Asterix

Frantziar komikiaren saila

Asterix[1] edo Asterix Galiarra (frantsesez: Astérix le Gaulois) René Goscinnyk (istorioa) eta Albert Uderzok (marrazkiak) sortutako istorio sorta da. Probazko lehen atala (pilotua) 1959ko urrian kaleratu zen. Gehienetan komiki eran zabaldu dira, baina telebistarako sailak eta filmak (marrazki bizidunetan zein aktoreek antzeztuta) ere sortu dira. Hizkuntza askotara itzuli dira: euskarara (1976an Jesus Mari Arrietak lehen aldiz)[2], latinera, greziera zaharrera...

 Asterix
Jatorria
Egilea(k)René Goscinny eta Albert Uderzo
Sorrera-urtea1959
Jatorrizko herrialdeaFrantzia
Ekoizpen lekuaBobigny
ArgitaletxeaDargaud
Honen izena daramaAsterix
Ezaugarriak
Genero artistikoaalternate history comics (en) Itzuli
Emanaldia
Hasiera-data1959ko urriaren 29a
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaGalia
asterix.com

Marrazki bizidunen formatua du eta, hasieratik, adin guztietako irakurleak erakarri ditu. Umeentzako borrokak eta istorio sinple eta barregarriengatik eta nagusientzako hitz-joko eta gaur egungo pertsonaiekin egiten diren konparaketengatik (adibidez: Asterix eta normandoak istorioan, frantziar hizkuntzako jatorrizko bertsioan hiriko gazte bat "The Monkix" (The Monkees taldearen erreferentzia, segur aski) oihukatu eta eta "ye-ye" doinuak kantatzen ditu, eta euskarazko bertsioan itzultzaileak Kortaturen Sarri, Sarri abestia jartzea erabaki zuen).

Sorrera

«K.a. 50. urtean gaude. Erromatarrek Galia osoa armaz hartuta daukate... Osoa? Ez! Galiar menderaezin batzuek burua makurtu gabe eusten diete oraindik ere indarrez sartu nahi dutenei. Eta bizimodua ez da batere erosoa Babaorum, Aquarium, Laudanum eta Petibonum kanpamendu txikietan dauden soldadu-taldeetako legionario erromatarrentzat...»

Asterix istorio sorta sortu baino lehen, Goscinnyk eta Uderzok Oumpah-pah sortan lan egin zuten, Tintin aldizkarian argitaratu zutena.[3]

Astérix lehendabizikoz Pilote aldizkarian argitaratu zuten. Lehen alea 1959ko urriaren 29an agertu zen.[4] 1961ean lehen albuma atera zuten: Asterix galiarra. Ordutik aurrera ia urtero agertu da album berri bat. Arrakasta esponentziala izan zen: lehen albumak 6.000 ale saldu zituen urte batean; bigarrenak, 20.000; 1963an, hirugarrenak 40.000; 1964an, laugarrenak 150.000; urtebete geroago, bosgarrenak 300.000; 1966an Buruzagien burrukaren lehen edizioak 400.000 ale saldu zituen. 1967an, bederatzigarrenak bi egunetan 1,2 milioi ale saldu zituen.

Uderzok, lehendabiziko zirriborroetan, Asterix galiar gudari indartsu tradizional margotu zuen. Goscinnyk, berriz, beste ideia bat zuen. Haren aburuz, Asterixek gerlari txikia izan behar zuen, indarra bainoago, adimena nahiago zuena. Orduan, Uderzok Asterixek lagun indartsu bat behar zuela uste eta, Goscinny aldekoa zenez, Obelix jaio zen.[5] Sailaren onarpena gero eta handiagoa izan arren, Pilote aldizkariaren babesa galdu zuen eta Georges Dargaudek ordezkatu zuen.[5]

Goscinny 1977an hil zenean, Uderzok irakurleen eskaerari eutsi eta album berriak sortu zituen. Orduan, Uderzok Les Éditions Albert-René argitaletxea sortu zuen.[5] Dargaudek lehen 24 albumen eskubideak mantendu zituen. Hori zela eta, 1990ean, Uderzo eta Goscinny familiek Dargaud auzitara eraman zuten, beren eskubideak berreskuratzeko. 1998an, epaiketa luze baten ondorioz, Dargaudek eskubideak galdu zituen. Uderzok Albert-Renéri baino Hachette argitaletxeari zenbait eskubide saldu zizkion, baina argitaratzeko eskubideak horrela geratu ziren: Albert Uderzo (% 40), Sylvie Uderzo (% 20) eta Anne Goscinny (% 40).

2008ko abenduan, Uderzok bere akzio guztiak saldu zizkion Hachetteri.[6] 2009an, Le Monden argitaraturiko eskutitz batean, Sylvie Uderzoren alabak aitaren jarrera kritikatu zuen.[7][8]

Argumentua

K. a. 50. urtean Erromak Galia konkistatu du jadanik; hala ere, ipar-mendebaldean, konkistatu gabeko herrixka bat dago, izen zehatzik gabea. Erromatar legioek askotan eraso egiten diote, baina galiar horiek indar izugarria ematen dien edari magikoa edaten dute borrokarako. Horregatik, beti garaile izaten dira, kasu gutxi batzuetan izan ezik. Maiz, eraso horiei buruzkoak dira istorioak baina beste batzuk, pertsonaien bidaiei buruzkoak.

Pertsonaiak

Pertsonaia ugari ditu istorioak. Gehienak galiarrak dira; hala ere, erromatarrak, normandoak, britainiarrak etab. ere agertzen dira. Izenak orokorrean hitz-jokoak izaten dira eta pertsonaiaren izaera fisikoa, psikologikoa edota lanbidea deskribatzen dute (postaria, batzuetan,[9] Filatelix da eta Luteziako mafioso bat, Gangsterix). Euskarazko bertsioan, izen asko euskaratu gabe ageri dira eta hitz-jokoa frantsesez dago: barre puntua galtzen du frantsesez ez dakienak.

Herrixkakoak

  • Asterix: Istorio gehienetako pertsonaiarik garrantzitsuena, izan ere, komikiak deitzen ohi dira Asterix eta normandoak edo Asterix Helvetian. Borrokalari txiki, ausart, argi eta zintzoa da. Izena frantsesezko astérisque (izartxo, *) hitzetik dator.
  • Obelix: Asterixen lagun mina. Borrokalari handia, gizena, indartsua, ez oso argia eta oso zintzoa. Izena frantsesezko obélisque (obelisko) hitzetik dator (antzina hainbat kulturatan eraikitzen ziren harrizko monumentutzarrak).
  • Idefix: Obelixen txakurtxoa. Gehienetan ez du istorioan zuzenean parte hartzen, beti Obelixen alboan joaten den arren. Izena frantsesetik dator: idée fixe (ideia finko).
  • Panoramix: Druida. Oso zaharra eta jakintsua da. Edari magikoa prestatzen du, herrixkako biztanleek hobeto borroka daitezen.
  • Abrarakurzix: Buruzagia. Izena frantsesetik dator (à bras raccourcis: kolpeka).
  • Asuranzeturix: Koblakaria. Errementariarekin liskarretan ibiltzen da beti, bere musikaren kalitate exkaxa dela eta. Izena frantsesetik dator: assurace à tout risque (arrisku orotarako aseguru).
  • Prehistorix: Agurea. Beti borrokan ibiltzen saiatzen da. Edari magikoa hartzen duenean makulua bota eta korrika borrokara joaten da. Izena frantsesetik dator: préhistorique (historiaurreko).
  • Ordenalfabetix: Herrixkako arrain saltzailea. Errementariarekin liskarretan ibiltzen da beti bere arrainen kalitatea dela eta. Izena frantsesetik dator: ordre alphabétique (ordena alfabetiko).
  • Esautomatix: Errementaria. Ipurterrea, beti Ordenalfabetix eta Asuranzeturixekin borrokan aritzen da.

Adiskideak

  • Amerix: Urrezko igitaia istorioan Lutezian igitaiak egiten dituen Obelixen lehengusua.
  • Tragikomix: Falbalaren senargaia. Hainbat istoriotan ageri da.

Erromatarrak

  • Julio Zesar: pertsonaia erreal bakarretarikoa (Julio Zesar). Erromatar inperioaren enperadorea da. Egiazko pertsonaia batengan oinarrituta egon arren, haren ezaugarri guztiak ez dira errealak, ez baita deskripzio historikorik egin nahi, umorezkoa baizik.
  • Brutus: egiazko beste pertsonaia batengan oinarrituta dago, hots, Marko Junio Brutorengan. Zesarren senidea da. Komikian, astakilo hutsa da.

