Arrontegi (barrutia)

Arrontegi Barakaldoko (Bizkaia) 3. barrutia da.[1] Eustatek emandako datuen arabera barrutiak 7.565 biztanle zituen 2013. urtean,[2] eta 0,206 kilometro koadroko azalera.[3] Arrontegiko auzoa izen bereko mendiaren magalean kokatzen da. Auzoak izena ematen dio Bilboko itsasadarra zeharkatzen duen Arrontegi zubiari. Mendi baten magalean kokatuta egoteagatik, auzoak malda ugari ditu. Malda hauek hegoaldetik iparraldera hedatzen dira, Barakaldo erdiguneraino, alegia. Iparraldean Zaballa-Zentroa barrutiarekin egiten du muga, eta hegoaldean Lutxanako barrutiarekin. Barrutia izen bereko auzoaz osatzen da.

Arrontegi (3)

Barakaldo
Arrontegi zubia
HerrialdeaEuskal Herria
ProbintziaBizkaia
UdalerriaBarakaldo
AuzoakArrontegi
Azalera0,206 km²
Biztanleria7.565 (2013)

Arrontegi mendiaren berreskuratzea

Arrontegi mendia ia Barakaldo erdigunean kokatzen da, eta urteetako jarduera industrialak gogor eragin dio bertako landarediari. Lutxana auzoko Sefanitro Dorreen proiektuarekin batera, Arrontegi mendixkaren berreskuratze lanak burutuko dira. Horrela, gaur egun ia landarediarik ez duen mendian, zuhaitzak eta mota ezberdineko landareak landatuko dira. Horrez gain, Arrontegi eta Lutxana elkartuko dituen zubibide bat eraikiko da autobidearen gainean.

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak