Bab

Bábísmoaren fundatzailea eta Bahá'í fedearen aitzindaria

Sayyid 'Alí-Muhammad Xirazkoa (/ˈseɪjəd ˈæli moʊˈhæməd ʃɪˈrɑːzi/; Persieraz: ‎ سيد علی ‌محمد شیرازی‎ ) (Xiraz, 1819ko urriaren 20a - Tabriz, 1850eko uztailaren 9a), 1844tik aurrera Báb (/bɑːb/; arabieraz: باب‎, euskaraz: Atea) deitua, Persiako berritzaile erlijioso ospetsua izan zen, Babismoaren sortzailea eta Bahá'í Fedearen aitzindaria. Haren ikasbide iraultzaileak zirela eta, 1850an fusilatu egin zuten.

Bab
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakعَلی مُحَمَّد شیرَازی
JaiotzaXiraz1819ko urriaren 20a
HerrialdeaQajar dinastia
 Iran
HeriotzaTabriz1850eko uztailaren 9a (30 urte)
Hobiratze lekuaBáb-en santutegia
Heriotza moduaheriotza zigorra: bala zauria
Familia
Ezkontidea(k)Khadíjih-Bagum (en) Itzuli  (1842 -  1850)
Jarduerak
Jarduerakerlijiosoa, predikaria, Jainkoaren Agerpena eta merkataria
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaBabi fedea

Find a Grave: 8473 Edit the value on Wikidata

Báb, Qajartarren garaiko Xiraz-ko merkataria izan zen; 1844an, 25 urte zituela, Jainkoaren mezularia zela aldarrikatu zuen, eta Báb titulua hartu zuen, "sarbide" edo "atea", Hamabigarrentarren Mahdi[1][2] edo Qá'im-ari erreferentzia eginez. Persiako gobernuak kontra egin zion, eta azkenean Bab eta bere milaka jarraitzailek exekutatuta hil ziren Qajartarren agindupeko armadaren esku.

Bab-ek gutun eta liburu ugari idatzi zituen, bere aldarrikapena eta irakaspenak zehazteko xedez. Jainkoak Agerraraziko Duenari buruz idatzi zuen, bera baino mezu garrantziskoagoa ekarriko zuen irudi mesianikoaz. Bere ideiak Xeikhismoan oinarritzen ziren eta, batzuek diotenez, Hurufismoan ere; idazkietan sinbolismo [3] asko erabiltzen du, zenbakizko kalkuluak barne.[4]. Abdu'l-Bahak honela laburbildu zuen Báben eragina: Bera bakarrik, nekez imajina daitekeen eginkizun bati ekin zion... Izaki ospetsu hau, Persiako lege erlijioso, arau, modu, moral, eta ohituren oinarriak astindu ahal izateko bezainbesteko indarrez sortu zen, eta lege, fede eta erlijio berri bat ezarri zuen.”[5]

Bahá'íentzat, Bab eta Bahá'u'lláh maila bereko profetak dira, eta Agerkunde Bikia delakoa osatzen dute biek. Bahá'u'lláh, Bahá'í fedearen sortzailea, Báben jarraitzailea izan zen, eta 1863an, Bab hil eta 13 urte geroago, aldarrikatu zuen Bab-en profezia beregan betetzen zela; beraz, Bahá'í fedea Babi fedearen jarraipena dela esan genezake.[6]Izan ere, Bab-en bizitzako efemeride nagusiak bahá'í egutegiko Jaiegun Sakratuak dira, eta are gehiago, bahá'í egutegi osoa Bab-en idazkietatik hartua dago, eta Bab-en aldarrikapenaren urtean hasten da.

Aurrekariak

Lehen urteak

Bab hamar urte bete baino lehenago egindako kaligrafia ariketa.

Xirazen (Persia) jaio zen 1819ko urriaren 20an (Muharram 1, 1235 AH) hiriko familia merkatari ertain batean, eta Ali Muhammad izena eman zioten. Bere aita, Muhammad Ridá, erdi mailako merkataria zen, eta ama, Fátimih (1800-1881), Xirazko merkatari ospetsu baten alaba, gerora bahá’í fedea aitortuko zuena. Alí Muhammad haurra zela aita hil zitzaion eta bere osaba Hájí Mirzá Sayyid Ali merkatariaren babespean hazi zen[7][8]Aita zein amaren aldetik sayyid titulua zuen[9][10] Muhammad Profetaren ondorengoa izateagatik Husain Ibn Ali-ren bitartez. Osabak maktab batera bidali zuen, lehen hezkuntzako eskola batera, alegia, eta han egon zen sei edo zazpi urtez.[11][12]

Garai hartako eskola-curriculum formala, ortodoxoaren barruan jurisprudentzia eta arabierazko gramatika ikasten zen arren, Bab-ek gaztetatik matematika eta kaligrafia, gai ez konbentzionalak, ikasi nahi izaten zituen. Bab-en espiritualtasun, sormen eta irudimenarekiko joera, irakasleak sumintzeaz gain, ez zegoen onartuta XIX. mendeko Persiako eskola-sistema "anker, arkaiko eta monotono"[13] haren giroan. Horren ondorioz, Bab hezkuntza-sistemarekin desengainatu egin zen, eta geroago Bayan bere liburuan horren erreforma proposatu zuen; irakasle helduei haurrak duintasunez tratatzeko esaten die, haurrei jostailuak izateko eta jolasteko baimena eman diezaietela[14], eta sekula ez haserretzeko edo gogor izateko ikasleen aurrean.[15]

Gaztea zelarik, 15 eta 20 urte artean, osabarekin lanean hasi zen familiaren negozioan, eta Buxehr hirira joan zen merkatari, persiar golkoaren ondoan[7][11]. Bere lehen idazkietan ikusten denez, negozio-mundua ez zuen gogoko eta nahiago zuen erlijio liburuetan murgildu. [11]Bere garaiko jarraitzaile batek esan zuenez, oso isila zen eta ez zuen hitz bat ere egiten guztiz beharrezkoa ez bazen; galderei ere ez zitzaien erantzuten. Etengabe bere pentsamenduetan sartuta, otoitzak eta bertsetak errepikatzen zituen. Gizon ederra omen zen, bizar fina, arropa garbiz jantzia, txal berdea eta turbante beltza soinean [16] . Merkatari gisa, ezaguna zen bere zintzotasunagatik eta negozioetan fidagarria zelako. [17]Sendagile irlandar baten hitzetan "oso gizon leun eta fina zen --txikia altueran eta oso ederra persiarra izateko, haren ahots melodiatsu eta leunak zirrara handia egin zidan". [18]Shoghi Effendik honela deskribatu zuen haren izaera "Báb pertsona atsegina, gaztea eta liluragarria" zen "otzantasun paregabekoa, baretasun asaldaezinekoa, hizkeran magnetikoa".[19] Haren nortasunari zegokionez, "berarekin elkartzen zituen asko txunditu" egiten zituela esaten zuten."[20]

