Antxiñe Mendizabal

euskal idazlea, editore eta kazetaria

Antxiñe Mendizabal Aranburu (Zumarraga, Gipuzkoa, 1968 - ) euskal idazlea eta kazetaria da. Bere herriko historiari buruzko hainbat liburu argitaratu ditu, baita fikziozko beste hainbat ere[1]. Haur eta gazte literatura generoa landu du batez ere.

Antxiñe Mendizabal

Bizitza
JaiotzaZumarraga, 1968 (55/56 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta kazetaria

Literaturaren Zubitegia: 981

Bizitza

Antxiñe Mendizabal Durangoko Hitz liburudendan Miren Agur Meaberekin "Itzulerak" lilburua aurkezten

Zumarragan jaioa eta Plaza Zaharrean bizitakoa sei urte zituela familiarekin batera Urretxura joan ziren bizitzera. Bilbon kazetaritza ikastea erabaki zuen, idaztearekin zerikusia daukalako. Euskaldunon Egunkaria banatzen ibili zen hasiera batean gero, AEKn lan egin zuen Bisasti euskaltegian. Hainbat komunikabideetan ere- Egin, Segura Irratia, Loiola Irratia, Aiurri aldizkaria...- berriemaile lanetan ibili zen baina, kazetaritza gustokoa izan arren, ez zela berak nahi zuena ohartu arte. Joxantonio Ormazabalen eskutik itzulpengintzan jardun zen eta Ttarttalon lan egin ondoren Elkarren hasi zen gaur arte.[2]

Lanak

Ipuinak

  • Nire amak ez dauka erremediorik (2009), Elkar
  • Lotsatia naiz, eta zer? (2010), Elkar
  • Katti beti endredatzen (2011), Elkar
  • Ametsi tripek hitz egiten diote (2012), Elkar
  • Nire alabak ez dauka erremediorik (2013), Elkar.[3]
  • Printzesa guztiek dute bere ipuina (2014), Elkar.[4]
  • Ama gaiztoaren ipuina (2015), Elkar
  • Printzesa eta ergela (2017), Elkar
  • Emakume burugabea (2018), Elkar.[5]

Eleberria

  • Odolekoak (2020), Elkar.[6][7]

Ez-fikzioa

  • II. Errepublika Urretxu-Zumarragan (1991), Autoedizioa
  • Zumarragako trikitixa (2005), Euskal Herriko Trikitixa Elkartea
  • Zumarragako baserriak (2007), Autoedizioa
  • Zumarragako ezpata-dantza, magia dantza (2017), Zumarragako Udala.[8]

Erreferentziak

Kanpo estekak