Aracilum

Araceli» orritik birbideratua)

Aracilum edo Aracaeli Antzinako Erromaren garaian baskoien lurraldean izan zen herrixka izan zen. Kokapenaren inguruan eztabaida handia egon da, baina litekeena da Araciel izatea, gaur egungo Corellatik gertu[1].

Kokapenaren inguruko eztabaida

Mansio Aracaeli, Ab Asturica Burdigalam bidean.

Aracilum edo Aracaeli non egon zen eztabaida handia izan da. Egile askok Uharte-Arakilen kokatu dute[2][3], ez soilik izenak antza duelako, baizik eta lekua Antoninoren Ibilbidean mansio moduan agertu zelako.[4], Asturica Augusta eta Burdigala artean (hau da, Astorga eta Bordele artean) bazen Mansio Aracaeli izeneko leku bat[5], Alantonera iritsi aurretik (Atondo). Hala ere, azken ikerketetan arabera, bide garrantzitsu honetan Uharte-Arakilen zegoena ez zen herri edo hiri bat, baizik eta Mansio sinple bat[5].

Beranduago, Merobaudesek bagaudak garaitu zituenean aipatzen den Aracellinatorum frangit insolentiam Bacaudarum horretako Aracellinatorum ez da Uharte Arakil, kokapena ez delako zuzena. Ziurrenik, Araciel izango litzateke, gaur egungo Corellatik gertu[3].

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak