Aturriko bartak

Aturriko bartak edo partak Landetan dagoen istinga da. Seignanx eskualdean, gaskoieraz barta ere diote eremuari[1]. Ahurtitik Gixunera ere existitzen dira Aturriren ezkerraldean, Lapurdin. Garai batean zingiratsua izan arren, XVIII. mendetik hara lehorrarazten hasi ziren, eta ibar horiek larretarako, basoetarako eta soroetarako erabiltzen, kanalizazio handi batez eta urmaelak gehituz.

Saint-Vincent-de-Pauleko bartak.

Ingurumena

Zingira hauek Aturriko uholde-ordoki batean daude, ibaiaren edo Gave Batuaren ur-goraldietan urpean gelditzen direnak. XVII. eta XVIII. mendeetan, dikeak eta esklusak eraiki zituzten bertan[1], eta ekologiaren ikuspegitik naturagune interesgarri bilakatu ziren, gero Batasunaren Garrantzizko Leku[2] eta Natura 2000ren Babes Bereziko Eremu[3] izendatu zutenak.

Galeria

Erreferentziak


Artikulu hau Frantziako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.