2023ko Artsakh eta Azerbaijan arteko guda

Azerbaijan eta Artsakh arteko gatazka

Azerbaijan eta Artsakh arteko liskarrak 2023ko irailaren 19an hasi ziren, Azerbaijanek operazio militar bat abiarazi zuenean, «Karabakh Garaian terrorismoaren aurkako jarduerak» hasi zirela aldarrikatuz. Duela hiru hamarkada Sobietar Batasuna desegin zenetik izan zen Artsakh Azerbaijan barruko errepublika independente bat de facto, nahiz eta nazioarteak aitorturik ez izan.[1]

2023ko Artsakh eta Azerbaijan arteko guda
Irudia
Map
MotaErasoaldi
gatazka etniko
Honen parte daNagorno-Karabakh conflict (en) Itzuli
Denbora-tarte2023ko irailaren 19a - 2023ko irailaren 20a
Data2023ko iraila
GaraiaAro Garaikidea
KokalekuMardakert District (en) Itzuli
Khojaly District (en) Itzuli
Khojavend District (en) Itzuli
Stepanakert
Aghdam District (en) Itzuli
Shusha
HerrialdeaAzerbaijan
Parte-hartzaileak
HelburuArtsakh
Honen ondorioa2023 Armenian protests (en) Itzuli
exodus of Armenians from Nagorno-Karabakh (en) Itzuli
Azerbaijani Armed Forces (en) Itzuli
Kronologia
Nagorno-Karabakh fuel depot explosion (en) Itzuli
Osatuta
Haur armeniarrak ezkutatuta erasoen bitartez.
     Azerbaijan     Artsakh eta Armenia     Azerbaiajan kritikatu duten herrialdeak     Bakea eskatu duten edo neutraltasuna erakutsi duten herrialdeak     Azerbaijanen aldeko jarrera erakutsi duten herrialdeak     Adierazi gabejo jarrera

Azerbaijanek Artsakh Errepublikari egindako blokeoak eragindako krisi gero eta handiago baten erdian gertatu ziren erasoak, eta horrek funtsezko horniduren eskasia nabarmena eragin du, hala nola elikagaiak, botikak eta beste ondasun batzuk. Bi herrialdeen arteko liskarren eragileetako bat da Laçingo pasabide izan da, alegia. Izan ere, horrez gain Armeniak ez du beste biderik Karabakh Garaira iristeko, eta urte hasieratik pasabidea blokeatuta eduki du Azerbaijango Gobernuak.

Azerbaijanen erasoa

Karabakh Garaian «terrorismoaren aurkako» operazio militar bat hasi zuela iragarri zuen Azerbaijango Defentsa Ministerioak. Handik minutu gutxira zabaldu ziren grabatutako lehen bideoak: kea eta etxe birrinduak. Azerbaijango Defentsa Ministerioaren arabera, herrialdearen «ordena bermatzeko eta estruktura konstituzionala berrezartzeko» jarri zuten abian operazioa. Azerbaijango Defentsa Ministerioak esan zuen «helburu militar legitimoei soilik» egingo ziela eraso, ez herritar edo azpiegitura zibilei. Karabakh Garaiko Atzerri Ministerioak, ordea, salatu zuen hiriburua eta beste zenbait herri ere «masiboki» bonbardatu zituztela. Guegam Stepanian hango arartekoak jakinarazi zuen 25 airela hildakoak; tartean, bi zibil.[2]

Eraso aurretik Jojavand eskualdean Azerbaijango bi zibil eta lau militar hil ziren, pertsonen kontrako mina batzuk lehertu ondoren. Azerbaijanek Armeniako armadari leporatu zizkion sei heriotza horiek. Erasoa aurrez planifikatua zegoela argudiatu zuen Armeniako Gobernuak, eta aho batez ukatu pertsonen kontrako minekin «inolako zerikusirik» izatea. Nazioarteari eskatu zion laguntza: NBE Nazio Batuen Erakundeko Segurtasun Kontseiluari, batetik; eta Errusiari, bestetik. «Urrats argiak eta zehatzak eman behar dira Azerbaijanen indarkeria behin betiko gelditzeko».

Artsakh Errepublika desegitea

Azerbaijan indartsuagoa zen militarki, eta ez Errusiak, ohiko aliatua, ez Mendebaldeko herrialdeek ez zioten Armeniari eta Artsakhi lagundu. Azkenean, Karabakh Garaiko errepublika desegitea erabaki zuten hango agintariek. Samvel Xahramanian presidenteak dekretu batean nabarmendu zuenez, «estatuaren menpeko organoek» bertan behera gelditu beharko zuten 2024ko urtarrilaren 1a baino lehen. Armeniako hedabideek jaso zuten testua, eta, haren arabera, egoera politikoa «larria» zelako eta Karabakh Garaiko herritarren —gehienak, armeniarrak— «segurtasuna bermatzea» lehentasuntzat zeukatelako egin zuten hautua.

Irailaren 20an, sinatu zuten menia bi aldeek, eta ordutik 65.000 bat armeniarrek ihes egin zuten handik, eta Armeniara iritsi ziren; hau da, populazioaren erdiak baino apur bat gehiagok alde egin zuen, Erevanek emandako azken datuak kontuan hartuta. Horrekin lotuta, dekretuan azpimarratu zuten Karabakh Garaian jarraitzeko asmoa zutenek Azerbaijanek planteatutako «berregokitzeko baldintzak barneratu» beharko zituztela eta erabaki bat hartu beharko zutela: edo han jarraitu edo alde egin.[3][4]

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak