Arundhati Bhattacharya
Arundhati Bhattacharya (Kalkuta, India, 1956ko martxoaren 18a) bankera indiar erretiratua da, eta Indiako Estatuko Bankuko lehen emakume lehendakaria izan zen.
Arundhati Bhattacharya | |||
---|---|---|---|
2013ko urriaren 7a - ← Pratip Chaudhuri (en) | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Kalkuta, 1956ko martxoaren 18a (68 urte) | ||
Herrialdea | India | ||
Bizilekua | Mumbai | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Jadavpur University (en) St. Xavier's School (en) | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | bankaria | ||
Parte-hartzailea | |||
Enplegatzailea(k) | State Bank of India (en) (1977 - | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Kidetza | ABLF alumni network (en) | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | hinduismoa |
Biografia
Bengaliar familia batean jaio zen, Kalkutan. Hiru anai-arrebetatik txikiena da. Ama aholkulari homeopatikoa zen, eta aitak Bhilaiko altzairu-instalazioan lan egiten zuen ingeniari elektriko gisa. Arundhati Literatura ingelesean graduatu zen Lady Brabourne Collegen. Ondoren, Arte Ingeleseko masterra egin zuen, Kalkutako Jadavpur Unibertsitatean.[1]
Ibilbide profesionala
Indiako Estatuko Bankuan hasi zen lanean 1977ko irailean, 22 urterekin. Gora egin zuen, 36 urteko lan-ibilbidean, eta State Bank of Indian buru izan zen lehen emakumea izatera iritsi zen. 2013 eta 2017 urteen artean jardun zuen buru, harik eta erretiratu zen arte.[2][3][4]
Ondoren, beste enpresa batzuen zuzendaritzan sartu zen, hala nola Piramal Group, Wipro Limited, SWIFI India.[5] Enpresari indiarra da, eta 15 enpresa desberdinen buru izan da.[6] 2022an Indomitable: A few stories about famous outcasts and their literary accounts izeneko liburua argitaratu zen.[7][8]
Sariak eta aintzatespenak
- 2016an Forbesek munduko 100 emakume boteretsuenen artean sailkatu zuen.[9]
- 2017an, LHko Top 100 Global Thinkers-en artean, 'Foreign Policy' aldizkariak egindako aintzatespena.[1]
- 2018an Enpresa-burua, The Asian Award-en eskutik.[10]
- 2018an Leadership lessons from leading TED.[4]
- 2022an 3. postua Indian eragin handiena duten enpresa liderren zerrendan.[11]