1876an Espainian argitaratutako entziklopedia batean honela azaldu zuen Bab-en izaera«Beti jarduera gupidatsuetan hartuta, ohitura xumeak zituen eta gozotasun erakargarria, dohai horiek agerian uzten zituen bere irudiaren xarma zoragarriak eta mintzo eder eta sarkorrak; hitz egiten zuenean, ezagutu zutenek esaten dutenez, bere hitzek bihotzen barrenak pizten zituen ezinbestean; bere doktrina, filosofia grekoaren aztarnak dituena, gogora ekartzen digu ‘arrosen Paradisua’, ahozko lorez beteta baitago.» [21]

Emilia Pardo Bazán idazleak honela definitu zuen Bábek hasitako mugimendua: «Sineste leuna, karitatiboa, progresiboa eta gizatiarra, batez ere ordezten saiatzen zenarekin alderatuta. Bere dogmen artean, honako hauek zeuden —eta daude, zeren Persia babistaz beterik baitago—: bizilekuaren eta gutunen bortxaezintasuna, harremanen adeitasuna, emakumearekiko errespetua, emakumearen eskubideen aitorpena, hezkuntza bihozbera, indarkeria ororen debekua, errukia, abegitasuna, monogamia, merkataritza, lan zintzoa bizitzaren lege gisa, eta beste asko eta asko denak oso onak, jakintsuak eta, eta funts-funtsean kristauak, ene ustez».[22]

Ezkontza

1842an Khadijih-Bagum-ekin ezkondu zen (1822–1882); Batak 23 urte zituen eta besteak, 20.[11] Emaztea Xirazko merkatari ospetsu baten alaba zen, eta Mulla Rajab Ali-ren arreba.[23][24] Bikote zoriontsua izan zen,[25] eta seme bat izan zuten, Ahmad izenekoa, jaio zen urte beran hil zena, 1843an.[25] Erditzean Khadijih hilzorian egon zen, eta ez zen berriro haurdun gelditu. Bikote gazteak Xirazko etxe xume batean bizi izan zen Bab-en amarekin batera. Urte batzuk geroago, Khadijih-k bahá'í fedea aitortu zuen.

Xeikhien mugimendua

Persian 1790ean, Xeikh Ahmad-ek (1753–1826) bultzatutako mugimendu bat hasi zen Islam xiita Hamabigarrentarraren baitan. Horren jarraitzaileak Xeikhi izenez ezagutzen ziren, eta Ahl al-Bayt-eko Qa'im-a, Mahdi izenaz ezagunagoa, laster agertuko zela espero zuten. Xeikh Ahmad hil ondoren mugimenduaren lidergoa Sayyid Kazim Raxtik (1793–1843) bereganatu zuen. 1841ean Bab Irakera joan zen erromes, eta zazpi hilabetez Karbalan bertan eta Karbala inguruan bizi izan zen.[26] Han zegoela, Kazim Raxtiren eskoletara joaten zen eta haren jarraitzailea bihurtu zen. [26][27]

Sayyid Kazim hil zenean, 1843ko abenduan, bere jarraitzaileei Mahdiaren bila abiatzeko esan zien; profeziek ziotenez, laster agertzekoa baitzen.[7] Jarraitzaile bat, Mullá Husain, 40 egunez meskita batean barau egin ondoren, Xirazera abiatu zen eta han Bab aurkitu zuen.[28]

Fede berri baten sorrera

Aldarrikapena

Bere lehen idazkietan, Bab-ek, bere burua, Ezkututako HamabigarrenImamaren atari ("bab") bezala identifikatzen zuen; baina, geroago,esplizituki aldarrikatu zuen Ezkututako Imama bera zela, Jainkoakbidalitako mezulari berri bat, alegia. Saiedik esaten duenez,ezberdintasun hori ez dator kontzientzia aldakor edoeboluzionatzaile batetik, Bab-en idazlan guztiak kontzientzia mailabera zuela idatzita baitaude, bere izaeraren pixkanakako agerpenaaniztasunaren batasunaren printzipioaren bidez definitzen da adituhorren aburuz.[29]

Bab-en lehen idatzietan, berak aldarrikatzen zuen izaera gorenak ezzuen zalantzarik, baina jendearen harrera-gaitasuna dela eta,hasieran Ezkutatutako Hamabigarren Imamaren atea baino ez zelairadoki omen zuen.[29] Bere hasierako fededunen artean, Bab-en izaerazehatza ez zegoen argi, baina pixkanaka esan ahal izan zienEzkutatutako Imama ez ezik, Imama beraren agerpena zela, Qa'im bera,alegia.[30] Mulla Husain-ekin izandako lehen bileretan, Bab-ek bere buruaMaisu eta Agindutako gisa aurkeztu zuen. Ez omen zen Kazim Raxtirenoinordea soilik, bere estatus profetikoa aldarrikatu zuen;laguntzaile moduko bat zen, bai, baina ez Ezkutatutako Imamarena,Jainko berarena baizik. Bere lehen testuetan, hala nola "Yusuf-ensurari buruzko iruzkinean", Koranaren hizkuntza erabili zuen,horrekin jainkozko autoritatea adierazita, eta bere burua argi etagarbi identifikatu zuen imamarekin.[11][31] Bab-i buruz predikatzeagatikBagdaden, Mulla Ali-i-Bastami bigarren Bizidunaren Hizkiaren aurkaegindako epaiketan, apaiz musulmanek argudiatu zuten Yusuf-en surareniruzkina aztertu zutenean jainkozko errebelazio aldarrikapena ikusizutela, eta testuaren zatiak aipatu zituzten hala zela frogatzeko.[31]

Hala ere, jendearen aurrean egindako aldarrikapenaren lehen fasean,bab tituluaren bidez, Ezkutatutako Imamarengana daraman atea zelaazpimarratu zen; Babek bere lehen fededunei eskatu baitzien berebenetako izaera ez guztiz argitzeko, ezta bere izena ere.[32]Posizioapalago bat aldarrikatzean Ezkututako Imamaren agerpenerakoprestatu nahi zituen, eta, aldi berean, denbora irabazi, jazarpenaeta kartzela saihestuta; mahdi estatusa aldarrikatuz gero heriotza-zigor azkarra ekar baitzekiokeen.[32] Hilabete pare bat igaro ondoren,fededunek eta jendeak orokorrean Bab-en mezuari egiten zion harreraberoa ikusita, pixkanaka hasi zen azaleratzen Ezkutatutako Imamazela. Bere bizitzaren azken urteetan Jainkoaren Agerpena zelaaldarrikatu zuen. Bere aurkako epaiketan, Agindutako bera zelaozenki iragarri zuen Persiako tronuaren oinordekoaren eta bestenobleen aurrean.[32][33] Idatzitako azken lanean, Haykal al-din-en,Jainkoaren esentzia, dhātu'llāh, aldarrikatu zuen.[34] Jendaurrean hitzegin zuen lehen hilabeteetan izandako jokabide zuhurraren bitartez,funtsean ahal zen arreta gehiena bereganatu zuen gutxieneko liskarrasortuta.[32]