Beste herrietakoak

  • Kerøsen, Målsen, Åbånsen, Neullisursen bikingoak Bidaia Handian agertzen dira.

Pertsonaien zerrenda kategoriaren arabera

René Goscinnyk (istorioa) eta Albert Uderzok (marrazkiak) asmatutako unibertso literarioa oso zabala da. Fikziozko pertsonaia ugari asmatu zituten.

  • Erromatarrak[10]: Asterus, Autobus, Bestiarius, Brutus, Caius Bonus, Caius Capitopus, Caligula Minus, Calígula Pocospelus, Caliguliminix, Cayo Obtusus, Claudius Quintilius, Claudius Metrobus, Corus, Delachinus, Encorutilfaluquejelesus, Flavia, Graco Linus, Gracus Astutus, Gracus Sextilius, Julio César, Julius Humerus, Julius Pompilius, Lupus, Lucilius Flordelotus, Marcus Cubitus, Marcus Sacapus, Merluzius, Milexcus, Motus, Naranjus, Obélus, Paquetelargus, Pelatus, Pideperdonus, Plexus, Quintilius, Radius, Rictus, Telefonus, Tikedbus eta Tullius Octopus.
  • Galiarrak[11]: Abraracourcix, Acidenitrix, Agecanonix, Alambix, Amnesix, Amerix, Aniline, Aplusbegalix, Archeopterix, Assurancetourix, Asterix, Astronomix, Avoranfix, Barometrix, Beaufix, Berlix, Bonemine, Boufiltre, Catedralgotix, Cesar Labeldecadix, Cetautomatix, Cetyounix, Changeledix, Chanteclairix, Cicatrix, Comix, Diagnostix, Doublepolemix, Eponine, Falbala, Fanzine, Gelatine, Goudurix, Goudurix, Homeopatix, Idefix, Ielosubmarine, Keskonrix, Lentix, Maestria, Maisu Panix, Agecanonix andrea, Moralelastix, Obelix, Odalix, Obelodalix, Ordralfabetix, Orthopedix, Panoramix, Plaintcontrix, Praline, Prefix, Prolix, Pronostix, Quatredeusix, Saingesix, Segregationnix, Tournedix, Tragicomix, Coriza (Zaza), Zerozerosix.

Badira ere bi kategoria horietan sartzen ez diren beste pertsonaia batzuk[12]: Abolladic, Baba, Barbarroja, Kleopatra, Kleopatraren dastatzailea, Clorhidric, Electric, Eric, Espigademaíz, Ginfis, Histeric, Liric, Mamporric, Milapis, Numerobis, Patapalo, Periféric, Piramidix, Rompedientic, Satirik, Setentaisix, Sindineric, Teleferic, Teoric eta Tornavis.

Istorioak

René Goscinny, esku artean Astérix chez les Helvètes (euskaraz: Asterix Helvetian) komikiaren ale bat duela.

Goscinny eta Uderzoren eskutik, 34 ale argitaratu ziren[13]

Istorioak ez dira hizkuntza guztietan ordena berean argitaratu. Euskaraz, adibidez, ez dira kronologikoki kaleratu. Elkar argitaletxeak ordena honetan argitaratu ditu:

Bildumaren sortzaileak hil ondoren bilduma mantendu da. Goscinny hil zen geroztik argitaratutako aleak hauek dira:

2009an 50. urteurrena ospatzeko nahian L’Anniversaire d’Astérix & Obélix argitaratu zen. Joseba Ossak eta Usua Lasak euskaratu zuten (Asterixen eta Obelixen urtebetetzea: urrezko liburua).

2013tik hona Jean-Yves Ferri idazleak eta Didier Conrad ilustratzaileak bost ale plazaratu dituzte:

  • 36. Le Papyrus de César, 2015 (Zesarren papiroa). Sare sozialak eta WikiLeaksen sortzaileak oinarri gisa hartu dituzte 'Le papyrus de César' komikiaren 36. edizioko pertsonaietako baterako[15] [16]
  • 38. La Fille de Vercingétorix, 2019 (Vertzingetorixen alaba)[18]Adrenalina izeneko gazte batek protagonista duen istorioa, genero ikuspegitik bildumaren azken eguneraketa[19]
  • 39. Astérix et le Griffon, 2021 (Asterix eta Grifoa)

2023an Fabcaro (Fabrice Caro) idazleak eta Didier Conrad ilustratzaileak beste ale bat plazaratu dute:

  • 40. L'iris blanc, 2023 Lirio zuria)

Elkarlanean eta Salvat argitaletxeek ere euskaraz argitaratu dituzte ale horietako batzuk eta beste batzuk.Elkarlaneanek argitaratua da Obelixen galera. Salvatek argitaratuak dira Asterix eta Latraviata, Asterix eta Obelix-en urtebetetzea. Urrezko liburua, Asterix eta Piktoak. Salvatek 2010. urtetik aurrera Asterixen abenturak berrargitaratu ditu bere garaian argitaratu ziren ordena kronologikoari jarraituz, Bilduma Handia izenarekin.

Album ilustratuei dagokionez, Salvatek honako hauek argitaratu ditu:

Asterixen abenturetan oinarritutako bestelakoak

Filmak

Hasieran marrazki-bizidunetan egin zituzten filmak:

Baina, 1999an, Claude Berri ekoizleari esker, zenbait film egin ziren:

Bestelakoak

  • Galiako gozoki gozoak: Obélix-ek berberak ume bizkor eta gozozaleentzat aukeratuak: Albert Uderzoren marrazkiak; Marie-Christine Crabosen errezetak; [itzultzailea, J.M. Olaizola Txiliku ; errezeten marrazkiak, Atelier Philippe Harchy.Donostia: Ttarttalo; Barcelona: Timun Mas, 1995.ISBN 9788448029050
  • Asterix eta zentral nuklearra: Euskadiko Batzorde Antinuklearrek 1980 inguruan plazaratua, Alemanian argitaratuaren itzulpena. Zentral nuklearren kontrako protesta zabaltzeko helburua zuen. Irudiak Jainkoen egoitzatik aterata daude gehienbat.

Bibliografia

monografiak

  • (Gaztelaniaz)Astérix de la A a la Z / ed. Carine Picaud. "Astérix à la BNF!" Erakusketaren katalogoa. Argitaratzailea: Barcelona : Lunwerg, 2015. ISBN: 9788416489015
  • (Gaztelaniaz) Astérix y sus amigos: homenaje a Albert Uderzo: sesenta páginas sobre Astérix de treinta y cuatro autores. Argitaratzailea: Barcelona: Salvat, 2007 ISBN: 978-84-345-0642-8
  • (Gaztelaniaz) Esteba Zurbrügg, Miquel: Astérix y compañía. Argitaratzailea: Palma de Mallorca: Asociación Cultural del Cómic, 2009. ISBN: 978-84-612-9856-3
  • (Gaztelaniaz) Royen, René van, Sunnyva van der Vegt: Astérix y la historia real. Argitaratzailea: Barcelona: Beta, 2000. ISBN: 84-7091-391-3
  • (Gaztelaniaz) Royen, René van, Sunnyva van der Vegt: Los viajes de Astérix. Argitaratzailea: Barcelona: Beta, 2003. ISBN: 84-7091-413-8
  • Uderzo: bere lagunek marraztua. Koldo Biguri itz. Argitaratzailea: Legutiano (Alava): Infomart, L.G. 1997. ISBN: 84-92208-27

hemeroteka

  • (Gaztelaniaz) Bach, Mauricio: 'Asterix: Mis problemas con las mujeres . Qué leer día a día . ISSN 1136-3916 -- Vol/Nr 54, Año abr. 2001, p. 46-47.
  • (Gaztelaniaz) Carballal, Fran: 'Astérix frente a la economía de mercado: Asterix, la residencia de los dioses (Alexandre Astier, Louis Clichy, 2014) . CLIJ. ISSN 0214-4123. -- N. 266 (julio-agosto 2015) p. 58-63
  • (Gaztelaniaz) Santo-Tomás, Álvaro: "El universo estético de un clásico". Leer. ISSN 1130-7676. -- N. 150 (marzo 2004), p. 20-21
  • (Gaztelaniaz) Suárez, Eduardo: " Astérix: un desternillante choque de civilizaciones ". Leer. ISSN 1130-7676. -- N. 150 (marzo 2004), p. 14-18

Erreferentziak

Kanpo estekak