Artois

Artois


Artois (fr), Artesië (ne)

Ez da estatua
Artoisko bandera
Bandera
Artoisko armarria
Armarria
Artois
HiriburuaArras
Hiri nagusiakSaint-Omer, Lens, Béthune
AdministrazioaPas-de-Calais departamentua, Frantzia
Eremua4911 km²
Biztanleria1100000 inguru
AdministrazioaPas-de-Calais departamentua, Frantzia
DiruaEuroa
Herritarra
Hizkuntza(k)Frantsesa, pikardiera

Artois[1][2] (frantsesez: Artois; nederlanderaz: Artesië) Frantziako eskualde historikoa da, gaur egun Pas-de-Calais departamendua osatzen duena. Guztira 4.911 kilometro koadroko azalera eta, egun, miloi bat biztanle inguru ditu. Eskualdeko hiri nagusiak Arras, Saint-Omer, Lens eta Béthune dira.

Historia

Aro kristauaren hasieran zelta atrebatek hartua, frankoen eskuetan erori zen V. mendean. Jatorrizko konderri feudala bazen ere, Flandriako konderriarekin bat egin zuen. 1180an Elisabet Hainautekoaren ezkonsari moduan Frantziako Erresumarekin bat egin zuen, 1237an berriro konderri independente izateko, Roberto I.a Artoiskoaren esku. Oinordetzaren bitartez, 1384tik aurrera, Borgoinako dukeek agindupean izan zuten eskualdea, eta 1493an habsburgotarren eskuetara igaro zen. XVI. mendetik aurrera Espainiako koroaren gutiziari aurre egin zion. 1659an, Pirinioetako Hitzarmena sinatu ondoren, Frantziako koroak betiko hartu zuen. Bertokoek, nahiz eta frantsesdunak izan, eskualdea beti Herbehereetako zatitzat jotzen zuten. Lehen Mundu Gerran gudu latz ugari izan ziren bertan.

Erreferentziak


50°30′N 2°30′E / 50.500°N 2.500°E / 50.500; 2.500
Artikulu hau Frantziako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.


Kanpo estekak