Hala ere, bere aldarrikapena pixkanaka zabaldu izanak nahasmenduasortu zuen, bai publikoaren artean, bai bere fededun batzuen artean.Haren lehen jarraitzaileetariko askok berehala hartu zutenJainkoaren aginpidez beteriko mezularitzat, eta horrekdesadostasunak sortu zituen Bab-en komunitatean.[32] Nahiz eta Bab-ekbere mezua diskrezioz helarazi nahi izan zuen, Tahirih bezalakojarraitzaile askok argi eta garbi adierazi zuten agindutako Mahdi Imam Ezkutuaren etorrera.[32]

Mulla Husain-i adierazpena

Bab-en lehen esperientzia erlijioso inspiratua, bere emaztealekuko, 1844ko apirilaren 3ko iluntze aldera gertatu omen zen. [35] Bab-en egitekoa, aldiz, urte hartako maiatzaren 22ko iluntze aldera adierazi zuen lehen aldiz bere etxera gonbidatutako Mulla Husain-en aurrean.Mulla Husain, Sayyid Kazim-en jarraitzailea zen, eta hark emandako jarraipenei erantzunez, eta berrogei egunez barau eta otoitz egin ostean, Xiraz hirira abiatu zen beste bi lagunekin batera mahdiaren bila. Lagunak ostatu bila zihoazen bitartean, Mulla Husain kalean zegoela Sayyid Ali Muhammadekin topatu zen. Sayyidak bere etxera gonbidatu zuen eta han zeudela bere bidaiaren zergatiaz galdetu zion. Mulla Husainek bidaiaren arrazoiaren berri eman zion, eta hari erantzunez Sayyid Ali Muhammad-ek adierazi zion bera zela bilatzen ari zen hori. [11]

Harez geroztik, Sayyid Ali Muhammad Bab (atea) izenaz ezagutuko zen, eta Mulla Husain Bab'ul Bab (atearen atea) izenaz.

Bab-ek egokiro erantzun zien Mulla Husainek azaldutako galdera guztiei, eta haren aurrean idatzi zuen, azkar asko, tafsir bat (iruzkina) Yusuf suraren inguruan, "Qayyumu'l-Asma" izenaz ezaguna, Bab-ek errebelatutako lehen idazlana.[7] Zalantzarik gabe, Mulla Husain lehena izan zen Bab-engan sinesten eta Kazim Raxtiren ondorengotzat hartzen. [7][11]

Gau hartako efemeridea bahá'í egutegiko Jaiegun Sakratua da.

Bizidunaren Hizkiak

Mulla Husain Bab-en lehen dizipulu bihurtu zen. Hurrengo bosthilabeteetan, Kazim Raxtiren beste hamazazpi jarraitzaialek aitortuzuten Bab Jainkoaren Agerkunde gisa.[36] Haien artean emakume batzegoen, Fatimih Zarrin Taj Baraghani olerkaria, geroago Tahirih(Aratza) izenaz ezagutuko zena. 18 dizipulu horiek Bab-ekin bateraBizidunaren Hizkiak izeneko taldea osatu zuten (arima bakoitzak JainkozkoEspirituaren hizki bat du, eta denen artean Hitza eratzen dute) etaIran eta Iraken barrena fede berria hedatzeko ardura hartu zuten(Abraham-en fedearen itzulera edo jarraipen gisa). Bab-ek 18norbanako horien egoera espiritual berezia azpimarratu zuen,[11] eta berarekin batera bere erlijioaren lehen "Batasuna" osatzen zutela adierazi zuen;[37] wahid (batasuna) hitz arabiarrak 19 balioa baitu abjadzenbakietan. Persierazko Bayan-a bere liburuan Bizidunaren Hizkienidentitate metaforikoa argitu zuen: Xiismo HamabigarrentarrarenHamalau Hutsezinak: Muhammad, Hamabi imamak eta Fatima, etaKristoren lehen jarraitzaileak irudikatzen zituzten laugoiaingeruak.[31] kristautasunaren hamabi apostoluen arketipo berekoak dira.[38]

Bidaiak eta kartzela

Vakíl meskita, Xiraz. Pulpito horretatik herritarrei mintzatu zitzaien Bab 1846ko irailean.

Bizidunaren Hamazortzi Hizkiek ezagutu eta gero, Bab eta Quddus(Bizidunaren hamazortzigarren Hizkia) erromes abiatu ziren Meka etaMedinara, Islamaren hiri sakratuetara.[11] Kaaban zegoela, Mekan, Babekpublikoki adierazi zuen Qa'im bera zela; [39] eta Kaaba zaintzen zuenXarifari idatziz adierazi zion bere eginkizuna. Erromesalditikitzuli zirenean Buxehr-era joan ziren. Handik aurrera ez zuten elkarikusteko aukera izango. Quddus Xiraz-era abiatu zen hangogobernariari, Husain khan-i, Bab-en aldarrikapenaren berri emateko;hari erantzunez, Quddus torturatu eta Bab Xirazera itzultzekoagindua eman zuen. Xirazko Imam-Jum'ih (ostiraletako otoitzenzuzendaria) Bab-i galdeketa egin zion aldarrikatzen zuenareninguruan. Ukatu egin zuen Qa'im edo fededunekiko bitartekaria zenik;gerora, Bab-ek gauza bera esango zuen Vakil Meskitako fededunenaurrean.[40] Uko egite horrek berehalako heriotza-zigorretik salbatuzuen.[32] Abbas Amanat-ek dioenez, Bab-ek adierazpen bat idatzi zuen,presiopean itxuraz, Babiyari (Bab edo Ate izaerari) atzera eginez.Horretan, halako sinesmena aldezten zutenetatik urrunduz, honelaidatzi zuen: "Hitz batzuk nire lumatik irten dira instintu hutsezeta erabat onartutakoaren aurka; hori horrela izanik, ez dirainolako kausaren frogatzat hartu behar".[41]

Darvazeghoran, Koranaren atea, Isfahanerako irteera (Iran, Xiraz)

Bab osabaren etxean utzi zuten atxilotuta, 1846ko irailean koleraepidemia bat hirian sortu zen arte.[11] Behin askatuta, Isfahaneraabiatu zen. Han zegoela, jende asko etorri zitzaion bisitan hango Imam-Jum'ih-aren etxera, bere aldekoa baitzen. Bilera informal batenondoren, non Bab-ek Isfahango apaizekin izandako eztabaidan abiaduraitzela erakutsi baitzuen bertsetak bat-batean esaten, berejendaurreko ospea bizitu egin zen.[42] Bab-en jarraitzailea zen Manouchehr Khan Gorji Isfahangogobernadorea hil ondoren, probintziakoklerikoek presionaturik, Muhammad Xah Qajar-ek 1847ko urtarrileanBab Teheran-era eramateko agindua eman zuen.[43] Teheranen kanpamendubatean hilabete batzuk eman ondoren, eta Bab Xah-arekin elkartzekoaukera izan baino lehen, lehen ministroak Tabriz-era bidali zuenBab, Persia iparraldeko mugara.{Tabrizen 40 egun eman ondoren, Bab Maku herriko gotorlekura bidalizuten, Irango Azerbaijan probintzian, Turkiako muga ondoan. Makunzegoela, bere idazlanik garrantzitsuena idatzi zuen, Persierazko Bayan-a, bukatu gabe utzi behar izan zuena. Bab-en izen onainguruan hedatzen ari zela eta, Makuko gobernadorea ere Bab-enjarraitzaile bihurtu baitzen, lehen ministroak Txihriq-ekogotorlekura aldatu zuen 1848ko apirilean.[7] Han ere, ospe handiabereganatu zuen Bab-ek eta kartzelariek murrizketak laxatuzizkioten. Garai hartakoa da Áqa Bálá Big Xíxvání Naqxbandíegindako Bab-en erretratua.[44] Orduan, lehen Ministroak Bab Tabrizhirira eramateko agindua eman zuen, non gobernuak erlijio agintariakkonbokatu zituen Bab-en aurkako epaiketa egiteko, blasfemia etaapostasia leporatuta. [11]

