Arrate Egaña

euskal idazlea
Artikulu hau euskal idazleari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Egaña».

Arrate Egaña Gimenez (Errenteria, Gipuzkoa, 1963ko maiatzaren 24a) euskal idazlea da. Filologia Hispanikoan lizentziaduna, Euskal Filologiako eta gidoigintzako ikasketak ere egin ditu, eta Kataluniako, Galiziako eta Euskal Herriko literaturen inguruko Master bat. Bigarren hezkuntzako hainbat institututan lan egin du. Gaur egun ogibidez Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko hizkuntza teknikaria da, ISEI erakundean (Irakas-Sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundea).[1][2]

Arrate Egaña

Bizitza
JaiotzaErrenteria1963ko maiatzaren 24a (60 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak

Literaturaren Zubitegia: 202

Literatur ibilbidea

1999an argitaratu zuen bere euskarazko lehen liburua: Printzesa puzkertia. Baina lehenago gazteleraz idatzitako bere bi lan saritu zituzten: 1992an, Salamancako Atenea Saria jaso zuen Angelitos negros ipuinari esker, eta, Donostia Hiria Sarian bigarren geratu zen La visita ipuinagatik.[3]

Hogei bat narrazio liburu argitaratu ditu euskaraz: Kixmi elurpean (2005), Hizkuntza sekretuak (2008), Giltza (2011), Paradisua, (2012) eta Simon ipuinen munduan (2013), besteak beste.[4] Literatura sari batzuk jaso ditu: Baporea (1999), Emakumeak Kontari (2002), Lizardi Saria (2011), Kutxa Literatur Saria (2012, Egia antzezlanarekin), Gabriel Aresti Saria (2013)...[5]

2022an Itzalen distira ipuin liburua argitaratu zuen.[6]

Bestalde, Benetako pirata liburuan ilustrazio lanak ere egin zituen.

Arrate Egañak Haur eta Gazte Literaturako liburuez gain, Helduen literaturako liburuak ere argitaratu izan ditu. Euskaraz lehenengoa 2012an argitaratu zuen: Paradisua (Elkar).

Hainbat gairen inguruan idatzi du; besteak beste, nerabezaroko kezka eta arazoak, zorionaren bilatzea, familia, gaur egungo eskola, etorkinak, etab.

Gustatzen zait egoera batzuk luzatzea muturreraino, erradikalagoak bihurtzea, eta ikustea pertsonaiek nola funtzionatzen duten egoera horiekin. (Arrate Egaña)[6]

Sariak

  • Premio Atenea, Salamanca (1992), Angelitos negros ipuinagatik.
  • Donostia Hiria, Narrazio sailean (1992), La visita ipuinari esker.
  • SM Baporea (1999), Printzesa puzkertia liburuarekin.
  • Erroxape Elkarteko Saria, Bermeo (2000), 3. postua Katea ipuinaz.
  • Emakumeak kontari, Bilboko udala, Emakumearen Zerbitzua (2002), Neguko udareak kontakizunagatik.
  • Lizardi Saria, Zarauzko udala (2011), Giltza liburuagatik.
  • Donostia Hiriko Kutxa 52. literatura saria (2012), Antzerki sailean, Egia lanarekin.
  • Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketa, Bilbo (2013), Marquez ipuinari esker.
  • Mikel Zarate Haur Literaturako Saria, Bilbo (2015), Patioan liburuagatik.

Lanak

Sakontzeko, irakurri: «Zerrenda: Arrate Egañaren lanak»

Zerrenda luzea da Arrate Egaña idazlearen liburuena. Batez ere Euskarazko Haur eta Gazte Literatura idatzi du, baina helduentzat ere argitaratu ditu hainbat liburu, baita antzerki obra bat ere. Hauek dira azken urteetan Haur eta Gazte Literaturan argitaratu dituenak:

  • Logurepeko munstroak (2003, Erein).
  • Oneka (2004, Erein).
  • Kixmi elurpean (2005, Elkarlanean, Bizitaupadak saila).
  • Txita more txikia (2007, Erein).
  • Hizkuntza sekretuak (2008, Elkarlanean).
  • Izebak (2008, Ibaizabal).
  • Ni naizen guztia (2009, Erein).
  • Gabe gabe (2010, Erein).
  • Giltza (2011, Erein).
  • Lanbroa / Bruma (2011, Gero/Mensajero).
  • Dragoia (2011, Erein).
  • Familia berria (2012, Elkar).
  • Simon ipuinen munduan (2013, Elkar).
  • Patioan (2015, Elkar)
  • Printzesa puzkertia (2017, Erein).[7]
  • Klarisa Lupabitx. Ume desagertuaren kasua (2017, Erein).
  • Klarisa eta K Taldea. Arimen Parkearen misterioa (2019, Erein).
  • Klarisa eta K Taldea. Mamuak eta bihotzak (2021, Erein).
  • Itzalen distira (2022, Erein)[8]

Erreferentziak

Kanpo estekak

Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Arrate Egaña