Ariadna Ródenas

Alacanteko txirrindularia

 

Ariadna Ródenas
Bizitza
Jaiotza1987ko urtarrilaren 2a (37 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jardueraktxirrindularitza

Ariadna Ródenas Pascual (Elx, Alacant, 1987ko urtarrilaren 2a) kirolaria da. Hasieran atletismoa egiten zuen, baina 2014. urtean MTB bizikletarekin interesatzen hasi zen eta txirrindularitzan da.[1]

Ibilbidea

Hasieratik lehiaketetan parte hartu du eta hainbat txirrindularitza proba irabazi du. Valentziako Komunitateko selekzioan parte hartu du.[2] Distantzia luzea eta etapakako probak ditu espezialitate. Herri mailan arrakasta izateaz gain, nazio mailan ere garaipenak lortu ditu.[3][4] Euskal Autonomia Erkidegoko Txirrindularitza Federazioaren rankingean, 2020an eta 2021ean, bere kategoriako 1. postuan agertzen zen.[5][6]

2022ko abenduan, Saudi Arabiako Titan Desert-en garaitu zuen, eta lehen postuan iritsi zen probaren lau etapetan.[7]

Palmaresa

Nazioartean, lehiaketa garrantzitsuetan hartu du parte:

UrteaEkitaldiaLekuaErrepidearen kmEtapakDesnibelaPostua
2021 MTBko Europako Txapelketa - Ultra Maratoia[8][9] Vielha Espainia2136600 m1.a,

Txapelduna

Titan Desert Morocco[10]Maroko64067500 m1.a,

Txapelduna

2022ZIU-Masters XCO Munduko Txapelketa[11][12]Cerro BayoArgentina2.a
Europako MTBren maratoia txapelketa[13]Txekiar Errepublika701550 m3.a
Titan Desert Saudi Arabia[14][15]Saudi Arabia40043.500 m1.a

Txapelduna

Erreferentziak

Kanpo estekak