Epaiketa

Maku gotorlekua, Iran (2008)

Epaiketa, Printze Koroak bultzatuta, 1848ko uztailean gertatu zen,eta bertako erlijio-gizon ugari bildu ziren bertan. Bab-i galdetuzioten bere aldarrikapenaren izaerari eta irakaspenei buruz, etaeskatu zioten mirariak egin zitzan bere jainkozko autoritateafrogatu ahal izateko. Bere aldarrikapena atzera bota zezan presatuzuten. Epaiketaren bederatzi lekukotza-txosten gorde dira, horietakobatzuk aurreko iturri batean oinarritzen omen dira. Txostenetako seimusulmanen iturrietakoak dira, eta ez dute Bab begi onez ikusten.[33] Bederatzi txostenetan 62 galdera azaltzen dira,beste hamazortzi galdera txosten batean, beste hamabost bitxostenetan, beste zortzi hiru txostenetan, beste bost lautxostenetan, beste hamahiru bost txostenetan, eta beste hiru seitxostenetan. "Bai" eta "ez zuen erantzun" erantzunak kontuan hartugabe, hogeita hamabost erantzun gorde izan dira, horietako hamartxosten batean, zortzi bi txostenetan, sei hirutan, hiru lautan, bibostetan, eta bost seietan. Erantzun bakar bat agertzen dalekukotza-txosten guztietan, "Neu naiz mila urtez itxaron duzuena"erantzun zuenekoa.[33]

Epaiketak ez zuen emaitza erabakigarririk izan. Kleriko batzuekheriotza-zigorra eskatu zuten, baina gobernuak epai barkabera emanzezaten presionatu zituen, Bab-en itzal handia zela eta. Gobernuakmediku adituei eskatu zien Bab ero diagnostika zezaten, harenexekuzioa eragozteko xedez. Baliteke gobernuak, bere burua zuritzekoeta erlijio-gizonak baretzeko xedez, zurrumurrua hedatu izana Bab-ekatzera egin zuela esanez.[45]

Bab-en aurkako epaiketan ez egon arren, Xeikh al-Islam, babi-enaurkako jazarpenen burua, haren kontrako heriotza-zigorra ezarrizuen medikuek bere onean zegoela erabakitzen bazuten. Fatua batkaleratu zuten non Bab-i apostasia leporatuta honela esatenbaitzuten "Ez dugu onartzen apostata zentzakaitz horren damua,arrazoi bakarra haren exekuzioa atzeratzeko bere zentzutasunariburuzko zalantza izan da."[45]

William Cormick Koroaren medikuak Bab aztertu zuen eta gobernuareneskaria ontzat hartuta errukia eskatzeko arrazoiak zeudela ustezuen. Medikuaren iritziak Bab-en bizitza salbatu zuen denbora batez,baina klerikoek exijitu zuten horren ordez zigor fisikoa ezarribehar ziotela; hori dela eta, Bab-ek oinetako zartadak jasan beharizan zituen, 20 zigorkada oin azpian.[45]

Gobernuaren txosten ofizial sinatu gabe batek dioenez, bere jipoigogorra zela eta, Bab-ek, ahoz zein idatziz, barkamena eskatuta esanomen zuen ez zuela jainkotasun-aldarririk egingo aurrerantzean.[46]Tabrizen epaitu eta handik gutxira idatzi zuten haren ustezkoerrekusazioaren dokumentua.[33] Zenbait adituren iritziz, dokumentu horizabaldu zen Bab aztoratzeko eta bere sinesgarritasuna jendearenaurrean gutxiesteko xedez, dokumentuaren idazmoldea oso desberdinada Bab-en ohiko moldearen aldean, eta beraz, agintariek prestatuta.[45]

Edward Granville Browne orientalistak epaiketaren dokumentuak jasozituen Hippolyte Dreyfus-Barney Frantziako lehen bahá'íaren eskutik.Errekusazioaren faksimile bat argitaratu zuen Brownek Materials forthe Study of the Babi Religion (Babi erlijioaren ikasketarakomaterialak) bere lanean ohar honekin batera "sinatu gabea eta datatugabea, Baben eskuizkribua zela zioten, eta gizakiaz gaindiko edozeinaldarriri uko egiteko balio zuela, aurretik zein ondoren eginakizanda ere. Ez du adierazten nori zuzentzen zaion, ez eta egindakoerrekusazioa gobernuaren txostenaren azken paragrafoari dagokion edobeste zernahiri ere. Eskuizkribua, dotorea izan arren, ez da errazirakurtzen..."[47]

Hau da dokumentuaren atal nagusiaren itzulpena:

Ez dut inoiz Jainkoaren Borondatearen kontrako ezer nahi izan, eta,Haren atsegin onaren kontrako hitzak nire lumatik isuri badira, nirehelburua ez zen desobeditzea, eta, edonola ere, damu naiz etabarkamena eskatzen diot. Zerbitzari honek ez du inolako ezagutzarik[gizakiaz gaindiko] aldarririk egiteko. Barkamena eskatzen dioteJainko nire Jaunari eta damu naiz Haren aurrean nire buruari[Jainkozko] eginkizunik egotzi izan zaidala uste izanagatik. Niremihiari darizkion otoitz eta hitz batzuei dagokienez, ez dute esannahi horrelako misio (amr) dudanik, ez eta Bere SantutasunaJainkoaren Frogaren (harengan izan bedi Bakea!) erregeordetzarenoinarririk gabeko [ageriko] aldarria egiten dudanik ere, zerbitzarihonek inoiz ez baitu egin, ez eta aurrerantzean egingo ere.[48]

Epaiketa bukatu ondoren, Bab berriz ere Txihriq-eko gotorlekuraeramateko agindu zuten.

Fusilamendua

Kuarteletako plaza Tabriz, Bab fusilatu zuten tokia

1850eko erdi aldean izendatutako lehen ministroak, Amir Kabir-ek,[49]Bab-en exekuzioa agindu zuen, ziurrenik babien matxinadenporrotagatik eta haien ospearen jaitsieragatik. Bab Txihriq-etikTabriz-era eraman zuten fusilamendu-pelotoi baten aurrean jartzeko.Fusilatu aurreko gauean, Bab ziegara zeramatela, babi gazte batMuhammad-Ali Zunuzkoa "Anis" haren oinetara egotzi zen eta berarekinhil nahi zuela erregutu zion; segituan, atxilotu eta bab-en ziegaberean sartu zuten.

