Auxtin Zamora

euskal idazlea

Auxtin Zamora (Senpere, Lapurdi, 1943) euskal idazlea eta ohorezko euskaltzaina da. Poesian eta poesia sustatzen aritu da bereziki, Hatsa Elkartearen eta Hatsaren Poesia ekimenaren bitartez.

Auxtin Zamora

Bizitza
JaiotzaSenpere, 1943 (80/81 urte)
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
frantsesa
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakpoeta eta idazlea
Jasotako sariak

Literaturaren Zubitegia: 240

Bizitza

1943an sortua, beste zazpi haurridetan gehiena (zaharrena).[1] Olerkigintzan aritzeak eta idazle izateak egin du ezagun. Hatsa Elkartearen eta Hatsaren Poesia olerki bildumaren sortzaile eta azken horren arduradun.[2] Urtero, apirileko lehen igandean, euskal olerkari askoren lanak aurkezten ditu Senperen, jaioterriko Oxtikenean edo Larraldean. Maite ditugun olerkariak[3] sail poetikoaren abiatzailea. Eskoletarako olerki lantegietako animatzailea. Ostopeko artea[4] arte erakusketaren bultzatzailea. Olerkarien Eguna[5]ren abiarazlea. Hats-Arte Hatsa Elkarteko kideek sortutako arte obren erakusketaren abiatzailea[6]2010az geroztik.

2018an Sarako Idazleen Biltzarrak ematen dituen sarietako bat irabazi zuen.[7] Urte bereko apirilean Euskaltzain Ohorezkoa[8] izendatu zuten.

Lanak

Poesia

Bost olerki bilduma ditu:

Itzulpenak

  • Saltze jostetak [14] (2020, Autoedizioa) XIV. mendeko Chistine de Pizan-en "Jeux à vendre"-ren itzulpena. Joseba Aurkenerena idazleak itzulpenari buruzko literatur kritika egin zion. [15]

Bideo poetikoak

  • Lastozko ihesguneak (2008)[16]
  • Barneko burbuilak[17] (2009)
  • Hatsaren olerki bustiak (2010)[18]
  • Hatsaren olerki bustiak (2011)[19]
  • Hatsaren olerki bustiak (2012)[20]
  • Hatsaren olerki bustiak (2013)[21]
  • Hatsaren olerki bustiak (2014)[22]
  • Hatsaren olerki bustiak (2015)[23]
  • Hatsaren olerki bustiak (2016)[24]
  • Hatsaren olerki bustiak (2017)[25]
  • Hatsaren olerki bustiak (2018)[26]
  • Hatsaren olerki bustiak (2019)[27]
  • Hatsaren olerki bustiak (2020)
  • Hatsaren olerki bustiak (2021)

Ikerketa-lanak

  • Sara etxez etxe[28] (2010), Sarako etxe guztien datu geografikoak eta izenak
  • Etxalar etxez etxe (2010), Etxalarko etxe guztien datu geografikoak eta izenak
  • Senpertar ingumak 1914-1918 [29](2014), Lehen Mundu Gerran hildako, zauritutako nahiz desagertutako senpertarrak.
  • Senpere etxez etxe [1](2016), Senpereko etxe gehienen lur gaineko datu geografikoak eta izenak

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak