Ayo Edebiri

estatubatuar komediantea, idazlea, ekoizlea eta aktorea

Ayo Edebiri (Boston, Massachusetts, AEB, 1995eko urriaren 3a) estatubatuar komediantea, idazlea, ekoizlea eta aktorea da.[1] Comedy Centraleko Up Next-en agertu zen, eta Olivia Craigheadekin batera Iconography podcastaren anfitrioikidea da. Ezaguna da 2020an Big Mouth-en Missy pertsonaia egiteagatik eta 2022an The Bear-en, Sidney pertsonaia.[2][3]

Ayo Edebiri

Bizitza
JaiotzaBoston1995eko urriaren 3a (28 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
HeziketaNew Yorkeko Unibertsitatea
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakkomediantea, gidoilaria, idazlea, telebista-ekoizlea eta aktorea
Jasotako sariak
KidetzaWriters Guild of America, East (en) Itzuli

IMDB: nm8731249 Allocine: 917202 Rottentomatoes: celebrity/ayo_edebiri Metacritic: person/ayo-edebiri
Twitter: ayoedebiri Instagram: ayoedebiri TikTok: ayoedebiri Edit the value on Wikidata

Biografia

Edebiri Bostonen jaio zen eta familia erlijioso pentekostal batean hazi zen.[4] Amak Barbadosetik emigratu zuen eta aitak Joruba herritik.[5][6] Lehenik eta behin, komedia interesatu zitzaion, zortzigarren graduko antzerki-klasean. Ondoren, inprobisazio-klubean sartu zen Boston Latin Schoolen.[4]

Edebiri New Yorkeko Unibertsitatera joan zen eta han irakaskuntzan lizentziatu zen.[5] Unibertsitateko hirugarren urteko ikasle zela, komedian karrera bat egiteko prestatzen hasi zen eta pasantia egin zuen Upright Citizens Brigade-n.[5]

Ibilbidea

Zinema eta telebista

Edebiri stand-up komediantea da eta stand-up set bat egin zuen Comedy Centralen Up Next delakoan.[7][5] 2020ko maiatzean Ayo and Rachel Are Single serie digitala hasi zen sarean transmititzen, eta Rachel Sennott lagun eta lankide komediantearekin batera idatzi eta protagonizatu zuen.[8]

Telebistarako idazten du eta The Rundown with Robin Thede eta NBCko Sunnyseten denboraldi bakarrerako idatzi zuen.[2][5] Edebiri Big Mouth-eko erredakzio-taldean hasi zen programaren laugarren denboraldian.[9] Jenny Slatek Missyren pertsonaiari ahotsa jartzeari utzi ondoren, papera aktore beltz batek interpreta zezan, Edebirik entzunaldi bat egin zuen eta ordezkapen gisa hautatu zuten 2020ko abuztuan.[2] Laugarren denboraldiaren amaieran hasi zen pertsonaia horri ahotsa jartzen.[2] Edebiri idazle eta aktore izan zen Dickinson-en bigarren denboraldian Apple TV+ katean.[3] Bigarren mailako aktore lana egin zuen Jennifer E. Smith-en Hola, adiós y todo lo que pasó eleberriaren 2022ko egokitzapen zinematografikoan, [10]

2022an, Edebirik ospe handiagoa lortu zuen Huluko (harpidetza bidezko telebista, bideo edo streaming zerbitzua) The Bear komedia-saileko kide nagusi lanean.[11] Independent Spirit saria eta Gotham sarietarako eta Kritika Zinematografikoaren Sarietarako izendapenak jaso zituen, Sydney Adamu chef gazte eta handinahiaren interpretazioarengatik.[12][13][14]

Proiektu berrienetan, besteak beste, Mulliganentzat (2023ko urtarrilaren 26an Netflixentzat animatutako telesaila) ekoizpenkidea eta idazle aritu zen.

Marvel-en Unibertso Zinematografikoan, 2024ko Thunderbolts filmean, paper bat du. Netflixen We Lost Our Human interaktibo berezian Ham rola du, paper nagusia.[2] Teenage Mutant Nina Turtles: Mutant Mayhem filmako protagonista da.[15]

Beste lan batzuk

Edebiri Iconography izeneko podcast baten koanfitrioia da Olivia Craigheadekin. Gonbidatuak elkarrizketatzen ditu, beren ikono pertsonalei buruz hitz egiteko.[8][5] Forever Dog-ek ekoizten du podcast-a, eta 2020an merkaturatu zen bigarren denboraldia.[16]

Amerikako Sozialista Demokratikoentzako kanpaina egin du.

Filmografia

Filmak

UrteaIzenburuaRolaOharrak
2020ShithouseEmilyAkreditatu barik
CicadaNikki
2021How It EndsStand Up
As of YetKhadijah
2022Hola, adiós y todo lo que pasóStella
2023Theater CampJanet
BottomsJosie
The Sweet EastMolly
Spider-Man: Across the Spider-VerseGlory Grantahotsa
Teenage Mutant Ninja Turtles: Mutant MayhemApril O'Neilahotsa

Telebista

UrteaIzenburuaRolaOharrak
2014DefectivesStaceyAtala: "Public Display of Affection"
2020–...Bigtop BurgerFrances (ahotsa)Gainerakoa
2020–...Big MouthMissy Foreman-Greenwald (ahotsa)Protagonista; eta gidoilaria[2]
2021DickinsonHattie6 atal;eta gidoilaria[10]
2021The PremiseEve StoneAtala: "Social Justice Sex Tape"
2022–...The BearSydney AdamuProtagonista[11]
2022What We Do In the ShadowsN/AGidoilaria[17]
2023Abbott ElementaryAyesha TeaguesGainerakoa[18]
2023History of the World, Part IIJapheth's emazteaAtala: "III"
2023MulliganScarpaccio/Jayson Moody generala(ahotsa)Gainerakoa
2023KiffTotsy irakaslea(ahotsa)Atala: "Kiff's Mix"
2023Black mirrorSandyAtala: "Joan is awfull"
2023Secundaria de clonesHarriet Tubman (ahotsa)Gainerakoa[19]

Erreferentziak

Kanpo estekak