1850eko uztailaren 9ko goizean (Xa'ban 28,1266 AH), kuartelekopatioan milaka pertsona bildu ziren Bab-en exekuzioa ikusi nahian.Bab eta Anis horma batean zintzilik zeuden tiro egiteko prest zeudensoldadu-batailoi handi baten aurrean.[11] Lekuko askok, mendebaldekodiplomatikoek barne, kontatu zuten han gertatutakoa.[50] Tiro egitekoagindua eman zen. Xehetasunetan desberdinak diren arren, kontakizunguztien arabera, lehen tiro-sortak Bab eta Anis hil ordez, hormatikzintzilik eusten zizkieten sokak moztu zituen.[51] Beste pelotoi batosatu zen eta berriz ere tiro egiteko agindua eman zen. Oraingoanbai, Bab hil zuten.[11] Babi eta bahá'íen tradizioaren arabera,lehenengo tiro-sortaren huts egina mirari bat izan zen. Iturrierrusiar [52] eta irandarren arabera, Bab-en eta Anis-en gorpuak lubakibatera bota eta txakurrek jan zituzten; garai hartan Teheran zegoenJustin Sheil ministro britaniarrak gaitzetsi egin zuen ekintza.[11]

Bahá'í iturrien arabera, gorpuak ezkutuan berreskuratu eta gordezituzten zenbait babik. Geroago, sekretupean garraiatu zituztenBahá'u'lláhren eta ondoren Abdu'l-Baharen argibideen arabera:Isfahanera, Kirmanshah-era, Bagdadera, Damaskora, Beirutera eta geroitsasoz Akrera; Karmel mendiaren beheko lautadara iritsi ziren1899an. 1909ko martxoaren 21ean, gorpuzkiak hilobi berezi bateanlurperatu zituzten: Bab-en Santutegian, Abdu'l-Baharen agindupeanhorretarako propio eraikia Karmel mendian, gaurko Haifan, Israelen.

Ondorengotza

Bab-en testamentuko kopia, Subh-i-Azal-ek idatzia, non bera izendatzen baita komunitatearen buru, Jainkoak Agerraraziko Duena agertu bitartean.

Idazlan nagusi gehienetan, Bab-ek Agindutako bat aipatzen du,man yazhiruhu'lláh, (Jainkoak Ageraraziko Duena) izenpean; aldi berean,esaten du Bab bera "Jainkoak Ageraraziko Duenak eskuan daramaneraztuna baino ez" dela. Bab hil osteko hurrengo hogei urteetan 25pertsonak inguru aldarrikatu zuten Agindutako hura zirela, horietakonabarmenena Baha'u'llah izan zen.

Hil baino lehen, Bab-ek gutun bat bidali zion Mirza Yahya, Subh-i-Azal-i, askok bere borondate eta testamentutzat hartzen dutena.[53]Gutunean, Bab-ek Subh-i-Azal izendatzen zuen Babi komunitatearenburu bere heriotzaren ostean, eta denei agintzen zien Agindutakoarijarraitzeko hura agertuko zenean.[54] Garai hartan, hamazortzi urtekoSubh-i-Azal-ek, ez zuen inoiz lidergorik izan Babi mugimenduan, etabere anaia zaharrenaren etxean bizi zen oraindik, Baha'u'llahrenetxean, alegia. Bahá'íen arabera, Subh-i-Azal babi fedearen buruizendatu izanak Baha'u'llahrengandik arreta desbideratu zuen; babieiaukera ematen zien hura bisitatzeko, harekin kontsultatzeko, etaharekin gutunak trukatzeko erraz eta askatasunez.

1852an, Baha'u'llah Teheranen preso zegoelarik izandako bizipensinbolikoan, Zeruetako Neskatxaren bisita izan zuen, eta harezgeroztik Jainkoaren Mezulari zereginari ekin zion. Hamaika urtegeroago Bagdaden, publikoki aldarrikatu zuen ordurako babi gehieneksusmatzen zutena, hau da, bera zela "Jainkoak Ageraraziko Zuena".Bere jarraitzaileek bahá'í izena hartu zuten.[55]

Subh-i-Azal-en jarraitzaileak, aldiz, Azaliak edo Azali Babiak dira.Baha'u'llah aitortu ez zuten babientzat Subh-i-Azal-ek jarraitu zuenmugimenduaren buru izaten 1912an hil zen arte, ondorengo argirik utzi gabe. Bahá'í iturrien arabera, Subh-i-Azalek babi fedearen ikuskari izendatutako 18 "lekukoetatik" 11bahá'í bihurtu ziren, bere seme nagusiak egin zuen bezala. Subh-i-Azal-ek ustez oinerdeko izendatutako Hadíy-i-Dawlat-Abádík babizein azali fedeari uko egin zion.[56]

Bahá'u'llahk arrakastaren ondorioz, Bab-en jarraitzaile gehien-gehienek Subh-i-Azal baztertu eta bahá'í egin ziren. Gaur egunBahá'íek milioika jarraitzaile dituzte mundu osoan; Azaliek, aldiz,Iranen soilik iraun dute, mila bat inguru,[57], eta inolako antolamendurikgabe, antza.[58]

Irakaspenak

Bab berak idatzitako Da'ira.

Bab-en irakaspenak hiru etapatan bana daitezke, bakoitzak gai nagusi bat ardatz duela. Hasierako irakaspenak Koran eta Hadith-en ingurukoiruzkinak dira, beraz, "egiazko Islamaren" bidean.[11] Erlijio-lege berriak eman beharrean, babien hasierako doktrinan "lege erlijiosoen muinean datzan barneko adiera mistikoetara" eta "jarduera errituala bidaia espiritual bihurtzera" bideratzen da.[59] Gai horiekin jarraituko du hurrengo urteetan, baina bere enfasia argitze filosofikora eta, azkenik, legegintzako adierazpenetara aldatuko da. Bigarren etapa filosofikoan, Bab-ek izakiaren eta kreazioaren metafisika azaldukodu; eta, hirugarrenean, legegilean, printzipio mistikoak eta historikoak batzen ditu [60], Bab-en idazlanetan kontzientzia historikoa handitu ahala.[61]

Bab-ek oinarrizko gai asko aztertzen ditu bigarren etapa honetan, hala nola, egia espirituala nola aitortu, gizakiaren izaera, fedearen esanahia, egintza onen izaera, bidaia espiritualaren aurrebaldintzak eta betikotasunaren edo munduaren sorreraren inguruko galdera. Besteak beste, Kantuari buruzko Tratatuan, musikaren filosofiaz aritzen da.[62]

Bab-ek Jainkoak Agerraraziko Duenari idatziriko gutuna.

