Antapara

Antapara[1] edo urarka erreten txiki bat da,[oh 1] burdinolaren kanpoaldean eraikitakoa, ubideko erregulazio-biltegiaren segidan, olako gurpil hidraulikoak urez hornitzen dituena.[2] Errotetan, ubidearen amaierako biltegia da.[3]

El Pobaleko burdinolako antapara.

Egitura

Antapara burdinolaren karga-ganbera zen, eta haren azpian zeuden gurpil hidraulikoak. Ubideko erregulazio-biltegiaren segidan zegoen, hari buruz elkar-zut, ubidearen eta errekaren artean. Hasieran zurezkoak izaten ziren, harrizko egitura sendo baten gainean eraikiak. XVII. mendetik aitzina, harriz egindakoak nagusitu ziren.[3]

Bi horma paralelo ziren harrizko antapararen euskarriak. Horma sendoak izaten ziren, 2,5 metro lodi inoiz, eta batetik bestera 2-3 metroko tartea uzten zen; izan ere, tarte hori tunel hidraulikoa zen. Euste egitura horren gainean eraikitzen zen antapara. Alboetako murruak 2-3 metro garai izaten ziren, eta euskarriak bezain lodiak maiz. Zorua zurezkoa edo harrizkoa izaten zen. Amaierako muturra itxia egoten zen, eta gainezkabide bat izaten zuen bertan.[3][4]

Antaparak txinbo izeneko zulo tapoidun batzuk zituen zoruan, gurpil hidrauliko bakoitzaren gainean bat. Txinbotik pasatzen zen ur-emaria ola barnetik doitu zitekeen, bi hagaren bidez (uraga eta disparo).[2] Zuloaren azpian gezurraska zegoen, ura gurpil hidraulikora bideratzen zuena.[3]

Oharrak

Erreferentziak

Kanpo estekak