Arriaga (Erandio)

Arriaga Erandio udalerriko auzo bat da. 2012ko abenduko 31ko erroldaren arabera, 559 biztanle ditu.

Arriaga
 Euskal Herria
Kokapena
Herrialdea Bizkaia
EskualdeaTxorierri / Bilbo Handia
UdalerriaErandio
Administrazioa
Posta kodea48950
Geografia
Garaiera100 metro
Demografia
Map

Izena

Izenaren jatorria euskarazko “harri” izenaren eta “-aga” atzizkiaren arteko lotura da eta bere esanahia harri askoko eremua edo harritza da.

Euskarazko ahozko hizkeran “Arrea” edo “Arria” esaten zaio, ‘-aga’ atzizkiaren era laburtua dela eta. Gauza berdina gertatzen da Arana<Aranaga edota Madaria<Madariaga hitzekin.

Erdarako ahozko hizkeran “Arriagas” esaten zaio, gaztelerak ‘-s’ letra gehitzeko duen amaierako morfema pluralizatzailea dela eta. Erandioko biztanleen gehiengoek horrela ezagutzen dute auzoa.

Idatzizko eran, Arriaga izango litzateke auzoa deitzeko forma egokia, 1653-ko dokumentuek esaten duten bezala. Dokumentu hauek auzoari jatorri data bat emateko balio dute.

Eraikinak

Eraikinei begira, Artetxe dorrea eta Arriagaseko eskola zarrak dira nabarienak.

Auzo honetako baserri gehienak oraindik zutik mantentzen dira eta aldaketa gutxi jaso dituzte. Hauek dira baserrien izenak: Artetxe, Ugartetxe, Iturralde, Arribeiti, Arribeitizarra, Arribeitierdikoa, Mugaburu, Mugaburutxiker, Basarrate, Erregena, Basazelai, Txakolina, Argiñena, Alkaidena, Altzagena, Urrestitaberna, Aranaga, Urrestibekoa (Txikoena), Ibaigana, Urrestibarri, Urrestiburu, Arriagana, Araukotorre, Beitibekoa, Erdikoetxe, Goskoetxe, Goskoetxeaurre (Etxebarri), Mendikoetxe, Mendikoetxebarri, Txantelena, Txantelenagoikoa, Uribarri[1]

Kultura

Jaiak

Herriko jaiak uztailaren 4an dira, Trifon Deunaren egunean.

Bitxikeriak

Bartzelonako “El Poble Espanyol” aurkezpenean, Bizkaitik dagoen ordezkaria Artetxe dorretxea da. [2]

Erreferentziak