Antso VI.a Gilen Gaskoiniakoa

Antso VI.a Gilen[1] (?-1032ko urriaren 4a) Baskoniako dukea (1009-1032) izan zen.[2][3]

Antso VI.a Gilen Gaskoiniakoa

Duke of Gascony (en) Itzuli

1009 - 1032
Bernart I.a Gilen Gaskoiniakoa - Oto II.a Gaskoniakoa
Bizitza
JaiotzaHispaniako Marka, X. mendea
HeriotzaSaint-Sever1032ko urriaren 4a ( urte)
Hobiratze lekuaLeskarre
Familia
AitaGilen Antso Gaskoiniakoa
AmaUrraka Gartzeitz
Anai-arrebak
LeinuaBaskoniako Etxea
Jarduerak
Jardueraksubiranoa

Biografia

Gilen Antso eta Urraka Gartziaren semea izan zen, eta Bernart Gilen zuen anaia nagusia.[4] Amaren partez, Antso III.a Nagusiaren senidea zen eta Iruñean eman zuen bere bizitzaren zati handi bat, euskal erregearen basailu gisa.[5] 1010ean, egungo Itsas Charente departamenduan dagoen Saint-Jean d'Angély herrixkan, Roberto II.a Frantziakoa eta Gilen V.a Akitaniakoarekin elkartu zen. Inoiz ez zion Frantziako erregeari gorazarre egin.

1027an Blayen Gilen V.a Akitaniakoarekin batera elkartu eta Geoffroi frankoa[argitu] hautatu zuten Bordeleko artzapezpiku. Gilen koinatua zuen, Briska bere arrebarekin ezkondu baitzen. 1032an oinordekorik gabe hiltzean, Akitaniako dukearen semeek Baskoniako dukerria jarauntsi zuten.[6]

Herri kulturan

Kondairaren arabera, Obanosko Misterioan aipatzen diren Santa Feliziaren eta Gilen Arnotegikoaren aita zen[7].

Erreferentziak

Kanpo estekak


Aurrekoa
Bernart I.a Gilen Gaskoiniakoa
Baskoniako dukea
1009-1032
Ondorengoa
Berengario Gaskoiniakoa