1848an Bab-en irakaspenak aldatzen dira, Islamaren legeak, argi eta garbi, bertan behera uzten ditu eta bere doktrina sartzen du.[11] Bab-en lege-sistemaren baitan aurki ditzakegu ezkontzarako, ehorzketarako, erromesetarako zein otoitzerako argibideak, etorkizuneko Bábí estatu baterako diseinaturikoak omen, edo Bab-en idazkietan aipatzen den Jainkoak Ageraraziko Duena etorkizuneko profetak abian jartzeko modukoak.[11]

Ikuspegi askotatik, Bab-ek emakumeen estatusa hobetu zuen bere irakaspenetan. Irakatsi zuen Jainkoak gizonezko eta emakumezkoen mugen gainetik dagoenez, Jainkoaren borondatea dela "ez gizonak emakumeen gain goratzea, ez emakumeak gizonen gain goratzea"[63]. Bab-ek jarraitzaileei irakatsi zien emakumeak "ezta begi keinu batez ere"[64] gaizki trata ez ditzaten, eta emakumezko bati min eginagatikezarritako zigorra gizon bati eginagatik ezarritakoaren bikoitza da.[65] (Persierazko Bayan-a 7:18) Armin Eschraghik Irango XIX. mendeko ingurua azpimarratuz honela esaten du "Mendebaldeko irakurle modernoek ez dute agian aintzat hartuko horren gaitasun iraultzailea", izan ere Bab-en jarraitzaileek "Komunitate honen baitan hezi direnen artean, gizon zein emakume, elkarri begiratzea, hitz egitea eta elkarrekin esertzea onartuta dago."[64] (Persierazko Bayan-a 8:10). Jainkoaren Jatorrizko Borondatea ere gorpuzten du, zeruko neskatxaren emakume-irudi gisa[66] Bab-ek aldez aurretik ikusi zuen komunikabideetan gerora izango zen bilakaera, albisteak komunikatzeko sistema azkar baten beharra azpimarratu zuen, denentzat eskuragarri, edozein izanik ere haien aberastasuna edo gizarte-maila. Informazioaren inguruan honela idatzi zuen: "Sistema hori unibertsala ez den bitartean bere onura ez da iritsiko erresumako zerbitzariengana (herritarrengana), non eta pertsona guztientzat eskuragarri egongo den unea iristen ez den bitartean. Gaur egun erregeek beren mezulari bereziak badituzte ere, alferrik da, behartsuei ez baitzaie horrelako zerbitzurik ematen." Gizartearen muturreko aberastasuna eta pobrezia aipatuz, Bab-ek irakasten du aberatsen benetako posizioa "Jainkoaren gordetzailearena"[67] dela eta eskuzabaltasunez eta karitatez jokatzea dagokiela. Honela dio, "Norbait pobreziak jota aurkituko bazenu, aberats ezazu ahal duzun heinean...Norbait larri dagoela topatuko bazenu, lasaitu ezazu zure esku dituzun baliabide guztiekin"[68]

Jack McLean-ek, Nader Saiedi-ren analisia laburbilduz, idatzi du Bab-en idazkiak "egungo krisiari eragiten dioten gai global guztiak guztiak aurreikusten dituela, hala nola ingurumenaren babesa eta baliabide naturalen merkantilizazioa". Bab-ek garrantzia berezia ematen dio uraren erabateko araztasunari (Bayan 6:2) eta kontuan hartuta substantzia guztiak lurraren barnealdeko ur-mailetara eta ozeanoetara itzultzen direla, erraz ikus daiteke urari buruzko legea ingurumena babesteko lege orokor gisa. Halaber, Arabierazko Bayanean (9:11) lurra, sua, ura eta haizea, lau elementu horienmerkantilizazioa debekatzen du.[3]

Denis MacEoin-en arabera, Bab-en irakaspen teologikoetan "gnostikoen eta neoplatonikoen ezaugarriak aurki daitezke, Ismailien eta Horufien adar xiitetan aurkitu ohi diren bezala" eta "sistemaren muina jainkozko esentzia betierekoa ezagutezina, deskribaezina eta eskuraezina dela sinestean datzala" Horixe bera izango da Bahá'í fedearen oinarrian[11]. Edward Browne-ren arabera, Bab-en zenbait teoria Muḥyiddin ibn Arabiren ideietan oinarritzen dira. Izan ere, bi mistikoek garrantzia handia ematen baitiote zenbait hizki eta zenbakien esanahi sakonari, hala nola, bā' hizkiari eta 19 eta 361 zenbakiei.[69]

Bab-ek, halaber, Estetikaren filosofia bereizi bat ere garatu zuen, zeinak edertasuna eta fintzea (litafat) printzipio nagusi gisa azpimarratu baitzituen, Arteentzat ez ezik gure ekintzetan ere, gauza guztiak bikaintasun gorenera edo paradisura (itqan) eramateko beharra nabarmendu zuen.[70] Saiedik honela idatzi du "Bab-ek argiadierazi zuen bere komunitatea gauza guztietan perfekzio gorenaren islada izatea nahi zuela. Horrez gain, artearen edertasuna eta bikaintasuna munduaren espiritualizaziorako bitarteko gisa definitzen ditu".[71] Bab berak idatzi zuen, kaligrafiaren erabilera printzipio unibertsal gisa erabiliz, "Fintasun maila altuagoaren jabe izanda paperean agerian ez badu jartzen, paradisua kenduko nioke, eta nire galderari erantzun beharko lioke, zergatik zuk, bitartekoen jabe izan arren, graziaren isuriari eta mesedeari ukoegin diezu?"[72] Moojan Momen-ek honela idatzi du, fintasun hitzari dagokionez, "ematen du hitz horren adieran aurkitu zuela errealitate fisikoa errealitate espiritualetik gertuen egon daitekeen egoera. Errealitate fisikoa igotzen eta errealitate espiritualera hurbiltzendoan heinean, lodiera, trinkotasuna eta ezpurutasun ezaugarriak galtzen ditu ... eta bikaintasun, araztasun eta fintasun ezaugarriak hartzen ditu."[73]

Idazlanak

Bab-en idazkera bost puntako izar moduan.

Bab-ek esan zuenez, Jainkoaren Agerkundeak errebelatutako bertsetakdira Bere eginkizunaren frogarik handiena. Bab-en idazkiek bi milalauza, epistola, otoitz eta tratatu filosofiko baino gehiago biltzendituzte. Idazlan horiek bahá'í idazteunen parte dira. Harenotoitzak, batez ere, bai pribatuki bai bileretan sarritanerrezitatzen dira.[74]

Bab-en idazlanek akademiko adituen interesa etaaztertzeko gogoa ere piztu dute. Elham Afnan-en hitzetan, Bab-enidazlanek "irakurleen pentsamenduak berregituratu egin zituen,sinesmen zaharkituen eta aurreko belaunaldietatik jasotako ohiturenkateetatik askatu ahal izan zitezen".[75] Jack McLean-ek azpimarratzendu Bab-en idazlanetako sinbolismo berria, eta honela dio: "Bab-enidazteunen unibertsoa erabat sinbolikoa da. Zenbakiak, koloreak,mineralak, likidoak, giza gorputza, giza harremanak, keinuak,egintzak, hizkuntza (hizkiak zein hitzak), eta izadia bera, denakdira Jainkoaren ezaugarri eta izenen (asmá va sifát) errealitatesakonaren islada edo ikur".[3][3]

