Arnaud Etxandi

Euskal abenturazalea

Arnaud Etxandi (jaiotzez Arnaud Etchandy (Donibane Lohitzune, Lapurdi, 1984 – Pic blanc du Galibier, Frantzia 2022ko abenduaren 7a) Donibane Lohitzuneko eskiatzaile eta marinel euskalduna izan zen. Istripu batean, elur jauzi batean Alpeetako Pic Blanc du Galibier mendian (Frantziako hegoaldea) 38 urte zituela hil egin zen.

Arnaud Etxandi
Bizitza
JaiotzaDonibane Lohizune, 1984
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
HeriotzaAlpeak2022ko abenduaren 7a (37/38 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakmarinela eta eskiatzailea

Bizitza

38 urteko lapurtarra abenturazale amorratua zen, eta natura eta aire zabaleko espazioak izugarri maite zituen. Horrez gain, esperientzia eta eskarmentu ikaragarriko eskiatzailea zen donibandarra. Nabigatzaile gisa bere ibilbideak ere egindakoa zen, BPT enpresan lan egiten zuen Arnaud Etchandyk.

Izan ere, itsasontziz espedizio luzeak gauzatutakoa zen Arnaud Etxandi. Horren harira, Ipar Euskal Herriko abenturazale honek 2017. urtean Ozeano Atlantikoa gurutzatu zuen 'Mini Transat' izeneko 6,5 metroko itsasontzi batean. Euskara hizkuntzaren hedapena eta promozioa bultzatzeko espresuki sortutako Euskal Haziak elkartearen egitasmoaren baitan landu zuen espedizio hura. Ekimen hauxe irakaskuntza pribatu katolikoaren barnean, euskararen sustapenaren alde lan eskerga ikaragarria egindakoa da.

Arnaud Etxandi lapurtarra Euskal Museoaren adiskideen elkarteko buru zen, Maritxu Etxandi Ithurralderen semea zen. Bere aita, berriz, Maule-Lextarran (Zuberoa) espartin fabrika zeukan Charles Etxandi zen. Era berean, Arnauden aitite Donibane Lohizuneko (Lapurdi) alkatea izan zen 16 urte luzetan, 1971tik 1987 urtera bitartean[1].

Istripua

Pic Blanc du Galibier mendiaren ipar aurpegian eskiatzen ari zela harrapatu zuen elur-jausiak Arnaud Etxandi marinel eta mendizalea, 2022ko abenduaren 7anan, asteazkenean. Hileta-elizkizuna asteazkenean (hilak 14) egin zen Donibane Lohizuneko San Joan Bataiatzailearen elizan, 10:30ean.

38 urteko ingeniariak abenturazale arima zuen, eta biziki maite zituen natura eta aire zabaleko espazioak, Marcel Bedaxagarrek nabarmendu bezala Sud Ouest egunkarian. Eskarmentu handiko eskiatzailea zen, eta itsas-ontziz ere eginak zituen espedizio luzeak[2].

Erreferentziak

Kanpo estekak