Antxoka Martínez

bizkaitar arkeologoa

Antxoka Martínez Velasco (Bilbo, 1973) bizkaitar arkeologoa da. Burdin Aroa, Erromatartzea eta bereziki, erromatar arkeologia militarra ikertzen ditu.

Antxoka Martínez

Bizitza
JaiotzaBilbo, 1973 (50/51 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaSantiago de Compostelako Unibertsitatea Doktoretza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakarkeologoa, irakaslea eta ikertzailea
Lantokia(k)Aranzadi Zientzia Elkartea

Inguma: antxoka-martinez-velasco

Biografia

Arkeologian Doktorea Santiago de Compostelako Unibertsitatean (2018). 2015etik Aranzadiko Kide Aktiboa eta Historiaurreko Arkeologia Saileko kidea da.

Bere ikerketa ildo nagusiak biltzen dira Kantauri Ekialdeko Burdin Aroan eta erromatar arkeologia militarreko eremuan. Horiekin batera, beste gai batzuk ere jorratu ditu bakarka edo elkarlanean, gai eta garai desberdinetakoak historiaurretik gaur eguneraino. Espainiako Espainiako gerra Zibileko hobi komunak ere induskatu ditu.

Gaur egun, Aranzadiko kide den aldetik, Munoaundi (Azkoitia-Azpeitia) Burdin Aroko Herri Harresituaren proiektua zuzentzen du, baita bestelako jarduera arkeologikoak (miaketak, indusketak, ikerketa espezifikoak, etab.), bakarka edo elkarlanean[1].

Bere ikerketak argitalpen eta hitzaldi ugaritan ezagutarazi ditu[2].

Argitalpenak

Hauek dira bere ikerketa idazlan batzuk:

  • 2016. (elkarlanean) Torres Martínez, Jesús Francisco et alii. La necrópolis del oppidum de Monte Bernorio como espacio funerio y ritual. Un balance de las excavaciones de 2007-2016. Sautuola: Revista del Instituto de Prehistoria y Arqueología Sautuola, ISSN 1133-2166, 26, 2021, 69-92 or.
  • 2020. "Un Prutah bárbaro de Alejandro Janeo hallado en Zuia (Álava)". Gaceta numismática, ISSN 0210-2137, 199, 2020 (Honi eskainitako alea: XXXII Encuentro de Estudios sobre la Moneda), 15-24 or.
  • 2019. Munoaundi herri harresitua (Azkoitia, Azpeitia: XIV. kanpaina". Arkeoikuska: Arkeologi Ikerketa, ISSN 0213-8921, 2019, 2019, 486-487 or.
  • 2019. Martínez Velasco, Antxoka ; Argandoña Otxandorena, Mikel; Argandoña Otxandorena, Pedro . "El campamento romano (castra aestiva) de Gazólaz (Navarra)". Munibe Antropologia - Arkeologia, ISSN 1132-2217, 70, 2019, 251-270 or.
  • 2019. "La fosa común de la guerra civil de Parasimón ( Payares)". Vindonnus: revista de patrimonio cultural de Lena, ISSN-e 2530-8769, 3, 2019, 30-39 or.
  • 2016. Martínez Velasco, Antxoka; Argandoña Otxandorena, Pedro . "El "signum equitum" de Altikogaña y el santuario del Balcón de Lazjua (Eraul, Navara): simbología y religión de un poblado protohistórico". Munibe Antropologia - Arkeologia, ISSN 1132-2217, 67, 2016, 127-149 or.
  • 2013. "Gudu-zelaien arkeologia: Arrontegi mendia (Barakaldo, Bizkaia)". Kobie. Paleoantropología, ISSN 0214-7971, 32, 2013, 285-302 or.
  • 2007. Bolado del Castillo, Rafael; Martínez Velasco,Antxoka. "El recinto fortificado de Illunzar (Nabarniz, Bizkaia) y el Alto de Motrollu (Munitibar, Bizkaia)". Nivel cero: revista del grupo arqueológico Attica, ISSN 1134-0320, 11, 2007, 65-78 or.
  • 2007. "Santa Ageda, (Delika)". Arkeoikuska: Arkeologi Ikerketa, 0213-8921, 2007. zk., 33-36

Erreferentziak

Kanpo estekak