Era berean, Todd Lawson-ek Bab-eniruzkinetan ikusten du "sortutako gauza guztien potentziala etaazken esanahia, gorenetik txikienera.[76] Bab-en lanek ezaugarri duteberrikuntza linguistikoa, lehendik zeuden termino teologikoakdesegokiak ikusten zituen bakoitzean erabiltzen zituen neologismoakbarne.[74] Aditu batzuek garrantzi erlijiosoko hitz edo esaldi jakinbatzuen etengabeko errepikapena identifikatu dute Bab-en idazkienezaugarritzat.[77][70] John Walbridge-k dioenez, Bab-ek Kitab-i-Panj Sha'nliburuan "zalantzarik gabe hipnotikoa" da errepikapenaren erabilera,non "hitz iradokitzaile berdina errepikatzen den etengabe" denboranaurrera egin ahala pixkanaka aldatuta, horrekin estetika minimalistaaurreikusteaz gain Finnegans Wake-ren estilo modernistarenaitzindaria da.[78]

Bab berak bere idazlanak bost ataletan sailkatu zituen. Lehenengo lauak arabieraz idatzi zituen:jainkozko bertsetak, otoitzak, iruzkinak eta disertazio arrazionala; bosgarrena, Persiako era, non persieraz idatzitako obra guztiak biltzen dituen.[79] Zenbait adituk adierazi dute Bab-en idazlanek etamendebaldeko zenbait filosoforenek ezaugarri komunak dituztela,horien artean, Hegel,[80] Kant[81] eta James Joyce.[82][83]

Zoritxarrez, Bab-en idazlangehienak galdu egin dira. Bab berak esan zuenez, bostehun milabertset baino gehiago idatzi zituen; zer nolako luzera zutenirudikatzeko esango dugu Koranak, adibidez, 6300 bertset dituela.Orri bakoitzean 25 bertset idatz badaitezke, horrek esan nahiko luke20.000 orri idatzi zituela.[84] Nabil-i-Zarandi, Goiztiriko argi-printzak bere liburuan, Bab Makun zegoela Koranaren ingurukobederatzi iruzkin oso idatzi zituela aipatzen du, denak arrastorikgabe galduak.[85] Ez da beti erraza izaten gorde diren lanen benetakotestua finkatzea, eta horretarako lan handia egin beharko da. Bestebatzuek, aldiz, egoera onean gorde dira, eta Bab-en zenbait lannagusi bere konfiantzazko idazkarien eskuz idatzita daude.[86]

Idazlan gehienetan, babi-ek egiten zizkioten galderei erantzutenzizkien. Lehenago ere horrela gertatu izan da, adibidez, PabloApostoluaren gutunak erabili izan ziren idazteun autoritatiboakosatzeko. Itun Berriaren lau kapitiluetatik hiru gutun moduan idatziziren, edo gutunen zatiak aipatzen dituzte.[87] Batzuetan, Bab-ek osoazkar errebelatzen zituen hitzak idazkari baten eta lekukoen aurreankantatuz.

Bahá'í Munduko Zentroaren Artxibategien Departamentuan, Bab-en 190lauza inguru gorde dituzte.[88] Hainbat idazlan nagusiren zatiakargitaratu dira mendebaldeko zenbait hizkuntzatan, Bab-en IdazlanHautatuak izenpean. Denis MacEoin, Sources for Early Bb+ Doctrineand History (Hasierako Babi-en Doktrina eta Historiaren Iturriak)bere liburuan Bab-en idazlan askoren deskribapena egiten du.Hurrengo atalean egingo dugun laburpena batez ere lan horretanoinarritzen da. Idazlan handiez gain, Bab-ek gutun ugari idatzizizkion emazteari eta jarraitzaileei, hainbat helburuetarakootoitzak, Koranaren bertset edo kapituluen iruzkin franko etakhutbih edo sermoi asko (gehienak ez ziren inoiz jendaurrean eman)Horietako asko galdu dira; beste batzuk, aldiz, bildumetan gordeizan dira.[89]

Bab-i kritikatu izan zaio bere erlijio-idazlanetan arabiar gramatika erazuzenean zein okerrean modu kontraesankorrean erabiltzeagatik, nahizeta arabieraz idatzitako gutunetan akats gutxi egin zituen.[90]Kontraesankortasun horrekin bereiztu nahi zituen hitzen formarisoilik erreparatzen ziotenak eta bere mezuaren funtsezko esanahiauler zezaketenak.[90][91] Bere GramatikaTratatuan, Bab-ek azpimarratu zuenarabieraren gramatika unibertsoaren gramatika espiritualaren ikurgisa irakatsi behar zela.[92]

Aldarrikapenaren aurreko idazlanak

Todd Lawson-ek bere doktorego tesia aurkeztean Bab-en Tafsir onSurah al-Baqara (Behiaren surari buruzko iruzkina) aipatu zuen.[93] Bab-ek Tafsir (iruzkin) hori idatzi zuen 1843ko azaroan edo abenduan,bere zeregina aldarrikatu baino sei hilabete lehenago. Lehen zatia1844ko otsailean osatu zuen; bigarren zatia Bab-en aldarrikapenaegin ondoren errebelatu zuen. Bere aldarrikapenaren aurretikidatzitako lanetatik osorik iraun duen bakarra da. Halaber, Bab-ekHamabigarrentarren sinesmenekiko jarrera argitzen du.[94] Emazteak berealdarrikapenaren aurreko pasarte garrantzitsuak ere aipatzen ditu.[95]

Xiraz, 1844ko maiatza-iraila

  • Qayyúmu'l-Asmáʼ edo Tafsir Surat Yusuf (Izenen Euslea edo Joseren Suraren Iruzkina) idazlanaren lehen kapitulua[96] 1844ko maiatzaren 22ko

bezperan idatzi zuen Mulla Husain-i egindako aldarrikapenarekinbatera. Idazlan osoak ehunka orri ditu eta 40 egun behar izan zituenosorik idazteko; Bab-ek arabieraz idatzitako lanetan handienetakoada. Bahá'íen idazteunen parte ere bada. Babi mugimenduarenaurreneko urtean asko zabaldu zen eta Babien Korana edo Biblia gisahartu zuten. Liburu horretan Bab-ek baieztatzen du JainkoarenAgerkunde aldarrikapena, nahiz eta aldarrikapena mozorrotu egitenduen Imam Ezkutuaren zerbitzaria dela esaten duenean.[97] Tahirihkidazlan hau arabieratik persierara itzuli zuen.

  • Sahífih-yi-makhzúnih (Ezkututako Altxorrari Buruzkoa), 1844ko

irailean Mekara joan aurretik errebelatutako obra honetan hamalauotoitz biltzen ditu, batez ere egun sakratuetan eta jai erlijiosohandietan errezitatzeko. Bere edukia Islamean itxaron zitekeenarenbarruan jarraitzen du.

