian lurperatu zuten otsailaren 8an[6].

Ondarea

1945ean, Yvonne de Gaullek Vert-Cœur gaztelua erosi zuen Milon-la-Chapellen (Yvelines) eta Anneren omenez emakume gazte desgaituentzako osasun-etxe bat jarri zuen[7].

1962ko abuztuaren 22an, Jean Bastien-Thiryk Charles de Gaulle hillzen saiatu zen Petit-Clamarteko atentatuan. Beraren bertsioaren arabera, bala hilgarria gelditu egin zen, hain zuzen ere, Anneren argazkian[8].

1970eko azaroan, Charles de Gaulle Colombey-les-Deux-Églisesko hilerrian lurperatu zuten alabaren ondoan. Handik bederatzi urtera, haren emaztea ere han lurperatu zuten[9].

De Gaulle 2020ko filmean, Clémence Hittinek Anne de Gaulleren papera egin zuen[10].

2022ko abenduaren 3tik 10era, Desgaitasuna duten Pertsonen Nazioarteko Egunaren esparruan, Paris-Charles de Gaulle aireportuaren izena aldi baterako aldatu zuten Anne de Gaulle bihurtzeko, pertsona desgaituen inklusioari arreta erakartzeko[11].

Erreferentziak

Kanpo estekak