Atzizki

Atzizkia hitz baten erroaren atzean kokatzen den hizki (morfema) da eta, haren bitartez, hitz eratorri bat sortzen da, beste esanahi bat duena. Kategoria gramatikal berekoa (mendi izena + -txo atzizkia > menditxo izena) izan daiteke edo beste batekoa (mendi izena + -tsu atzizkia > menditsu adjektiboa).

Hitz baten lexema, sustrai edo gai baten ondoren eta morfema osagarrien aurretik jartzen den hizki edo hizkuntzetako eratorpen-morfema da, hitzari informazio gehigarria ematen diona. Horrela osatutako hitz berriari, hitz eratorri deritzo eta hori egiteko bideari, eratorpena.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Wikiztegian orri bat dago honi buruz: Kategoria:Atzizkiak .