Erromesaldia, 1844ko iraila - 1845ko ekaina

Mekarako erromesaldia iraun bitartean, bederatzi hilabete eta erdiguztira, Bab-ek lan asko idatzi zituen:

  • Khasá'il-i-sabʻih: Erromesaldia bukatu ondoren, Buxihr-era

itsasontiz bueltan zetorrela idatziriko liburu honetan, babikomunitateak bete beharreko zenbait arauri buruz aritzen da.Baliteke horren eskuizkribu bat Iranen gorde izana.[98]

  • Kitáb-i-Rúḥ ("Espirituaren Liburua"): 700 edo 900 bertset

biltzen ditu eta aurrekoa bezala, Buxihr-era bueltan zetorrelaidatzi zuen. Jatorrizko idazlana ia suntsituta geratu zen Babatxilotu zutenean. Zenbait eskuz egindako kopia gorde izan dira.[99]

  • Sahífih baynu'l-haramayn ("Bi Santutegien arteko Tratatua"):

Arabieraz idatzi zuen Mekatik Medinara bidaian zihoala 1845.urtearen hasieran Xaykhien buruzagi ospetsu batek egindako galdereierantzuteko.[100]

  • Kitáb-i-Fihrist ("Katalogo-Liburua"): Bertan Bab-en lanen

zerrenda aurkitzen dugu, Bab berak idatzia Mekatik bueltatu ondoren,1845eko ekainaren 21ean. Lehen idazlanen bibliografia da.[101]

Buxihr eta Xiraz, 1845eko martxoa - 1846ko iraila

Bab Buxihr-en egon zen 1845ean martxotik ekainera arte, eta geroagoXirazera aldatu zen.

  • Sahífih-yi-Jaʻfariyyih: 1845ean ezagutzen ez den pertsona bati

bidalitako tratatu idatzia. Ehun orrialde baino gehiagoko luzera du,eta Xeikhi sinesmen batzuei lotutako oinarrizko irakaspen askoazaltzen ditu.

  • Tafsír-i-Súrih-i-Kawthar ("Oparotasunaren Surari buruzko

Iruzkina"): Yahyá Dárábí Vahíd-entzat idatzitako iruzkina Xirazen zegoela; Xiraz garaiko idazlanik garrantzitsuena da. Koranaren suralaburrena izanda, hiru bertseteko luzera baino ez duen arren,iruzkinak berrehun orri ditu. Oso lan banatuta izan zen, etagutxienez hamar bat eskuizkribu gorde dira gaur egun arte.[102]

Isfahan, 1846ko iraila - 1847ko martxoa

  • Nubuvvih khásish: berrogeita hamar orrialdeko lan hau bi ordutan

errebelatu zuen Manouchehr Khan Gorji gobernadoreak egindako galderabati erantzunez. Muhammad-en izaera profetiko berezia aztertzen du,musulmanen eta kristauen arteko tirabiretan eztabaidatutako gaigarrantzitsua baita.[103]

  • Tafsír-i-Súrih-i-va'l-ʻasr (Maiseatzailearen Suraren Iruzkina):

B·b-ek Isfahanen idatzitako bi lan garrantzitsuenetako bat. Berezeta publikoki idatzi zen Mir Sayyid Muhammad hiriko kleriko nagusiakegindako eskaerari erantzunez; zati handi bat arratsalde bateanidatzi zen, bertaratutakoen harridurarako.[104]

Maku, 1847ko udararen amaiera - 1848ko maiatza

Bab Isfahanetik irten zen 1847ko martxoan, Teheran inguruan egon zenzenbait hilabetetan eta gero Maku gotorlekura bidali zuten, Irangoiparraldean, Turkiako mugatik gertu. Han idatzi zituen bere laniknabarmenetako batzuk.

  • Persierazko Bayán-a: Zalantzarik Bab-en lan nagusia da non

heldutasunez bere irakaspenen laburpena egiten duen. Makun idatzizuen 1847 urtearen amaieran edo 1848 urtearen hasieran. V·hid edo"batasun" izeneko bederatzi kapituluk osatzen dute, bakoitzakhemeretzi bab edo "atetan" banatuak; azken batasuna izan ezik, hamarbab edo atea besterik ez ditu eta. Bab-ek azaldu zuenez "JainkoakAgeraraziko Zuenak" bukatu beharko zuen lan hori; hori dela eta,bahá'íen ustez, Baha'u'llah-ren Kitab-i-Iqan edo ZiurtasunarenLiburua Bayan-aren jarraipena da. Batasun bakoitza arabierazkoedukien laburpen batekin hasten da, liburuaren irakurketa erraztealdera. Idazlan horren zenbait zati argitaratu dira lehen aipatutakoBab-en Idazlan Hautatuak liburuan; A. L. M. Nicholas-ek idazlan osoafrantsesera itzuli zuen 150 orriko lau liburukietan.[105]

  • Arabierazko Bayán-a: Bi Bayan-etatik laburrena eta garrantzia

gutxienekoa. Hamaika vahid edo "batasun"-ez osatua, bakoitzak 19 babedo ate dituela. Bab-en irakaspenen eta legeen laburpena da. Makunosatu zen 1847urtearen amaieran edo 1848 urtearen hasieran.[106]

  • Dalá'il-i-Sab'ih ("Zazpi frogak"): Izen bereko bi idazlan dira,

bata persieraz eta beste bat, laburragoa, arabieraz; biak Makunidatzi zituen 1847ko amaieran edo 1848ko hasieran. Nicholas-eniritziz, Persierazko Zazpi Frogak "Sayyed Ali Muhammad-en lumatikateratako lan garrantzitsuena eta eztabaidatsuena da".[107] Ez dakigulana b·bÌ ez zen bati edo fede ahuleko jarraitzaile bati idatzizion, hartzailea nor zen ez dakigu eta. Arabierazko testuanpersierazko testuaren laburpena dugu.

Txihriq, 1848ko maiatza - 1850eko uztaila

Bab bi urtez bizi izan zen Txihriq-en, epaitua izateko Tabriz-eraegin zuen bidaia laburraren denbora izan ezik. Han gauzatutakoidazlanak esoterikoagoak izan ziren eta ez aurrekoak bezala gaiarenarabera bezain antolatuak. Hainbat lan txikirekin batera, bi lannagusi idatzi zituen:

  • Kitabu'l-Asmáʼ ("Izenen Liburua"): Jainkoaren Izenen inguruko

liburu luzea. Fusilatu aurretik, Txihriqen emandako azken egunetanidatzi zuen. Orain arte gorde diren eskuizkribuak oso desberdinakdira; hori dela eta, liburu horrek lan handia beharko du jatorrizkotestua berregiteko.[108]

  • Kitáb-i-panj sha'n ("Bost Mailetako Liburua"): 1850eko martxotik

apirila bitarte idatzia, Bab-en azken idazlanetako bat da. Liburuaklaurogeita bost atal ditu hamazazpi taldetan banatuta, bakoitzaJainkoaren izen baten izenburupean. Talde bakoitzaren baitan bost"maila" daude, hau da, bost atal mota desberdin: bertsetak,otoitzak, homiliak, iruzkinak eta persierazko piezak.Talde bakoitza beste pertsona bati bidali zitzaion eta egundesberdin batean konposatu zen. Beraz, lana loturarik gabekomaterialen nahasketa moduko bat da. Zenbait ataletan Bab-enirakaspenetan agertzen diren oinarrizko gaien inguruko azalpenluzeagoak egiten dira; beste batzuetan Jainkoaren izenen errepikapenluzeak eta izenen sustraien aldakuntzak egiten ditu.[109]

Erreferentziak

Bibliografia

Baháʼí bibliografia

Beste iturriak

Ikus, gainera

Kanpo estekak