Arte Islamikoaren Nazioarteko Eguna

Arte Islamikoaren Nazioarteko Eguna UNESCOren Konferentzia Orokorraren 40. saioan aldarrikatu zen 2019an, eta urte bakoitzeko azaroaren 18an ospatzen da. Egunaren helburua Islamaren iraganeko eta gaur egungo adierazpen artistikoak ezagutaraztea da, baita Islamdar artearen bidez kultura horrek zibilizazioari egiten dion ekarpena ere plazaratzea. Egun honen ospakizuna herrien arteko tolerantzia sustatzeko eta artearen indarrari esker hurbilketa kulturalean laguntzeko modua ere bada.[1]

Arte Islamikoaren Nazioarteko Eguna
Motanazioarteko egun

2021eko Arte Islamikoaren Nazioarteko Eguna

«Arte Islamikoaren Nazioarteko Eguna UNESCOren Konferentzia Orokorraren 40. bileran aldarrikatu zen 2019an, eta urte bakoitzeko azaroaren 18an ospatzen da. Islamaren iraganeko eta egungo adierazpen artistikoak ezagutaraztea du helburu, baita kulturak zibilizazioari egiten dion ekarpena ere, Arte Islamikoaren bidez.

Arte Islamikoaren Nazioarteko Egunaren munduko ospakizuna ez da arte islamiarraren balioa sustatzera mugatzen, beste arte-mugimendu batzuk inspiratu baititu; aitzitik, kultura-aniztasunari, adierazpen-askatasunari, kultura-ondarearen babesari eta kulturen arteko elkarrizketari ere laguntzen die. Egun honen ospakizuna herrien arteko tolerantzia sustatzeko eta artearen botereari esker posible diren kultura hurbilketa bultzatzeko modua ere bada.

Asko dago ikasteko, partekatzeko eta ospatzeko Arte Islamikoaren Nazioarteko Egunean, eta, beraz, UNESCOk guztien parte-hartzea bultzatzen du eztabaiden, hitzaldien, tailerren, kultur ekitaldien eta aurkezpenen edo erakusketen bidez.

'ZUZENDARI NAGUSIAREN MEZUA' '

Aurten lehen aldiz ospatuko dugu Arte Islamikoaren Nazioarteko Eguna. Egun hau, mundu osoko kulturetan eragiten, berrasmatzen eta berritzen jarraitzen duen ezohiko ondare hau elkarrekin ospatzeko aldarrikatu zen. "'

'— UNESCOko zuzendari nagusi Audrey Azoulay andrearen mezua, Arte Islamikoaren Nazioarteko Eguna dela eta'

Deskargatu mezu osoa PDF formatuanGaztelania

»
Unesco

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak