Arraun

Arrauna haga luzea eta zapala da[1], zurezkoa ala fibrazkoa, berari eskuz eraginda ontzia uretan mugitzeko edo hura gidatzeko erabiltzen dena[2].

Zurezko arraunak

Milaka urtez, ontziak mugitzeko arraunak erabili izan dira, baina gero belak agertu ziren haizearen indarra aprobetxatzeko.

Honako zatiak ditu arraunak: endaia edo pala, enborra, tanborta eta tiborta. Arraunlariak brankari bizkar emanda esertzen dira tostetan. Arrauna erabiltzean, arraunlariek boga edo zia egiten dute. Boga egitean endaiari uretan sartuta txoparantz eragiten diote, eta zia egin behar dutenean, aldiz, brankarantz. Hala, ontziari aurrerantz edo atzerantz mugitzea eragiten diote.

Arraunak kirolean ere erabiltzen dira, arraunketan hain zuzen ere.

Atalak

Hauek dira arraun baten atal nagusiak:

  • tiborta: arraunaren heldulekua[3]
  • topea: arraun mota batzuetan, estropua jartzen den tokia[4], toletan ezartzeko
  • enborra: atal luzeena, erdian dagoena[4]
  • lepoa: enborra eta pala elkartzen diren atala
  • pala: atal zapal eta zabala, uretan sartzen dena[5]

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak